Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Tragedia, komedia, keinu antzerkia, dantza eta zirkua, besteak beste, izango dira martxoaren 31ra arte. Lagun beltz asko, Hobe ixilik eta El nadador de aguas abiertas dira taularatuko diren obretako batzuk. Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa gaur hasi eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hiru urteko ziurgabetasunaren ondoren, edukiera murriztuta eta etenda, Jardunaldiek bere betiko formatua […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldiak

DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

28 konpainien 28 ikuskizun eta 44 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2023ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 13tik 16ra egingo da

Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Egitarauan, besteak beste, Natalia Monge getxoztarraren dantza inklusiboko pieza bat dago, eta Eclipse total goretsiaren estreinaldia Euskal Herrian.  Bilboko BBK aretoak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Bertako arduradunek adierazi dutenez, “programazio hori Yarin-en lehen emanaldiarekin hasi zen benetan, urtarrilaren 14an eta 15ean; aurtengo ekoizpen propioa da, eta dagoeneko bultzatutako hirugarrena, kasu honetan […]

Read More… from Emakume-ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin du Bilboko BBK aretoak

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 10etik 15era izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Myriam Perez, Iñaki Rikarte, Oier Zuñiga, Ane Sagües eta Itziar Maneroren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 10etik 15era bitartean izango da Aulestin, eta […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du

Jaialdiaren bosgarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an), eta guztira bederatzi ekitaldi eskainiko  dira: sei antzezpen, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena. Aurten, gogoberrituta eta nobedadez jantzita dator Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdia. Antzerkigintza ardatz hartuta, hainbat emankizun eskainiko dira: Lautan hiruk ekoitzitako saio esperimental bat (solasaldi […]

Read More… from Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du

Bermeoko Arrantzaleen Museoak txistulariak, ilustrazio animatuak eta istorio errezitatuak bilduko ditu ikuskizun batean

Emanaldia urtarrilaren 28an izango da, 13:00etan eta 18:00etan. Bermeoko Arrantzaleen Museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren bosgarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, urtarrilak 28. Memoria de un Pez Bueno izeneko ikuskizunean Bilboko Udal Txistulari Bandak arreta handiz aukeratutako doinuekin lagunduko ditu Elisabeth Perez egilearen irudiak eta ahoz azaldutako testuak eta Tracken studiok animazio arinen bidez osatuko […]

Read More… from Bermeoko Arrantzaleen Museoak txistulariak, ilustrazio animatuak eta istorio errezitatuak bilduko ditu ikuskizun batean

Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiralean

Urteko lehen estreinaldia izango da. Tomas Afan egile sarituaren Triptico infernal testuaren egokitzapena da obra eta gidoiaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, aktore ugari igaro dira bertatik, eta denetara zazpi lan taularatu dituzte. Oraingoan zortzigarren […]

Read More… from Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiralean

Debagoieneko Antzerki Plataformak Elgetan egingo diren sormen egonaldietarako deialdia ireki du

Egonaldia euskal antzerkigile profesional zein amateurrentzat antolatu dute. Debagoienean euskarazko antzerki sorkuntza sustatu eta euskal sortzaileen lana ezagutzera emateko asmoz, Debagoieneko Antzerki Plataformak bere lan lerroarekin bat datorren Sormen egonaldiak antolatu ditu aurten. DAPeko kideek azaldu dutenez, euskal antzerki sortzaile profesional zein amaterurrek eman ahal izango dute izena egonaldietan, eta aurkezten direnetatik lau proiektu aukeratuko dituzte: […]

Read More… from Debagoieneko Antzerki Plataformak Elgetan egingo diren sormen egonaldietarako deialdia ireki du

Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 18 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Lutxo Egiak Hamalau lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Iñigo Cobok Canciones tristes para gente alegre gaztelaniazko lanagatik. Ez da lehen aldia aurtengo irabazle bi hauek saria eskuratzen dutela. Egiak 2016an irabazi zuen […]

Read More… from Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea

Agurtzane Intxaurraga antzerkigileak zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Miren Gojenola eta Asier Hernandez aktoreak ageri dira. Mafalda Bellidoren Chucho antzezlanaren gidoia du oinarri lanak, eta Kepa Errastik ekarri du euskarara. Lezoko Gezala auditoriumak Toto, Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanaren estreinaldia hartu zuen atzo. Antzerkigilearen arabera Toto komedia bat da: “komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea”. […]

Read More… from ‘Toto’ antzezlana, Hika Teatroaren komedia lazgarria, zuzena eta artifiziorik gabea