Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

Bigarren saria Bete ingoiau proietuak eraman du. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Dxusturi teatroaren Lakoste antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Zutani teatroaren Bete ingoiau lanari egokitu zaio. Lakoste. Eneritz Artetxe antzergileak sortutako antzezlana […]

Read More… from Eneritz Artetxeren ‘Lakoste’ proiektuak jaso du Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria

BAD jaialdian Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira, urriaren 15etik 27ra

Bost taldek estreinatuko dituzte lanak Bilboko jaialdian; Input Dantzak eta Benetan Bek, besteak beste. Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira Bilbon, urriaren 15etik 27ra bitartean. Horietatik bostek beren lanak estreinatuko dituzte BADen. Antolakuntzak Euskal Herriko konpainien presentzia nabarmendu nahi izan du, izan ere, 13 euskal antzerki taldek parte hartuko dute 22. edizioan. Antzezlanak […]

Read More… from BAD jaialdian Euskal Herriko eta atzerriko 19 konpainia izango dira, urriaren 15etik 27ra

Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon

Urriaren 1ean eta 2an taularatuko du obra Loraldia jaialdiaren barruan. Galder Perez antzerkigile eta kazetariak Lurrun-minez obrarako testua ondu zuen iaz, eta lan horrekin Cafe Bar Bilbao saria ere irabazi zuen euskarazko gidoi onenagatik. Orain, lan horretatik sortutako antzezlana Bilboko La Fundición aretoan estreinatuko du, urriaren 1ean eta 2an, Loraldia jaialdiaren barruan. Perezen antzezlanak Gabon […]

Read More… from Galder Perezek ‘Lurrun-minez’ antzezlana estreinatuko du Bilbon

Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest

Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko dituen programa zabala atondu dute. 1870. urtean ireki zituen ateak Nafarroako Liburutegiak Iruñean. Liburutegi Sareak berriz, 1970ean, Altsasu eta Miranda Argako lehen liburutegien irekierarekin batera. Gaur egun 93 liburutegi daude Nafarroan. 150. eta 70. urteurrenak ospatzea erabaki dute orain eta, horretarako, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko […]

Read More… from Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest

‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana ostiralean estreinatuko dute Tolosan

Xake antzerki konpainiaren antzezlana Tolosako Leidor antzokian estreinatuko da hilaren 18an 20:30ean. Fadoak entzuten zituen gizona bidaia bat da. “Zineman road movie-ak dauden moduan, hau road play bat izango litzateke”. Mikel kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara bidean doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander Huelvako Ayamonte herrira doa fado lehiaketa amateur batean […]

Read More… from ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana ostiralean estreinatuko dute Tolosan

Festikale jaialdia irailaren 17tik 20ra bitartean izango da Ondategi-Gopegin

Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere. Hilaren 17tik 20ra bitartean, Ondategi-Gopegi ospakizun artistiko eta parte-hartze eszenikoen eremu bihurtuko da Festikale jaialdiari esker. Gorbeialdeako Landa Inguruneko Arteen jaiak hainbat diziplina artistiko ikusleei hurbiltzen jarraitu nahi du aurten ere, “objektu-antzerki, txotxongilo, musika, dantza eta ikusmen-artearen arteko mugak lausotuz”, […]

Read More… from Festikale jaialdia irailaren 17tik 20ra bitartean izango da Ondategi-Gopegin

Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

Kukai Dantza, Markeliñe, Organik Dantza, Hika Teatroa, Deabru Beltzak, La Glo Zirko Dantza eta Erre Produkzioak dira aurtengo edizioan parte hartuko duten euskal konpainietako batzuk. Datorren irailaren 22tik 27ra egingo da Bilboko Kalealdia hiriko zazpi espaziotan: Casilda Iturrizar parkea, Areatzako kaia, Areatza, Arriaga antzokiko ingurua, Bizkaia Aretoa eta Plaza Barria. Emanaldiok hainbat diziplinatakoak izango dira: […]

Read More… from Kalealdia irailaren 22tik 27ra egingo dute Bilbon

‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

“Euskal Antzerkiaren road movie eroa dugu Ez dok ero antzezlana, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena”. Tartean Teatroak berak sortu eta ekoiztutako antzezlana da Ez dok ero, “etxean” egindakoa, adierazi dute gaur bidalitako oharrean. Testuaren egilea Patxo Telleria dugu eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak […]

Read More… from ‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du Tartean Teatroak azaroan, Bilboko Arriagan

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. Euskal kultur erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa atzeratu behar izan zuen COVID-19aren eraginez, hasiera batean urtarriletik abuztura zeuden emanaldi guztiak programatuta, baina horietako asko bertan behera geratu dira eta beste batzuk […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian

Irailaren 6tik 12ra bitartean izango da jaialdiaren XII. edizioa, Errenterian. Zizt! Elkarteak Eztena arte eszenikoen jaialdiaren XII. edizioa antolatu du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Normalean ekainean antolatzen den jaialdia da Eztena eta aurten, beste ekitaldi askorekin gertatu den bezala, koronabirusaren krisialdiaren ondorioz irailera atzeratu behar izan da. “Neurri handi batean berrasmatu egin behar izan dugu egitaraua, […]

Read More… from Euskal antzerkigintzaren belaunaldi berriak Errenteriako Eztena jaialdian