‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan eta Udal aretoan. Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen 21 aulki zikloa antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak, Oiartzunen. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance partehartzaileak eta emanaldiak uztartuko dituzte. Zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Ainara Lasa […]

Read More… from ‘21 aulki’ zikloa maiatzaren 28an abiatuko da Oiartzunen

Gasteizko Antzerkiaren II. Asteak zortzi musikal eskainiko ditu

Itxiera ekitaldian omenaldia egingo zaie Ainhoa Santamaria aktoreari, Teatro Paraisori eta Mari Carmen Oraa irakasleari   Gaur abiatuko da Antzerkiaren Astea Gasteizko Marianista ikastetxean. Lehenengo lau egunetan antzerki musikala izango da nagusi eta itxiera ekitaldian Ainhoa Santamaria aktorea, Teatro Paraiso eta Mari Carmen Oraa irakaslea omenduko dira. Ikuskizunak 18:00etan hasiko dira, baina edukiera mugatuta egongo denez, […]

Read More… from Gasteizko Antzerkiaren II. Asteak zortzi musikal eskainiko ditu

Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdiak arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinez arduratzea du helburu. Gasteizko Zurrunbilo jaialdiak seigarren edizioa izango du aurten eta, urtero bezala, euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta lekua eskaintzea izango ditu xede. Jaialdi honen helburua bikoitza dela diote Baratza aretoko kideek: “euskaraz lan egitearen aldeko apustua egiten duten artista eta konpainiei laguntzea, eta euren sorkuntzak […]

Read More… from Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

‘Keinu’ antzerki ikastaroak antolatu dituzte Gernikan

Ziomara Hormaetxek, Maren Basterretxeak eta Eneritz Artetxek eskainiko dituzte saioak maiatzeko asteburuetan. Artedramak eta Gernikako Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi die jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. “Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan Keinu antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu”.  Horretarako, arte eszenikoen […]

Read More… from ‘Keinu’ antzerki ikastaroak antolatu dituzte Gernikan

‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

Oihaneder Euskararen etxean egingo dute topaketa maiatzaren 15ean, 10:30etik aurrera. Baratza aretoa, EHAZE elkartea eta Atx Teatroa egun osoko topaketa irekia antolatzen ari dira maiatzaren 15ean, Zurrunbilo euskarazko arte eszeniko garaikideen jaialdiaren barruan. Sare sozialen bidez zabaldu dutenez, “bidenteak, belaunaldi berriak, etorkizuna eta beste distopia eszeniko batzuk izango ditugu mintzagai”. Izan ere, aurtengo gaia Etorkizuna […]

Read More… from ‘Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik’ topaketa irekia egingo dute Gasteizen

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

Ohikoa den moduan, antzerkizaleek hiruna pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian. Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan abiatu zen proiektuak abiadura eta pisua hartu du, denboraren poderioz. Aurten, hirugarren edizioa beteko du Lautan Hiru antzerki jaialdiak, eta pandemiaren eraginez atzeratu bada ere, […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia maiatzaren 6an abiatuko da

KaldeArte jaialdiak 33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko ditu Gasteizen

Erakustaldia ekainaren 11, 12 eta 13an helduko da Gasteizera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 33 konpainiak 63 ikuskizun eskainiko dituzte hamabosgarren edizio honetan. Gehienak Euskal Herriko eta espainiar Estatuko konpainiak izango dira, beste herrialde batzuetako konpainien kopurua murriztu baita, segurtasun arrazoiengatik. “Kasu askotan, hainbat ikuskizun ordutegi berean egingo dira, hartara, ikusle andana ez ibiltzeko eszenatoki batetik bestera”, […]

Read More… from KaldeArte jaialdiak 33 konpainiaren 63 ikuskizun aurkeztuko ditu Gasteizen

Agus Perez, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasolaren antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte gaur, donostian: Jon Gerediagaren Dama, Gaizka Sarasolaren (Mairu Antzerki Tailerra) Zerrakuretan eta Agus Perezen Aititaren betaurrekoak. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, […]

Read More… from Agus Perez, Jon Gerediaga eta Gaizka Sarasolaren antzezlanak Ganbila bilduman

Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketa abian

Uztailaren 2an amaituko da epea jatorrizko eta argitaratu gabeko testuak aurkezteko. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak elkarrekin antolatzen duten Haurrentzako Antzerki-testuen Lehiaketaren XXX. edizioa abian da. Uztailaren 2ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. 2.500 […]

Read More… from Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen XXX. Lehiaketa abian

Formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako lehiaketa berria abian

Taulara lehiaketak euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini. Maiatzaren 3ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik. Udaberri honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat da Taulara lehiaketa: formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako deialdi irekia, […]

Read More… from Formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako lehiaketa berria abian