Metrokoadroka kolektiboak ‘Artxibo biluzia’ estreinatuko du urtarrilaren 14an, Usurbilen

Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Intza Alkain eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu agertoki gainean, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Metrokoadroka kolektiboak Artxibo biluzia konferentzia performatiboa taularatuko du urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Usurbilgo Sutegi aretoan. Azken urtean ikerketa prozesu batean murgilduta […]

Read More… from Metrokoadroka kolektiboak ‘Artxibo biluzia’ estreinatuko du urtarrilaren 14an, Usurbilen

Artedrama eta Axut! antzerki taldeen ‘Hondamendia’ obra sarean ikusgai

Zaldibarren azken emanaldia eskaini ondoren, bi antzerki taldeak hasiak dira “xendra berriak urratzen”. Artedrama Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan obra taularatzeko lanean ari da jada. Axut! taldeak, berriz, “erronka eder bat” du eskuartean: Lurrez estali sorkuntza berria. 2022ko urriaren 14an abiatu zuen ibilbidea Luhuson Hondamendia antzezlanak. Urte pasatxo ibili da, beraz, Axut! eta Artedrama […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeen ‘Hondamendia’ obra sarean ikusgai

Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik da

Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik eta otsailaren 5ean iragarriko dituzte XI. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak. P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 11. jardunaldiak antolatu dituzte 2024ko martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean, Bilbon. Aurretik, baina, jardunaldietan parte hartzeko lehiaketa abiatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar […]

Read More… from Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik da

Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Jokin Oregi antzerkigileak gidatutako obra 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Leioako kultur aretoan. Maria de Jongh konpainiak taularatutako Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo beretik dator Bo jauna, maskara eta komedia uztartzen dituen obra. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna dela dio lantaldeak, hitzik gabe kontatutakoa. Baina Amour edo […]

Read More… from Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Ander Lipus antzerkigilearen Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

Gasteizko Baratza aretoak ekitaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena

Ekitaldia larunbatean, abenduak 16, abiatuko da arratsaldeko 19:00etan, Baratza Aretoan bertan. Gasteizko Baratza Aretoak hamarkada bat bete du eta urte hauetan zentzua eman dion jendearekin ospatu nahi izan du: artistekin eta publikoarekin. Horretarako festa berezia prestatu du, abenduaren 16rako. “Hamar urte igaro dira Garazi eta Unai Lopez de Armentiak, Jemima Canoren laguntzarekin, Gasteizen arte eszenikoetarako […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak ekitaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena

Donostiako San Telmo Museoak arte historikoaren aretoaren eraberritzea aurkeztu du

Arte Ederren aretoetako eraberritze integralaren lehen fasea da honakoa eta 2024an euskal artearen espazioarekin bukatuko da. Dagoeneko zabalik da San Telmo Museoko arte historikoko areto berritua, hainbat alderdi nabarmen dituen birmoldaketa baten ondoren. “Kontzeptualki, aretoaren muinak diskurtso kronologikoa izaten jarraituko du, hori delako funtzionalena eta bildumako piezez gozatzea gehien ahalbidetzen duena. Bertan jasotzen den aldia […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak arte historikoaren aretoaren eraberritzea aurkeztu du

Tanttaka konpainiak ‘Esnearen Kolorekoa’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga Antzokian

Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena da. Fernando Bernuesen gidaritzapean, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivarese eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ikusiko ditugu taula gainean. Tanttaka Teatroak Fernando Bernuesek zuzendutako Esnearen Kolorekoa antzezlana estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian. Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren […]

Read More… from Tanttaka konpainiak ‘Esnearen Kolorekoa’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga Antzokian

Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau gerra bat da’ ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 29an, Bilbon

Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten Bilboko Euskararen Etxean. Gerraren barrunbeetara bidaiatzeko parada izango dugu oraingoan, Hau gerra bat da izeneko diziplina anitzeko ikuskizunarekin. Piszifaktoria ideien laborategiaren […]

Read More… from Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau gerra bat da’ ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 29an, Bilbon

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea; Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez; eta prestakuntzaren eta saiakuntzaren aldeko apustua egitea, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da abenduaren 4ra […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da