Ahalduntze Bertso Eskolarako Bigarren hiruhilabetean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartuko da eta Durangon bestea. Informazio gehiago nahi duenak (+34) 943 69 41 29 telefonora deitu edo umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi ahal izango du. Urtarrilaren 13an abiatuko da berriro ere Ahalduntze […]

Read More… from Ahalduntze Bertso Eskolarako Bigarren hiruhilabetean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada

Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Gaur eta bihar Kontadoresen izango da jaialdia: Arratsaldean, esaterako, Lore Lujanbio, Etxekotu gabeko emakume langileak, Elene Lopetegi eta Tania Sirianyk zaintza kontzeptuaren eta zaintza eskubide kolektiboaren inguruko eztabaida planteatuko dute, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren atarian. Ostiralean eta larunbatean Tanbakalerara jauzia egingo du Feministaldiak, larunbat iluntzean Dabadaban ospatuko den festarekin amaitzeko. Donostiako Kontadores gazte zentroan eman zioten […]

Read More… from Gerriya lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

57 antzerki emanaldi eskainiko dira azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean. Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu nahi dituen “Hitz kolpez” programaren bederatzigarren edizioa 21 ikastetxetako 1100 ikasle ingururi iritsiko zaie aurten, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion emango diren 57 emanaldietan. Edizio honetan, berriz ere, arreta gazteengan jartzeaz gain, gurasoengan ere jarri nahi da, berdintasunezko hezkuntzarako osa […]

Read More… from Gazteak indarkeria matxistaren aurrean sentsibilizatzeko asmoz, Hitz kolpez programa abiatuko dute Araban

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Parte hartzeko beharrezkoa izango da www.best.eus webgunean izena ematea. Goizeko topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgunean. Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango da berriz ere urriaren 21ean. Antolatzaileen esanetan, “BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko”. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari […]

Read More… from Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Irailaren 29ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen bederatzigarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenek hilaren 29ra arte izango dute izena emateko aukera. Elkartearen webgunean dagoen formularioa betez. Lanketa feminista du helburu eskolak: “Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bidez, plazako bat-bateko […]

Read More… from Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 12tik 20ra bitartean izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia eta Piratek egitaraua aurkeztu dute jada. Iaz berreskuratutako eredua errepikatu nahi dute aurten ere eta horretarako zortzi eguneko egitaraua prestatu dute. Mugimenduaren ikur bilakatu duten abordatzea edota Ibil Bedi, Olaia Intziarte, Nøgen, Esne Beltza eta Delirium Tremens talde eta bakarlarien zuzenekoak jasotzen ditu egitarauak, besteak […]

Read More… from Erasorik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostiako Piratek

Durangok eta Iurretak Bertso Eguna –Ahalduntze jaia hartuko dute ekainaren 17an

Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren ikasturte amaierako jaia da honakoa. Ikasturtean zehar parte hartu dutenen lana plazaratzea izango du helburu egunak. 2015-2016 ikasturtean antolatu zuten lehen aldiz Ahalduntze Bertso Eskola Feminista, eta geroztik urtero egin izan da. Aurtengoan, gainera, modu berezi batean eman nahi diote amaiera ikasturteari bertako kideek, festa giroan elkartuta. Parte hartzaileen lana plazaratzeaz […]

Read More… from Durangok eta Iurretak Bertso Eguna –Ahalduntze jaia hartuko dute ekainaren 17an

Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute

Jolas berria euskara hutsean garatu nahi izan dute, euskal-komunitateari egunero euskaraz aritzeko tresna berri bat eskaintzeko asmoz. Gainera, gizarte bezala, emakume erreferenteen ezagutza zabalduz, berdintasunerako urratsak emango ditugula adierazi dute aplikazio honen sortzaileek.  EmariAPP sakelarako jolas-aplikazio berria aurkeztu dute Kalaka komunikazioko kideek. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, “aplikazio honen helburu nagusia, gizartean emakumeei dagokien aitortza egitea da. Horrela, euren […]

Read More… from Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko, ‘EmariAPP’ jolasa aurkeztu dute

Maiatzaren 6an abiatuko da Señora Sariketaren hirugarren edizioa

Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin. Guztira, hamabi bertsolarik hartuko dute parte, emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketa honetan. Hainbat bertsolarik eta bertsozale feministak antolatu zuten duela bi urte lehen Señora Sariketa, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso […]

Read More… from Maiatzaren 6an abiatuko da Señora Sariketaren hirugarren edizioa