Ibilki zikloaren barruan, hamabost emanaldi eskainiko dira Baionan, Hendaian, Ziburun, Arrosan, Donibane Garazin, Donibane Zaharren, Hiriburun eta Biriatun. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian egiten den Ibilki antzerki zikloaren bigarren seihilekoa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko […]
Kategoria: Antzerkia
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik
Irailaren 16ra egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamahirugarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 16ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko […]
Read More… from Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. proiektu deialdia zabalik
Bilboeszenak ‘Artista egoiliarrak’ programaren XIV. deialdiko proiektu irabazleak aukeratu ditu
Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu dira: La fragilidad de mi pene, Atic Heredia Debaren antzerki fisikoa; eta 365, Denis Martinezen dantza, eta hasierako fasean dauden beste bi: Ultra Violet, Almudena Perezen dantza ikuskizuna, eta Parábola, Dacil Wijkströmena. Bilboeszenak Artista egoiliarrak programaren XIV. deialdiko lau proiektu irabazleak aukeratu ditu. Irabazleak garapen fasean dauden bi proiektu […]
Kalerki jaialdia egingo dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra Zarautzen
Diziplinen oreka bilatu nahi izan dela nabarmendu dute antolatzaileek: dantza, zirkua, antzerkia, musika, txotxongiloak edota formatu bereziko ikuskizunak. Ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 29. edizioa ospatuko da Zarautzen. Jaialdiak bere lekua egin du kaleko jaialdien zirkuituan; duela aste batzuk eman zion hasiera Gasteizko Kaldeartek udako kaleko jaialdien denboraldiari eta hilabete bukaeran […]
Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute ekainaren 29tik uztailaren 2ra Zarautzen
Uztailaren 8tik 10era egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia
Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 14 ikuskizun taularatuko dira. Ezohiko bi edizioren ondoren, bueltan da Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeitioko kaleetara. 32. edizioa uztailaren 8tik 10era bitartean egingo dela iragarri du antolakuntzak. “Lekeitiok ikuskizun onenez gozatuko du berriro ere Kalekarekin. Kaleko arteak izango dira gure udalerriko udako protagonista nagusiak, bi urteren ondoren eskualdeko […]
Read More… from Uztailaren 8tik 10era egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia
Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako ‘Ximur’ musikalak Alzheimer Sozial 2021 saria irabazi du
Estatu espainiarreko Neurologia Elkarteak musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu ditu, baita ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere. Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako Ximur ikuskizunak Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer saria jaso du, bere kategoria sozialean. Ikastolak iaz eraman zuen musikala eszenara eta gaixotasun horri eta adinekoei bereziki eskaini zien. Hala, […]
Ane Labaka, Beatriz Egizabal eta Mikel Gurrearen antzezlanak Ganbila bilduman
Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte gaur, Donostian: Ane Labaka, Beatriz Egizabalen Erradikalak eta Mikel Gurrearen Soka. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra edota […]
Read More… from Ane Labaka, Beatriz Egizabal eta Mikel Gurrearen antzezlanak Ganbila bilduman
Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan
Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Aurtengo Durangoko Azokaren baitan ezagutzera emango dute irabazlea. Euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko asmoz, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak martxan jarri dute bosgarren urtez Sormen Beka Da. Bosgarren edizio honetan arte eszenikoen arloko pieza laburreko proiektu proposamen bat sarituko […]
Read More… from Arte eszenikoetako proiektu bat sarituko da Durangoko Azokaren 5. Sormen Bekan
Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia
Uztailaren 2ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko kale antzerki taldeak ariko dira hirian. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, 23. Kalealdia ospatuko da Bilbon, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek hartuko dute parte bertan. 2022 honetarako jaialdia, gainera, indartuta datorrela aurreratu du Bilboko Udalak, “programazio gehiago, eremu gehiago eta dekorazio gehiagorekin”. Gonzalo […]
Read More… from Ekainaren 27an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia
Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du
Oraingoan, aurrerapauso bat egingo du konpainiak. Alde batetik pabiloi handiago bat irekiko du, eta, bestetik, Amaia Garate arkitektoa sartuko da lantaldean. Arte eszenikoez gain, museografia lanetan ere ibilitakoa da kide berria, eta horrek lan-ildo berriak ekarriko dizkio konpainiari. Duela hamabi urte ekin zion bideari Atx teatroa konpainia bilbotarrak. Ordutik hona, sortutako antzezlanengatik batez ere egin […]
Read More… from Atx Teatroak eszenografien aldeko apustua egingo du
