Gasteizko Scratxe gaua Baratza aretora eta Artium Museora iritsiko da irailaren 19tik 21era

Edizio berri honetan, iazkoan aukeratutako piezetako baten estreinaldia eta aukeratutako ikuskizunen maratoia izango dira. Irailaren 19tik 21era bitartean, Scratxe gauaren 19. edizioa atondu dute Gasteizen. Arroxbola Sormen Kolektiboa eta Baratza aretoa dira ekimenaren antolatzaileak, eta bertako kideek azaldu dutenez, “prozesuan dauden lan eszenikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da ekimena; ideiak probatzeko, esperimentatzeko eta ikusleen erreakzioa […]

Read More… from Gasteizko Scratxe gaua Baratza aretora eta Artium Museora iritsiko da irailaren 19tik 21era

‘R&J’, William Shakespeareren klasikoaren egokitzapen garaikidea estreinatuko dute irailaren 27an Bilbon

Maria Goirizelaiaren zuzendaritzapean, Aitor Borobia, Egoitz Sanchez, Nagore Gonzalez, Luix Mitxelena eta Ane Pikaza aktoreak ikusiko ditugu taula gainean. La Dramatica Errante konpainiak Bilboko BBK aretoarekin elkarlanean R&J obra estreinatuko du irailaren 27an, Bilboko Kale Nagusiko Antzokian. William Shakespeareren klasikoaren berrikuspen garaikidea da obra, “literatura unibertsaleko maitasun ospetsuenetik abiatuta, guk ere gaur egungo maitasunaz hausnartu […]

Read More… from ‘R&J’, William Shakespeareren klasikoaren egokitzapen garaikidea estreinatuko dute irailaren 27an Bilbon

Zetak taldeak Mitoaroa IIIko bigarren data iragarri du San Mamesen, sarrera guztiak hiru ordutan saldu ondoren

Zetak euskara hutsezko ikuskizun batekin estadio oso bat beteko duen lehen euskal taldea da. Bigarren emanaldia 2026ko ekainaren 19an izango da eta sarrerak salgai daude jada. Ekainaren 20rako sarrerak hiru ordutan saldu ondoren, Zetak taldeak Mitoaroa III ikuskizunerako bigarren kontzertu bat iragarri du Bilboko San Mames estadioan, ekainaren 19rako. Euskara hutsean egindako ikuskizun batek futbol […]

Read More… from Zetak taldeak Mitoaroa IIIko bigarren data iragarri du San Mamesen, sarrera guztiak hiru ordutan saldu ondoren

Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Antzerkia, musika, zirkua, artea, poesia eta dantza uztartzen ditu jaialdiak. Erronkari, Burgi eta Uztarroz herriek Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdiaren bosgarren edizioa hartuko dute irailaren 26tik 28ra bitartean. Goitibera antzerki konpainiak eta Erronkariko Udalak antolatu dute jaialdia eta adierazi dutenez, “asteburuan zehar antzerkiak, musikak, zirkuak, arteak, poesiak eta dantzak Nafarroako Pirinioetako gune idiliko honen kaleak […]

Read More… from Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

2026ko ekainaren 20an izango da Mitoaroaren azken kontzertua, San Mames estadioan. Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean, asteazkena, irekiko da eta salmenta orokorra irailaren 11n, osteguna, goizeko 10:00etan. Bizkaian, San Mames estadioan, itxiko du Zetak taldeak Mitoaroa showaren trilogia, 2026ko ekainaren 20an. Hala, “Mitoaroa III mugarri historikoa izango da Bizkaiarentzat eta euskal kulturarentzat. Izan ere, euskara hutsean […]

Read More… from Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

Rataplan kale antzerki jaialdia egingo dute uztailaren 13tik 19ra, Barakaldon

Doako zortzi ikuskizun izango dira bederatzigarren edizio honetan. Rataplan kale antzerki jaialdiak Barakaldoko Eskulturen Plaza eta Herriko Plaza aire zabaleko antzoki bihurtuko ditu, uztailaren 13tik 19ra bitartean. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta herritarrei “arratsalde animatuez gozatzeko aukera” eskainiko die, antzerkia edota zirkuaren bidez. Antolatzaileen esanetan, “oso proposamen interesgarriak ditugu, eta, gainera, doakoak dira; beraz, […]

Read More… from Rataplan kale antzerki jaialdia egingo dute uztailaren 13tik 19ra, Barakaldon

Zirkuss konpainiaren ‘K.OS’ proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako

Proposamena Picassoren Gernika margolanean oinarritutako zirku garaikideko ikuskizuna da eta gerraren basakeriaz hitz egiten du. Ikuskizuna irailaren 18an eta 19an taularatuko da Algortako Muxikebarrin. Donostiako ZirKuSS konpainiaren K.OS izeneko proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako. Zirku garaikideko pieza da eta Picassoren Gernika lanean oinarrituta dago. Proiektu berria martxan jartzeko egonaldia Algortako Muxikebarri zentroan […]

Read More… from Zirkuss konpainiaren ‘K.OS’ proiektua hautatu dute Getxoko Juana Bizkarra Egonaldi Artistikorako

Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

Txotxongilo garaikideak, antzerki bisuala, zinema, zuzeneko musika eta gorputza, objektua eta paisaia uztartzen dituzten proposamenak izango dira uztailaren 7ra arte. Teatro Panta Rhei Antzerki taldeak urtero antolatzen duen Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaia, gaur abiatuko da Zigoitian eta hilaren 7ra arte luzatuko da. Antolatzaileen esanetan, “Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxako paisaiak sorkuntza […]

Read More… from Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua eta dantza. Uztailaren 3tik 5era bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarautzen. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Orotara hamaika ikuskizun izango dira, “ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo […]

Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 13 ikuskizun taularatuko dira. Antolatzaileek “aniztasuna eta kalitatea” azpimarratu dute egitarauari dagokionez. Lau atal nagusitan banatuko da: Kaleka Ofiziala, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta Kalekari. Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, arte garaikidea, parte-hartzailea eta berritzailea kalera ateratzeko apustuari tinko eutsiz. Uztailaren 4tik 6ra bitartean izango […]

Read More… from Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition