Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Durangoko Plateruenan

Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta mahai-inguruak, zuzenean egingo diren emanaldiak, erakusketak, proiekzioak eta tokiko emakume sortzaileek gidatutako dastaketak izango dira. Gainera, irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.  Zelako Kultur Ideiak kooperatibak Best Durango, Emakume Sortzaileen Topaketa, antolatu du larunbaterako, maiatzak 10, Plateruena Kultur Aterpean. […]

Read More… from Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Durangoko Plateruenan

Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Bosgarren urteurrena edizio berezia egiteko baliatu du antolakuntza lan-taldeak eta plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan parte hartuko dutenak, bertso plazara salto egiteko bide “hertsia” arrakalatu nahi dute horrela. Bost urte igaro dira hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek Señora Sariketa martxan jarri zutela eta urteurrena ospatzeko asmoz, edizio berezia aurkeztu dute Laudion. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

Sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Izen-ematea zabalik dago jada, eta hautagaitzak www.gladyssaria.eus webgunean aurkeztu ahal izango dira ekainaren 1era arte. Gladys Sariaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian PUNTUEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak. Ekimena 2021ean jaio zen, emakume gazteak ibilbide […]

Read More… from Gladys Sariaren bosgarren edizioa abian da

‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberria da landuko duten liburuetako bat. Udaberriko saioak martxoaren 25ean eta apirilaren 2an egingo dituzte. Iaz hasitako bideari jarraituz, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean Feminismoa irakurgai izeneko programa garatuko dute aurten ere. “Programa honen helburua da oro har herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak […]

Read More… from ‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

Mendi Urruzuno argazkilariak ‘Hamaika emakume*, hamaika erronka’ erakusketa paratu du Donostian

Urruzunok emakumea* eta kirola gaia zeharkatzen dituen hamar gai inguru landu ditu, bakoitza Gipuzkoako kirolariren batekin lotuz. Argazkiak bikoteka antolatu ditu, erretratuak eta sormen ariketak elkartuz. Mendi Urruzuno argazkilari errenteriarrak Hamaika emakume*, hamaika erronka izeneko erakusketa aurkeztu du gaur Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Proiektua, Intxaurrondo Berri Emakume elkarteak urtero antolatzen duen Emakumearen Astearen baitan kokatzen […]

Read More… from Mendi Urruzuno argazkilariak ‘Hamaika emakume*, hamaika erronka’ erakusketa paratu du Donostian

Kontserba-fabriketako emakumeen mendeetako ofizioa ezagutarazteko erakusketa eta liburua aurkeztu dituzte

Amaia Apraiz  eta Maria Romano kultur ondarean adituek egindako ikerketa  lanaren fruitua dira erakusketa eta liburua. Dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta margolanen erreprodukzioak biltzen ditu erakusketak eta apirilaren 25era arte egongo da zabalik Bilboko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez (Martxoak 8), Bizkaiko Batzar Nagusiek Kontserba Fabriketako andrazkoak. Beti eskamak kentzen […]

Read More… from Kontserba-fabriketako emakumeen mendeetako ofizioa ezagutarazteko erakusketa eta liburua aurkeztu dituzte

‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

Otsailaren 21etik ekainaren 6ra bitartean izango da zikloa, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berrian. Mikroguneak, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berriak, Klandestinak zikloa aurkeztu du. Ekimen honen bidez, hiriko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratu eta ikusarazi nahi dituzte hamar saiotan. Azaldu dutenez, “espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, […]

Read More… from ‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira (otsailak 11) antolatu dute erakusketa hau Cristina Enea Fundazioak eta Elhuyarrek. Dorotea Barnes kimikaria (Iruñea, 1904-2003), Jeanne Baret botanikaria (La Comelle, Frantzia, 1740-1807), Lurdes Ansa zientzia-materialen edizio-arduraduna (Andoain , 1961), Maria Jesus Esteban matematikaria (Alonsotegi, Bizkaia, 1955), Uxue Lazcano biologo konputazionala (Bergara, Gipuzkoa, 1995) edota Suzuko Ainhoa Tamura […]

Read More… from ‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian

Nosferatu zikloa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara

Asteazkenean abiatuko da aurtengo edizioa Donostiako Tabakalera zentroan. Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak izenpean dator aurtengo Nosferatu zikloa Tabakalerara. Aurtengo edizioa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara, eta bere 130 urteak errepasatuko ditu garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez. 1896tik, Alice Guy aitzindari frantsesaren lanekin hasita (bera izango da […]

Read More… from Nosferatu zikloa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara

‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian

Irakurketa eta solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak, agerraldiak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Agur eta ciao lelopean emango diote hasiera Feministaldiaren XIX. edizioari. Gaur, azaroak 20, Egiako Le Bukowski tabernan egingo den hitzaurrearekin hasiko da eta hilaren 27an eta 28an Kontadores gazte zentroan jarraituko du. Azaroaren 29an eta 30ean Tabakalerara lekualdatuko da, eta […]

Read More… from ‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian