‘Taxi’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

Bigarren saria Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz obrarentzat izan da. 2026ko Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako programak baditu irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria Idoia Garzesek idatzitako eta Mikel Martinezek antzeztutako Taxi antzezlanari ematea erabaki du eta, bigarren saria, Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierberen Euskal musikarekin, kontuz obrari Taxi antzezlanari dagokionez, Idoia Garzesek […]

Read More… from ‘Taxi’ antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako saria

HEA kultur elkarteak eta Metrokoadrokak ‘Mundo eta Universo’ performance kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean, Ean

Performancea Eako hitzordurako propio sortu dute eta  behin bakarrik eskainiko da. HEA kultur elkarteak eta Metrokoadroka kolektiboak Mundo eta Universo performance kolektiboa aurkeztuko dute datorren larunbatean, azaroak 1, Ean. Emanaldi hau behin bakarrik eskainiko da. Metrokoadrokako kideek uda aurretik jaso zuten proposamena. Azaldu dutenez, “Eako lagunek egindako ikerketa baten berri eman ziguten, eta material horrekin […]

Read More… from HEA kultur elkarteak eta Metrokoadrokak ‘Mundo eta Universo’ performance kolektiboa aurkeztuko dute larunbatean, Ean

‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, sei konpainia amateurrek beste horrenbeste muntaia taularatuko dituzte Itzubaltzetako Kultur Etxean. Urtero legez, Emakumeen eszenan antzerki-zirkuitua egingo dute Getxon. Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz. Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Itzubaltzetako Kultur Etxeak sei antzerki […]

Read More… from ‘Emakumeak eszenan’ antzerki zikloa azaroaren 23an abiatuko da Getxon

Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

Ikastetxeentzat izango da lehen emanaldi hori urriaren 31n, Soreasu antzokian. Urriaren 31n abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 43. edizioa Azpeitian, ikasleekin egingo den saio batekin, eta azaroaren 23ra arte, hamahiru antzezlan ikusteko aukera izango da. Horiei eskola antzerkiaren programaren barruan eskainiko diren beste dozena bat antzezlan gehitu behar zaizkie. Topaketen azken egunean Ikusleen Saria banatuko […]

Read More… from Axut! eta Artedrama konpainien ‘Nor naizen baneki’ antzezlanak emango dio hasiera Euskal Antzerki Topaketei Azpeitian

‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Dantza garaikidea eta tradizionala, bertsolaritza, antzerkia eta zuzeneko musikak (txalaparta, rapa edo elektronika) uztartzen dituen gogoeta sortzailea da EzBerdin Berdinak. Euskal Herri osoan izango da bira, urriaren 24an Bilbon hasita, abendura bitartean, zazpi saio esklusiboetan. Eusko Ikaskuntzak Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileen talde zabal batekin elkarlanean bultzatutako hausnarketa sortzailea da EzBerdin Berdinak. Iñaki […]

Read More… from ‘EzBerdin Berdinak’, euskal identitate garaikidea birpentsatzeko esperientzia artistiko eta parte-hartzailea

Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Ximun Fuchsek eta Harkaitz Canok idatzi dute Nor naizen baneki obra. Taula gainean, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga aktoreak ikusiko ditugu. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Nor naizen baneki izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 17an, Luhusoko Harri Xuri aretoan. Harkaitz Cano idazleak eta Ximun […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, 14:00etan. Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute, bederatzigarren urtez, dramaturgo berriei eta beste diziplina batzuetakoei antzerki-mundurako sarbidea errazteko. DSS2016k bultzatu zuen programa hau, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburu, ohiko […]

Read More… from Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Ikuskizuna antzerki konpainiaren Oihartzuna proiektuaren parte da. Honetan, nahi gabeko bakardadearen gaia lantzen da. Ados Teatroak 52 hertz izeneko obra estreinatuko du urriaren 3an eta 4an 19:30ean (euskaraz), eta urriaren 5ean, 19:00etan (gaztelaniaz), Donostiako Antzoki Zaharrean. Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion lana, eta azken hura arduratu da oholtzara […]

Read More… from Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketako sei dramaturgo finalisten izenak ezagutzera eman dituzte

Finala urriaren 4an izango da Lezoko Herri Eskolako patioan. Guztira hamaika antzerki testuk hartu dute parte Lezoko hirugarren Antzerki Testu Laburren Lehiaketan, eta epaimahaikide diren Mireia Gabilondo (aktorea, zuzendaria eta gidoigilea), Mikele Urroz (aktorea eta sortzailea) eta Agurtzane Intxaurraga (zuzendaria eta dramaturgoa) elkarrekin bildu ondoren, elkarren artean lehiatuko diren sei antzerki testuak aukeratu dituzte. Testuak aukeratzerako orduan […]

Read More… from Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketako sei dramaturgo finalisten izenak ezagutzera eman dituzte

‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Antzerki zikloa urriaren 8tik 29ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren 30. edizioari emango diote hasiera urriaren 8an, Iruñean. Orotara lau antzezlan taularatuko dira urriaren 29ra bitartean, asteazken bakoitzean bana, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), arratsaldeko 19:00etan. Antzezpenetarako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 3. zenbakian) eta https://www.laescueladeteatro.com/eus/ webgunean. Zikloa, […]

Read More… from ‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan