Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Prozesuan dauden lan eszeneikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da honakoa, hitzordua azaroaren 16an eta 17an izango da. 2009an, Scratxe gauaren lehen edizioa egin zenetik dozenaka konpainia eta artista pasatu dira bertatik, prozesuan dauden proiektu eszenikoak publikoarekin partekatu nahi izan dituztenak. Datorren azaroaren 16an eta 17an, berriz ere itzuliko Scratxe gaua Gasteizera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “prozesuan […]

Read More… from Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Uztailaren 13tik 16ra bitartean izango da. Festikale Landa Inguruneko Arteen Jaiak hamar urte beteko ditu 2023an, Teatro Panta Rhei Antzerki taldeak 35 urte beteko dituen urte berean, hain zuzen. Antzerki konpainiak azaldu duenez, “edizio honetan Txotxongiloaren arte unibertsalari, horren sortzaile […]

Read More… from Ostegunean abiatuko da Festikale jaialdia Ondategi-Gopegin

Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 11 ikuskizun taularatuko dira. Kaleka, Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 33. Edizioa, bueltan da, “kale arteak bizirik daude eta urtetik urtera indar gehiago dute. Habiatik ateratzeko ordua heldu da, hegan egin eta erakusleiho berrietara heltzeko unea. Badatoz, gero eta hurbilago daude, zerua zeharkatu eta Lekeitioko kaleetan barrena izango ditugu laster·, […]

Read More… from Uztailaren 7tik 9ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XIV. deialdia zabalik da

Irailaren 15era arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamalaugarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 15era arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako XIV. deialdia zabalik da

Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 6tik 8ra Zarautzen

Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua, dantza, keinu antzerkia. Euskal Herriko eskaintzari dagokionez, besteak beste, Kamikaz kolektiboaren Troia, Cristophe Pavia Orrazkera misteriotsuak edota Trapu Zaharra konpainiaren Mesede bat egitearren ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo da Zarauzko Kalerki jaialdia. Aurtengoa jaialdi honen 30. edizioa izango da eta hiru […]

Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 6tik 8ra Zarautzen

Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Gotzon Barandiaranen Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenaren Ura jaten. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra […]

Read More… from Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten

Hiru egunetan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak eta aurretik antolatutako tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta agertokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen kulturgunean eta erdiguneko kaleetan. Ekainaren 9tik 11ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian. Antolakuntza baina, berritasun batekin dator aurtengoan, izan ere, jaialdia […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten

Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Asfaltoaren azpian, euria’ ikuskizun ibiltaria estreinatuko du asteburuan, Leioan

Lantaldeak azaldu duenez, “Asfaltoaren azpian, euria gure auzoetan egingo dugun ibilaldi dramatiko bat da, gure beldurren sakon-sakoneneraino eramango gaituen murgiltze-esperientzia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin”. Larunbatean, maiatzak 20, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera egongo da Leioako Umore Azoka jaialdian. Gaueko 21:30ean izango da hitzordua, Errekalde plazatik abiatuta. Eta hurrengo […]

Read More… from Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Asfaltoaren azpian, euria’ ikuskizun ibiltaria estreinatuko du asteburuan, Leioan

[Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

Euskaldunen jatorria, historia ta irria dugu Ion Martinez Txiki-ren azken antzezlana, duela egun batzuk estreinatu zuen Donostiako Tabakaleran, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren barruan. Donostiarrak, 20 urte pasatxo agertokietan egon ostean, hauetatik jaistea erabaki du behin betiko, halaxe iragarri zuen igandeko estreinaldian. Obra berriarekin bira egin ondoren utziko ditu eszenatokiak komikoak. […]

Read More… from [Bideoa] Ion Martinez ‘Txiki’: “Euskaldun guztiek bere kulturaz gozatzeko eskubidea dute”

Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra

Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia. Kaldearte jaialdia ekainaren 8an itzuliko da Arabako hiriburura eta hil horren 11ra arte arte luzatuko. 35 konpainiak hartuko dute parte hamazazpigarren edizio honetan, horietatik sei arabarrak izango dira, hamar Euskal Herrikoak eta hemeretzi nazioartekoak. Orotara 71 ikuskizun eskainiko dituzte […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra