‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

Bilborock aretoan izango da obraren azken emanaldia, urtarrilaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa  izango da edukiera bete arte. Ekida arte ekimen sozialistak 2021eko maiatzaren 7an estreinatu zuen Agirretarren Bandera antzezlana, Azpeitiko Soreasu antzokian eta Euskal Herriko herri ugaritako areto eta plazetan emanaldiak eskaini ostean amaiera emango dio birari ostiral honetan. Bilboko Bilborock aretoan izango […]

Read More… from ‘Agirretarren Bandera’ antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute Bilbon

Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen

Beasaingo Usurbe Antzokian abiatuko da 2023ko Antzerki Garaia. Lehen emanaldia Txalo produkzioak konpainiaren eskutik etorriko da Sagastitarrak obrarekin. Urte berriarekin batera, Ordiziako Herri Antzokiak eta Beasaingo Usurbe antzokiak euren ateak zabalduko dizkie Antzerki Garaia programazioari. Ekimenak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerki-denboralditxoaren hogeita bederatzigarren edizioa izango da. Antolatzaileen arabera, “aurtengo […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia Ordizian eta Beasainen

Urtarrilaren 12an emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Errekaldeko Udaltegian abiatuko da zirkuitua La Pacheca Collectiveren A solas con el emérito lanarekin hilaren 12an. Antzerkiko tokiko konpainien jarduna bultzatzeko asmoz, Zirkuitua programaren 23. edizioa abiatuko dute urtarrilaren 12tik maiatzaren 11ra bitartean, Bilbon. Aurtengoan konpainia hauek hartuko dute parte: La Pacheca Collective A solas con el Emérito lanarekin; Las Klownkis Ya pasó obrarekin; Libélula […]

Read More… from Urtarrilaren 12an emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

Donostiako arte eszenikoen jaialdiaren 29 edizioa martxoaren 13tik 16ra egingo dute, hiriko bost espaziotan zabalduko diren agertokietan. Albiste faltsuak izango dira aurtengo dFeriaren ardatza. Antolatzaileen esanetan, “antzerkiari beti aitortu zaio gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dela. Kasu honetan, dFeriak gizartearen desinformazio gero eta handiagoa jorratuko du, Fake news-ak leitmotivtzat hartuta. Zurrumurruak, gezurrak, […]

Read More… from Desinformazioa ardatz Donostiako dFeria azokan

‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana estreinatuko dute urtarrilean Donostian

Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte dira komedia garratz honen antzezleak.  Gutxi falta da Tentazioa konpainiaren Ez naiz inoiz Dublinen egon izeneko antzezlanaren estreinaldirako. Markos Goikoleak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzendutako obra Donostiako Antzoki Zaharrean izango du taula gaineko lehen agerpena 2023ko urtarrilaren 6an eta 7an euskaraz. Ez naiz inoiz Dublinen egon […]

Read More… from ‘Ez naiz inoiz Dublinen egon’ antzezlana estreinatuko dute urtarrilean Donostian

Hainbat egileren artean egindako ‘Esperoan’ eta Formol Laborategiaren ‘Album’ antzezlanak Ganbila bildumara

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Hainbat egileren artean egindako Esperoan eta Formol Laborategiaren Album. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra edota […]

Read More… from Hainbat egileren artean egindako ‘Esperoan’ eta Formol Laborategiaren ‘Album’ antzezlanak Ganbila bildumara

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 20. edizioa martxan da

Marie de Jongh konpainiaren ‘Amour’ antzerki ikuskizuna Bilbora itzuliko da abenduaren 28, 29 eta 30ean

Jokin Oregi zuzendari artistikoaren hitzetan, “Amour erronka handia da, balioa eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat”. Zazpi urtez hainbat herrialdetan biran ibili ondoren, Marie de Jongh konpainia bere sorterrira bueltatuko da gabon hauetan eta […]

Read More… from Marie de Jongh konpainiaren ‘Amour’ antzerki ikuskizuna Bilbora itzuliko da abenduaren 28, 29 eta 30ean

Metrokoadroka Kolektiboak eraman du lehen JMT beka, ‘Artxibo biluzia’ proiektuarekin

Irabazleek orain, 18 hilabeteko epea izango dute euren proiektua gauzatu eta jendaurrean aurkezteko. Hamahiru proiektu aurkeztu dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren lehenengo ediziora, askotariko ikuspegiak biltzen zituztenak; antolatzaileek oso balorazio ona egin dute. Maialen Akizuk, Eduardo Apodakak, Ibai Iztuetak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia eta aho batez erabaki du Artxibo biluzia proiektua saritzea. […]

Read More… from Metrokoadroka Kolektiboak eraman du lehen JMT beka, ‘Artxibo biluzia’ proiektuarekin

Potx eta Lotx pailazoek hegan egingo dute aurkeztu berri duten abenturan

Abenduaren 26an estreinatuko dute ikuskizun berria Bilboko Campos Eliseos antzokian eta sarrerak salgai daude jada. Gainera, diskorik gabeko diskoa jarriko dute eskuragarri Durangoko azokan liburuxka formatuan. Potx eta Lotx pailazo oñatiarrak Aireportuan izenezko denboraldi berria aurkeztu dute. Izan ere, aireportu batean ikusiko dugu aurten pailazo bikotea eta hainbat abentura biziko dituzte bertan. Hori ez ezik, […]

Read More… from Potx eta Lotx pailazoek hegan egingo dute aurkeztu berri duten abenturan