Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Atx Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli konpainiek Oihana izeneko antzezlana estreinatuko dute igandean, Angelun. Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Lan taldeak zehaztu duenez, familia osoari zuzenduta dago antzezlana. Horretarako, gai unibertsalak landu dituzte, […]
Kategoria: Antzerkia
Xabi Larrea aktoreak ‘Pin Pang’ ikuskizun berria estreinatuko du Feten Azokan
Lantaldeak 18 hilabete baino gehiago eman ditu ikuskizun honetarako ikertzen, sortzen eta entrenatzen, eta taula gainean, ping pong-eko piloten manipulazio-teknika landua erabiltzen du Larreak, malabarismoko eta magiako teknikak uztartuta. Pin Pang Xabi Larrea aktorearen zirkuko umorezko ikuskizun berria da eta otsailaren 17an estreinatuko da haurrei zuzendutako Arte Eszenikoetan espezializatutako Gijoneko FetenAzokan. Lantaldeak 18 hilabete baino gehiago eman […]
Read More… from Xabi Larrea aktoreak ‘Pin Pang’ ikuskizun berria estreinatuko du Feten Azokan
Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira
Lehendakari gaia eta Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlanak taularatuko dira, besteak beste, 45. edizio honetan. Hilaren 22an abiatuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa, 2022eko apirilaren 1ra arte luzatuko dena. Iaz egin zuten bezala, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoera dela eta, emanaldi guztiak Coliseo Antzokian izango dira. Antolatzaileen arabera, hasiera ekitaldiak ospe handiko profesionalak bilduko […]
Read More… from Eibarko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 22tik apirilaren 1era egingo dira
Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka
Bederatzi proiekturen artean aukeratu du epaimahaiak Intxaurra obra. Lesakako Taldeak 23.000 euro jasoko ditu, antzezlana bekaren oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera sortzeko eta ekoizteko, eta azaroan estreinatuko dute antzezlana, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. Mairu Antzerki Tailerreko Gaizka Sarasolak idatzi du Intxaurra antzezlanaren testua eta, azaldu duenez, inguratzen gaituen ekosistemak gugan duen eragina islatuko du obrak. Arnasguneak […]
Read More… from Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak jaso du Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka
DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da
26 konpainien 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2022ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]
Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da
Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 3an abiatuko da
Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen baitan jaiotako Lautan Hiru jaialdiak laugarren edizioa izango du aurten, eta indarberrituta dator, “berrikuntzaz josita”, diote antolatzaileek: “Ikusle kluba, haurrentzako tartea…”. Otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an egingo da aurtengo edizioa, eta “lau ostegunez jarraian antzerkiz blaituko dira Bilboko Zazpikaleak”. Euskaltzaindiak […]
Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 3an abiatuko da
Debagoienako Antzerki Plataforma aurkeztu dute
Bailarako egungo kultura sustatzea eta etorkizunekoari indarra eta duintasuna ematea du helburu DAPek. Debagoieneko Antzerki Plataforma (DAP) aurkeztu dute gaur goizean, Elorregiko biribilgunean. DAP bailarako antzerki eragileen arteko sare bat da, eta azaldu dutenez, “batera lan eginez, euskarazko kultura eta antzerkiari gure gizartean dagokion tokia eta garrantzia emateko lan egiten dugu”. Hala, Debagoieneko egungo kultura […]
Read More… from Debagoienako Antzerki Plataforma aurkeztu dute
Bertol Arrietak, Mikel Fernandinok eta Marieta Diaz de Toledok irabazi dituzte XIX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak
Denetara 29 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Bertol Arrieta Kortajarenak (Zarautz, 1975) eta Mikel Fernandino Hernandezek (1984 Lasarte-Oria) Zure sotoko ardoa eta Deus ex Twingo lanengatik irabazi dituzte euskarazko sariak eta Marieta Diaz de Toledok (Bilbo) La tela de araña gaztelaniazko lanagatik. Denetara 29 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao […]
Tanttaka Teatroak “Sexberdinak” antzezlana estreinatuko du ostiralean, Arrigorriagan
Mireia Gabilondo antzerkigileak zuzendu du obra, taula gainean, berriz, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreak ikusiko ditugu. Tanttaka Teatroa Konpainia donostiarrak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreak igoko ditu oholtzara, datorren ostiralean, hilak 21, Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa gelan. Konpainiak azaldu dutenez, “Anaren bihotza logela huts bat omen da, Nicok berea tatuatu nahi du. Igogailu […]
Read More… from Tanttaka Teatroak “Sexberdinak” antzezlana estreinatuko du ostiralean, Arrigorriagan
Geuretik Sortuak proiektuan hautatuak izan diren konpainien antzezlanak taularatzen hasiko dira
130etik gora antzerki-emanaldiz osatutako zirkuitua antolatuko du Udalbiltzak 2022an zehar Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Bost dira Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioan hautatuak izan diren antzerki obrak: Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Bidaide, Oier Zuñigaren Eresia, Tanttaka Teatroaren Sexberdinak, Lore More Antzerki Taldearen Trapu Zikinak eta Bonbon Beltz konpainiaren Harriminak. Udalbiltzaren arabera, “antzezlanok orri gaineko proposamenak besterik ez […]
