‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Patxo Telleriak Mikel Laboaren kantak hartu ditu eta berkodifikatzeko eta berregituratzeko ausardia izan du pieza honetarako. Telleriarekin batera, Maider Lopez eta Adrian Garcia de los Ojos arituko dira taula gainean. Bilboko Loraldia Festibalak, Ai Gure Juaneteak!, Patxo Telleriaren azken lanaren estreinaldia aurkeztuko du ostiralean, hilak 15. Ikuskizunak Mikel Laboa abeslari eta musikagileari omenaldia egitea du […]

Read More… from ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Bilbon

Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

Oraindik aurrera hiru atal berrirekin osatuko da eskaintza: antzerkigileen zubitegia, antzerki konpainien zubitegia eta estreinaldien zerrenda atala. Ganbila antzerki bilduma 2019an abiatu zen, eta ganbila.eus ataria, berriz, 2022an. Atariaren helburua honakoa izan da hastapenetik: euskarazko antzerkigintzaren inguruko dokumentazio lan ahalik eta osoena egitea, azken hamarkadetan argitaratutako liburuen eta estreinatutako antzezlanen datu basea osatuz. Atal hauek […]

Read More… from Susa argitaletxeak eta EHAZEk ganbila.eus webguneko atal berriak aurkeztu dituzte

Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak irabazi du XXIV. Donostia Antzerki Saria

Obrak integrazioaren gaia jorratzen da komedia eta drama uztartuz. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren antzezlana taularatuko dute Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek. Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Inazio Tolosak eta Irene Hernandok […]

Read More… from Tanttaka Teatroaren ‘Sexberdinak’ antzezlanak irabazi du XXIV. Donostia Antzerki Saria

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Seigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Lautan Hiru antzerki-jaialdiak Bilboko Zazpi Kaleetako bazterrak astinduko ditu aurten ere. Otsaileko lau ostegunetan, euskarazko antzerkia izango da nagusi hiriburuko Alde Zaharrean. Aurten, otsailaren […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 1etik 6ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Kepa Errasti eta Ander Lipusen eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 1etik 6ra bitartean izango da Aulestin, eta […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 31 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik hamar euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Iñaki Cid Larrea aktore eta egileak Arropa zuria euskarazko lanagatik irabazi du XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sarietako bat, Pantzo Hirigarai izan da euskarazko modalitatean saria irabazi duen beste idazlea Bizpahiru trilogiako […]

Read More… from Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta bi aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Serantes Kultur Aretoan eskainiko dute obra arratsaldeko 20:00etan. Komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioari eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten du. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu David Desola idazle katalanaren obraren moldaketa lanak, eta bihar, […]

Read More… from Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Seigarren edizio honetan beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, hain zuzen ere, hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: Bira, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza. Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Ordiziako Herri Antzokian abiatuko da 2024ko Antzerki Garaia. Taularatuko duten lehen antzezlana Obsoletus izango da. Pako Revueltasen gidaritzapean, Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean. Denetera, zortzi antzezlanez osatuta dago egitaraua, gehienak euskaraz. Euskal antzerkia bultzatzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalek urtero antolatzen duten Antzerki garaia zikloa. Hala, 30. […]

Read More… from Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an

Obra Alfredo Sanzol testuaren egokitzapena da eta istorio txikietan oinarrituta dago. Udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, 50 aktore gazte baino gehiago igaro dira bertatik, eta denetara zortzi lan taularatu dituzte. Oraingoan bederatzigarren […]

Read More… from Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an