Proiektu berriekin dator Atx Teatroa

Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia antolatuko du Bilbon, apirilaren 23tik 25era bitartean. Urrian, berriz, Lubaki lainotsua antzezlana estreinatuko du Azpeitian. Atx Teatroak ezagutzera eman ditu datozen hilabeteetarako programatuko dituen proiektu berriak. Horien artean dago Erdu! Bilboko Haur Antzerki Jaialdia. Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean egingo da Bilbon, eta azaldu dutenez, formatu ertain eta […]

Read More… from Proiektu berriekin dator Atx Teatroa

Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

San Frantziskoko Udaltegian abiatuko da programa Amaia Bono eta Damian Montesdeocaren Malversar lanarekin, urtarrilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan. Antzerkiko tokiko konpainien jarduna bultzatzeko asmoz, Bilboko Zirkuitua ekimenaren hogeigarren edizioa abiatuko dute urtarrilaren 28tik martxoaren 26ra bitartean. Programak hamalau antzezlan eta dantza ikuskizun eskainiko ditu hiriko konpainien eskutik, Bilboko ondorengo auzoetako azoka eta udaltegietan: Abando, Altamira, Basurtu, […]

Read More… from Ostegun honetan emango diote hasiera aurtengo Bilboko Zirkuitua programari

Euskarazko arte garaikideko sei proposamen izango dira Iruñeko Garaikide zikloan

Urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra bitartean izango da zikloa. Iruñeko Kondestablean, Gaiarre antzokian eta Iturramako Civivoxean izango dira emanaldiak, urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra. Civivox zentroetarako jardueretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, sareko edozein zentrotan, pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez edota telefonoz, 010 zenbakian. Gaiarre Antzokian antzezlanaren sarrerak salgai daude jada Txarteldegian eta teatrogayarre.com webgunean. Urtarrilaren 26an […]

Read More… from Euskarazko arte garaikideko sei proposamen izango dira Iruñeko Garaikide zikloan

Asier Hernandezek eta David Manganak irabazi dituzte XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 19 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zazpi euskaraz izan dira. Asier Hernandezek (Donostia, 1971) Kill, Ker eta Karma lanagatik irabazi du euskarazko saria eta David Manganak (Gasteiz, 1978) El muffin de Proust gaztelaniazko lanagatik. Denetara 19 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 18. edizio honetan. Hauetatik zazpi euskaraz izan dira. Sari bakoitzeko […]

Read More… from Asier Hernandezek eta David Manganak irabazi dituzte XVI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea klubei eta antolatzaileei babesa emanez. Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da otsailaren 5era arte. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da Katapulta Tour, eta […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Loraldiak Txomin Heguy aktorea omenduko du Donostian

Heguyk Anton Abbadiaren azalean sartuko da azken aldiz urtarrilaren 22 eta 23an Donostiako Antzoki Zaharrean, eta Loraldia Kultur Elkarteak omenaldi sentitua egin nahi dio. Loraldia Kultur Elkarteak Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara ikuskizuna taularatuko du datorren urtarrilaren 22 eta 23an Donostiako Antzoki Zaharrean. Loraldiaren produkzioa da eta Chimères eta Metrokoadroka Sormen Lantegiarekin elkarlanean egindako lana da, […]

Read More… from Loraldiak Txomin Heguy aktorea omenduko du Donostian

Txalo Produkzioak taldeak ‘Konpromisoa’ antzezlana taularatuko du hurrengo asteburuan, Donostian

Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta hiru aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Antzoki Zaharrean eskainiko dute obra ostiralean eta larunbatean. Adiskidetasun baten krisia oinarri duen antzezlana da Konpromisoa. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu Philippe Claudelen obraren moldaketa lanak, eta asteburu honetan taularatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean (hilaren 15 […]

Read More… from Txalo Produkzioak taldeak ‘Konpromisoa’ antzezlana taularatuko du hurrengo asteburuan, Donostian

Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

Fernando Remacha, Javier Navarro, Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak dira aipagarrienak. Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programaren baitan hamazortzi funts dokumental berri argitaratu ditu sarean. Adierazgarriak diren artista zein instituzioen dokumentuak dira, horietako gehienak dohaintzan jaso dira eta nabarmentzekoak dira Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak, besteak […]

Read More… from Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 400 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 18. edizioa martxan da

Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Ostiralean eta larunbatean, Hanut Munson, Amaia Bono & Damian Montesdeoca, eta sorkuntza eszeniko tailerrean parte hartu dutenak izango dira. Sarrerak salgai daude jada. Baratza aretoak zazpi urte bete ditu eta bertako kideek sare sozialen bidez adierazi dutenez, “bizitzako gauzekin gertatu ohi den bezala, denborak hasperen bat eta bizitza oso bat ematen du, aldi berean”. Gasteizko […]

Read More… from Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan