Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

Gazteekin sortutako ikuskizuna da. Gazteak mintzo dira eta mintzagai dira. Kasino Zaharreko lorategian, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko dute obra. Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin sortzen duten laugarren ikuskizuna da Gazte. Aurretik Amantalen ahotsa (2012), Itsasoaren emaztea (2013) eta Sagartu (2017) izan ziren. Bederatzi urteko ibilbidea egin dute elkarrekin estetika eta lengoaia propio baten bila, […]

Read More… from Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak ‘Gazte’ kale ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Hondarribian

Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Hiru gunetan banatuko dira hamabi ikuskizunak: Abaroa jauregiko lorategia, plaza baltza eta eskolako jolastokia. Iazko edizioa bertan behera geratu ostean, bueltan da Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia Lekeitioko kaleetara. 31. edizioa uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo da segurtasun protokoloa zainduz. “Ezohiko egoera batean, ezohiko aukerez baliatu behar da. Jaialdia beti kalean ospatu da eta aurten […]

Read More… from Uztailaren 9tik 11ra egingo da Lekeitioko Kaleka antzerki jaialdia

Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

Caravan Parkeko pabiloian izango dira emanaldiak. Uztailaren 2an, emakume sortzaileen inguruko mahai-ingurua ere egingo da, Kultur Etxean. Ekainarekin batera, bueltan da Eromen antzerki taldeak urtero antolatzen duen Zestoako Antzerki Astea. Aurten, ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean izango da eta hainbat antzezlan eta ekintzaz gozatzeko aukera izango da herrian. Guztira, bost antzezlan ikusteko aukera egongo da: […]

Read More… from Ekainaren 28an abiatuko da Zestoako Antzerki Astea

XIII. Beñat Etxepare Sariak banatu dituzte

Beste urte batez, Gasteizko Teatro Paraiso konpainiak Beñat Etxepare sariak antolatu ditu ikusleak, ikastetxeak, irudi grafikoa eta antzerki-kritikarik onenak saritzeko asmoz. Aurreko edizioaren etenaldiaren ondoren, Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokiak Ikusleentzako Sarien banaketa ekitaldia hartu du. Hamahirugarren edizio honetan, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteei dagozkien sariak banatu dituzte; 15.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute […]

Read More… from XIII. Beñat Etxepare Sariak banatu dituzte

Ekainaren 28an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Uztailaren 3ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko kale antzerki taldeak ariko dira hirian. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra bitartean, 22. Kalealdia ospatuko da Bilbon, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia. Euskal Herriko zein nazioarteko taldeek parte hartuko dute bertan. Udalak aurten markatutako ibilbide-orriaren ildotik, jaialdiak gogor egin du euskal konpainien presentziaren alde. Gonzalo Olabarria Bilboko zinegotziak azpimarratu […]

Read More… from Ekainaren 28an abiatuko da Kalealdia, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Irailaren 20tik 25era izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Olatz Gorrotxategi, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Ruth Gimera, Matxalen de Pedro eta Igor de Cuadraren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea irailaren 20tik 25era bitartean […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Arte eszenikoak Donostiako herritarrei hurbiltzeko asmoz, ‘Antzerkia Kalean’ programa antolatu dute

Orotara 18 konpainiak hartuko dute parte programan eta horiek 25 emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 11tik irailaren 10era bitartean. Donostiako auzoetako plaza, kale eta parkeak antzerki emanaldiz beteko dira ekainaren 11tik irailaren 10era bitartean,  Antzerkia Kalean ekimenaren bidez. Donostia Kulturako kideek antolatu dute programa eta azaldu dutenez, “aurten ere ikuskizuna, musika, umorea, zirkoa, jolasa, dantza eta […]

Read More… from Arte eszenikoak Donostiako herritarrei hurbiltzeko asmoz, ‘Antzerkia Kalean’ programa antolatu dute

Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia

Antolakuntza mailan zein edukietan arriskuak hartzen dituzten proiektuei plaza bat ematea du helburu jaialdiak. Zizt! Eta Mikelazulo kultur Elkarteek Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XIII. edizioa antolatu dute, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Pandemia hasi zenetik jaialdia egingo den bigarren aldia izango da honakoa. Iazkoa irailera atzeratu behar izan zuten, eta aurten, egoerara moldatutako egitaraua sortu dute hasieratik: […]

Read More… from Ekainaren 13tik 20ra egingo da Errenteriako Eztena jaialdia

Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Kaleko arteen Arabako plazetan zirkuituaren bigarren edizioa martxan da. Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Hauetan 21 konpainiak eskainiko dituzte euren lanak maiatzetik irailera bitartean. Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuaren ustez, “iaz, kultura […]

Read More… from Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

EHAZEk euskarazko antzerkiari buruzko bi ikerketa aurkeztu ditu

Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak euskarazko antzerki eskolei buruzko ikerketa eta 2016-2020 urteetan egondako euskarazko estreinaldiei buruzko ikerketa eman ditu ezagutzera. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak azkenaldian egin dituen bi ikerketaren berri eman du ezagutzera: alde batetik, euskarazko antzerki eskolei buruzkoa, eta bestetik, 2016-2020 urteetan egondako euskarazko estreinaldiei buruzkoa. Maddi Goikoetxea EHAZEko kideak Euskal Herriko antzerki […]

Read More… from EHAZEk euskarazko antzerkiari buruzko bi ikerketa aurkeztu ditu