Maiatzaren 14tik 17ra egingo da aurtengo Umore Azoka, Leioan

Jaialdiak 40 konpainia baino gehiagoren partaidetza izango du, eta horietatik erdia Euskal Herrikoak izango dira. Leioako Umore Azokak mundu osotik etorritako 540 proposamen artistiko baino gehiago jaso ditu maiatzaren 14tik 17ra egingo den XXI. edizioan parte hartzeko. Batzorde artistikoak proposamenen originaltasuna, berrikuntza, ikusgarritasuna eta kalitatea baloratu ditu batez ere, datozen asteetan iragarriko diren konpainiak aukeratzeko. […]

Read More… from Maiatzaren 14tik 17ra egingo da aurtengo Umore Azoka, Leioan

‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Emanaldia martxoaren 18an izango da Bilboko Itsas Museoan, Loraldia Festibalaren barruan. Loraldiak Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon izeneko ikuskizuna aurkeztu du gaur,  prentsaurrekoan. Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioek bat egin zuten une bat irudikatuko dute taula gainean, Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreek. Hala, Loraldia Kultur Elkartearen enkarguz, Mikel Antzak jarriko […]

Read More… from ‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

Izena emateko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik eta hilaren 30ean berriz, aukeratutako piezak ezagutzera emango dira. Pabilioi 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 8. jardunaldiak antolatu dituzte, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean P6ko hainbat gunetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena […]

Read More… from Bilboko Antzerki Arineko Jardunaldietan parte hartzeko epea zabalik

‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian

Antzerki obra honek bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da Pasaiako Juanba Berastegi auditoriumean. MA Ekoiztetxeak Pantheon, lan berria estreinatuko du martxoaren 10ean eta 11n Donostiako Tabakaleran, Dferia jaialdiaren barruan. Aurretik baina, bi pase itxi izango ditu martxoaren 6an eta 7an. 8an berriz, aurre estreinaldia izango da […]

Read More… from ‘Pantheon’ antzezlanaren aurre estreinaldia egingo dute Pasaian

52 ikuskizun Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

Nafarroako 28 herrik hartuko dute parte Nafarroako Antzerki Sareko zirkuituaren hirugarren edizioan. Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren hirugarren edizioan 52 ikuskizun taularatuko dira, horietatik 42 Nafarroako antzerki taldeek sortu dituzte. Martxotik maiatzera eta irailetik eta urrira izango dira emanaldiak. Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren helburua bazkideen espazio eszenikoetan egiten den ohiko programazioa osatzea da, kalitate artistiko egiaztatuko […]

Read More… from 52 ikuskizun Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

[BIDEOA] ‘Ni, munduko txarrena’ antzezlana estreinatuko dute asteburuan, Donostian

Ikuskizunaren euskarazko bertsioa hilaren 28an eta 29an taularatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 20:00etan. Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta amaierarako, ikusleek bakarrik izango duten erantzuna biltzen ditu antzezlanak. Vaiven ekoiztetxearen eskutik dator otsailaren 28an, ostirala, eta 29an, larunbata, Donostiako Antzoki Zaharrean euskaraz estreinatuko den Ni, munduko txarrena izeneko antzerki obra. Olga Margalloren gidaritzapean, Ugaitz […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ni, munduko txarrena’ antzezlana estreinatuko dute asteburuan, Donostian

Martxoaren 25era arte egingo da IrriZiklo, euskarazko umore zikloa, Iruñean

Erradikalak ginen, Ama-alu-lur sorgin baten ametsak, 40 urte eta aldapan behera niek!, Koxkak eta Gudua izeneko antzerki obrak eta bakarrizketak taulatuko dituzte asteazkenetan, 20:00etan. Otsailaren 26tik martxoaren 25era bitartean IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara bost saio biltzen ditu egitarauak eta denak asteazkenetan egingo dituzte, arratsaldeko 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan bertan. Zikloari […]

Read More… from Martxoaren 25era arte egingo da IrriZiklo, euskarazko umore zikloa, Iruñean

ATX Teatroaren ‘7ak bat’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, 7ak bat lan irabazlea eskainiko da. Atx Teatroaren 7ak bat antzerki obrak eskuratuko du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. Epaimahaia Iñigo Aranburuk, (Euskal Aktoreen Batasuna), Maider Galarzak (EHAZE), Frank Suarezek (Euskal Kultur Erakundea), Arantxa Moñuxek […]

Read More… from ATX Teatroaren ‘7ak bat’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria

‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Martxoaren 10ean ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute estreinaldia. Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan: Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Tanttaka teatroak ikuskizun honen zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek […]

Read More… from ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana estreinatuko dute Donostian

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeak bi kasuotan oinarritutako Birritan bortxatua antzerki obra aitzindaria aurkeztu du. Euskarazko fikzio dokumentala Euskal Herri osotik taularatuko dute. Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren kasuak, Saioa Royo (Donostia, 1975) eta Ion Martinez Txiki (Donostia, 1980) aktoreen gertuko esperientzia errealekin batera, dira Birritan bortxatua antzezlanaren oinarria. Datorren otsailaren 22an eta 23an Donostiako […]

Read More… from Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana estreinatuko dute Donostian