Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Uztailaren 9tik 12ra bitartean egitekoa zen kale arteen jaialdi hau. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak ezin izango du aurten bere 31. edizioa egin COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, eskatzen diren neurriak ezin direlako ziurtatu. “Uztailaren 9tik 12ra egin beharreko jaialdia egitea ezinezkoa da egun bizi dugun egoera honetan, izan ere gogora dezagun urtero 20.000 […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Abdelkader pastorala uztailaren 26an eta abuztuaren 2an egitekoa zen Ürrüstoi herrian, baina, Xiberoko Jauna Alkarteak datorren urtera arte atzeratzea erabaki du. Hautua ez da erreza izan, antolatzaileek hasiera batean, irailean edo urrian antolatzeko aukera aztertu bazuten ere, azkenean ez da pastoralik izango aurten. Urtero bezala, uztaileko azken igandean eta abuztuko lehenengoan jokatzekoa zen pastorala, baina […]

Read More… from Xiberoko Jauna Alkarteak urtebete atzeratuko du ‘Abdelkader’ pastorala

Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

Kaleko artisten XXI. azoka maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zen, baina koronabirusaren krisiaren eraginez, ez egitea erabaki du udalak. Leioako Umore Azokaren 21. edizioa bertan behera utzi du Leioako Udalak. “Erabaki gogorra da, asko kostatu zaigu hartzea, eta bide guztietatik saihesten ahalegindu garen arren, egungo egoerak ez digu beste aukerarik utzi. Leioa udalerri arduratsua da, eta […]

Read More… from Bertan behera geratu da Leioako Umore Azoka

[BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik

“Zauri Bolodia performance-an esaten genuen antzerkia, edo sormena, edo artea, edo elkartasuna, masaje baten modukoa izan daitekeela mina dagoen lekuan. Masajea egiterakoan mina areagotu egiten da une batez, baina gerora betirako desagertzeko”. Duela urtebete, 2019ko apirilaren 5ean, hain zuzen ere, Metrokoadrokak antzokira egokitutako site specific bat egin zuen Zauri Bolodia performance izenburuarekin, Bilboko Dantzertiren enkarguz […]

Read More… from [BIDEOA] Poema bisuala opari Metrokoadrokaren eskutik

Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ izeneko ikuskizuna sareetan estreinatuko dute ostiralean

Apirilaren 3an, arratsaldeko 15:00etan izango da estreinaldia Algaraz ikuskizunak izeneko Youtubeko kanalean. Egoera honi aurre egiten laguntzeko, Potx eta Lotx pailazoek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute eta Etxean, euren azken ikuskizuna, Youtubeko kanalean estreinatuko dute, ostiralean, arratsaldeko 15:00etan. “Badakigu egoera arraro samarra ari zaretela bizitzen. Geu ere berdintsu gaude Auskalomendin; etxean sartuta. Baina […]

Read More… from Potx eta Lotx pailazoek ‘Etxean’ izeneko ikuskizuna sareetan estreinatuko dute ostiralean

Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da apirilaren 4an

Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. Jaialdia bera azaroan egingo dutela iragarri du Baratza Aretoak. Datozen egun hauetarako aurreikusita zeuden ekintzen artean Zurrunbilo jaialdiarena ere bazegoen. Gasteizko Baratza aretoak eta Atx Teatroak elkarlanean antolatuta, euskarazko arte eszeniko garaikideak erakusgai eta mintzagai dituen ekimena […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da apirilaren 4an

Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Euskal Herriko zein nazioarteko konpainien 115 emanaldi eskainiko ditu jaialdiak maiatzaren 14tik 17ra. Leioako Udalak antolatzen duen Umore Azoka kaleko artisten azokak aurtengo edizioan parte hartuko duten 43 konpainiak aukeratu ditu, eta horietatik 20 Euskal Herrikoak dira. Aurreikuspenen arabera, 21. edizioa maiatzaren 14, 15, 16 eta 17an egingo da. Koronabirusak eragindako krisiak eta alarma egoerak […]

Read More… from Leioako Umore Azokak 43 antzerki konpainia aukeratu ditu 21. ediziorako

Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana da Birritan Bortxatua. Sortzaile orori gertatzen ari zaion bezala, Aldatzen Laguntzen antzerki taldekoek ere bertan behera utzi behar izan dituzte estreinatu berri duten Birritan Bortxatua antzezlanaren emanaldiak. Jon Martinez Txiki eta Saioa Royo aktoreek agenda betea zuten datozen aste eta hilabeteetarako. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren […]

Read More… from Saioa Royo eta Jon Martinez ‘Txiki’: “Etenaldi honen ostean, gogor entseatu beharko dugu berriz”

Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada. Xabi Bandinik esaterako martxoaren 18an eskainiko du zuzenekoa streaming bidez, Zetak Taldeak berriz, martxoaren 22an. Zea Mays taldeak emanaldi akustikoa eskaini zuen pasa den igandean, Instagram aplikazioaren bidez. Dj […]

Read More… from Mikel Martinez. Sortzaileen etxeetatik herritarren etxeetaraino

Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”

Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da […]

Read More… from Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu”