Hogei ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute Arabako ‘Antzerkia eskolara’ ekimenean

Arte eszenikoen bidez Arabako haurren osasun emozionalean lagundu nahi du programak. Teatro Paraisok eta Arabako Aldundiak arte eszenikoak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengana hurbilduko dituzte, Antzerkia eskolara programaren bidez. “Aurreko edizioan entzumenean jarri genuen arreta, 2021ean, berriz, ikusle aktiboen begiradari buruzko lan bat ere egingo dugu; haurren jakin-min artistikoa aktibatzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du […]

Read More… from Hogei ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute Arabako ‘Antzerkia eskolara’ ekimenean

Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna. Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik […]

Read More… from Musika, zirkua, antzerkia eta bertsoa biltzen dituen egitaraua prestatu dute Ondarroan Aste Santurako

Donostia Antzerki Saria Xake Produkzioak konpainiaren ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlanarentzat

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 18:30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, Fadoak entzuten zituen gizona lan irabazlea eskainiko da. Xake Produkzioak konpainiaren Fadoak entzuten zituen gizona obrak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Belen Cruzek (Euskal Aktoreen Batasuna), Sara Iriondok (EHAZE), Frank Suarezek (Euskal […]

Read More… from Donostia Antzerki Saria Xake Produkzioak konpainiaren ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlanarentzat

Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

Mikel Antzak jarriko dio ahotsa ikuskizunari. Sarrionandiak euskaratutako Pessoaren O Marinheiro, koadro bakarreko drama estatikoa aitzakiatzat hartuz, bi idazle horien (eta hirugarren baten) arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabekoa eskainiko dute. Loraldia Kultur Elkarteak Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko emanaldia aurkeztu du. Ikuskizuna martxoaren 20an izango da Bilboko Alondegian eta Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

Nafarroako 29 herrik hartuko dute parte Antzerki Sareko zirkuituaren laugarren edizioan. Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren laugarren edizioan 54 ikuskizun taularatuko dira, Nafarroako 29 herritan. Programazioa bi bloketan banatuko da: udaberriko programazioa (36 ikuskizun otsailetik maiatzera) eta udazkeneko programazioa (18 emanaldi irailetik urrira). Antzoki Sarearen zirkuituaren helburua da kalitate gorenekoak diren eta hizkuntza berritzaileak dituzten konpainia […]

Read More… from 54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute martxotik maiatzera bitartean

Zortzigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian sustatzen jarraituko du aurten ere. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute martxotik maiatzera bitartean

Abian da ‘Antzerkigintza Berriak’ programaren seigarren deialdia

Martxoaren 31ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute martxan seigarren urtez. Egitasmoak antzerkigile berriei eta beste arlo artistiko batzuetako (literatura, zinema…) sortzaileen lana sustatzea du xede. Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barruan sortutako egitasmoa da Antzerkigintza Berriak, eta sortzaile […]

Read More… from Abian da ‘Antzerkigintza Berriak’ programaren seigarren deialdia

Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean

Luze eta motz, Ez dok ero, Koxkak, 35 huts eta Losers – Galtzaileak antzerki obrak taulatuko dituzte asteazkenetan, 19:00etan. Otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara bost saio jasoko ditu egitarauak eta denak asteazkenetan egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Hala, zikloari hasiera emateko, otsailaren 24an, Mirari […]

Read More… from Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean

Leioako Umore azoka irailaren 16tik 19ra egingo da aurten

Hasierako hitzordua maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, “data berriak osasun-aurreikuspen hobeagoa eta pandemiaren kontrol handiagoa izateko aukera emango du”. Aurtengo edizioan 38 konpainiak hartuko dute parte, horietatik hogei Euskal Herrikoak izango dira. Leioako Umore Azokaren 21. edizioa irailera atzeratzea erabaki du Leioako Udalak, irailaren 16tik 19ra, hain zuzen ere. “Hasierako hitzordua maiatzerako aurreikusita bazegoen ere, data […]

Read More… from Leioako Umore azoka irailaren 16tik 19ra egingo da aurten

“Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”

Gasteizko Baratza aretoak eta EHAZE-Antzerkizale elkarteak Bidenteak gara liburu kolektiboa ondu dute elkarlanean, hainbat antzerkigile eta kolektibok idatzitako gogoetekin. Honetan, antzerkigintzak bizi duen egoera islatu nahi izan dute. Bidenteak gara liburuaren ernamuina iazko itxialdian sortu zen, Gasteizko Zurrunbilo euskarazko arte eszenikoen jaialdia bertan behera geratu zenean. Ohiko moduan, euskarazko dramaturgia berriei erakusleihoa eskaintzeaz gain, gogoeta […]

Read More… from “Bidente eszenikoak bilakatu gaitezen”