La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia

Obra honek XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. Taula gainean Getari Etxegarai, Unai Izquierdo, Olatz Ganboa eta Mikel Losada aktoreak ikusiko ditugu. Ostegun honetan, abenduak 18, Gasteizko Udal Antzoki Sarearen Neguko eta Gabonetako denboraldiko lehen obra oholtzaratuko […]

Read More… from La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia

2026an Donostiako Antzerki sarirako epaimahai izateko deialdia zabalik da

Donostia Kulturaren webgunean eta www.donostiaeuskaraz.eus helbidean izena eman ahal izango da abenduaren 19ra arte. Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria. Irabazlea erabakitzea epaimahaiaren esku geratzen da. Epaimahaia publikoaren 3 ordezkarik […]

Read More… from 2026an Donostiako Antzerki sarirako epaimahai izateko deialdia zabalik da

Ados Teatroa konpainiak ‘52 Hertz’ antzezlana taularatuko du gaur, Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskarazko bertsioaren Nafarroako estreinaldia izango da honakoa. Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion lan hau. Gaur, abenduak 10, Ados Teatroa konpainiak 52 Hertz antzezlana taularatuko du Nafarroako Antzerki Eskolan. Euskarazko bertsioaren Nafarroako estreinaldia izango da honakoa eta Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion […]

Read More… from Ados Teatroa konpainiak ‘52 Hertz’ antzezlana taularatuko du gaur, Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan

Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Antolatzaileak ekainean jarri ziren harremanetan artistarekin eta uztailean artistaren lehen zirriborroa heldu zitzaien. Raquel Rodenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. Donostiako Arte Eszenikoen Feriak (dFERIA) ezagutzera eman du jada 32. edizioko kartela.  Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Egurza eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Rodenas ilustratzaile […]

Read More… from Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak zuzendutako obra Korrika-AEKren II. Sorkuntza bekaren irabazlea izan zen iaz. Estreinako emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean. Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka jaso zuten pasa den urteko maiatzean Kaka izeneko proiektuarekin. “Inork kakarik egiten ez duen mundu batean, eta kaka existitzen ez den mundu batean, […]

Read More… from Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Proposamenak 2025eko azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Gipuzkoako Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak antolatzen duten egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Nafarroako Antzerki Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antzerki-lantegiak emango ditu Iruñean

Programa jolas dramatikoko eta dramatizazioko programazio didaktiko baten inguruan ardazten da. Jarduera eskola-ordutegian izango da: 50 minutu iraungo du, eta antzerkia oinarri hartuta Lehen Hezkuntzako curriculumean ezarritako edukia jorratuko da. Ikasturte honetan ere, Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailako ikasleentzako antzerki-lantegiak antolatuko ditu Iruñeko Udalak, dramatizazioan oinarritutako hezkuntza-proposamen pedagogiko gisa. Programa jolas dramatikoko eta dramatizazioko […]

Read More… from Nafarroako Antzerki Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antzerki-lantegiak emango ditu Iruñean

Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

Fernandezek 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2026ko otsailean antolatuko den VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez. Horretara, […]

Read More… from Gehibat kultura elkarteko Xabin Fernandezek jasoko du 2026ko Lautan Hiru laguntza ‘Zaku berekoak’ lanagatik

Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Hamabost bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Azaroaren 30ean, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren laugarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean (euria egingo balu Posta gelako goiko solairuan). Urrunaga elkartea ari da antolaketa lanetan Berttoli elkartearekin batera. Azaldu dutenez, “XIX. mendearen amaieran euskal kulturaren […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran

Izen-ematea azaroaren 11ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duenak, 2-3 minutuko bideoa bidali beharko du komunikazioa@algaraka.eus helbidera. Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak Algaraka Bakarrizketa Gaua antolatu dute elkarlanean. Hitzordua abenduaren 19an izango da Bergarako Seminarixoan. Euskarazko ahozkotasuna, umorea eta sormena sustatzeko helburuarekin jaio zen Algaraka proiektuak bigarren edizioa izango […]

Read More… from Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran