Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Tailer, hitzaldi eta erakustaldien bidez, Dantzertik bere eskolako ateak jendarteari irekiko dizkio martxoaren 6tik 7ra. Laugarren urtea da jada, Dantzerti Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Arrakala izeneko jardunaldiak antolatzen dituela. Bilboko eskolak gai bat aukeratzen du urtero jardunaldietarako ardatz izan dadin, eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditu eskolako kideekin […]

Read More… from Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Gizon eredu berriak sortzea premiazkoa dela islatzen dute taula gainean Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Estreinaldia gaur izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. 2013an Andoainen estreinatutako Ez gara Palestinaz ari ikuskizunak erakutsi zien bidea Buhameak taldeko kideei. Esperientzia aberasgarria izan zela diote partaide guztiek. Publikoaren harrera […]

Read More… from Buhameak taldeak ‘Erik eta Win’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, Donostian

Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

Igande honetan hasi eta hilaren 15era arte luzatuko da jaialdia, Donostian. Realak eta Donostia Kulturak antolatuta, futbola eta kultura uztartuko dituzte, hilaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioan. Donostia Kulturak azaldu duenez, jaialdiak “sorkuntza sustatzearen aldeko apustu sendoa egin du berriro ere kulturaren eta futbolaren artean zubiak ezartzen dituzten […]

Read More… from Futbola eta kultura, eskutik, Donostiako Korner jaialdian

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Apirilaren 13tik 18ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobideren eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak urteroko hitzordua abian jarri du, XV. Euskal Sormen Laborategia; apirilaren 13tik 18ra bitartean, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik

Lautan Hiru antzerki jaialdia Otsailaren 6tik 27ra izango da Bilbon

Otsailaren 6an hasita, antzerki zaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdian.  Mendeurreneko egitarauaren baitan, Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki jaialdia antolatu zuen iaz. Lau ostegunez Bilbon antolatu zen jaialdiak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren aldia antolatzea erabaki da. Hala, otsailaren 6tik 27ra, ostegunero, antzerkiz blaituko da Bilboko Alde Zaharra. Euskaltzaindia […]

Read More… from Lautan Hiru antzerki jaialdia Otsailaren 6tik 27ra izango da Bilbon

Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Formatu txiki eta ertaineko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute otsailaren 16ra arte luzatuko den jaialdia. Ohiko jarraitzaileei eta baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari askotariko antzerkia zabaltzea da Poltsiko Antzerkiaren helburu nagusia. Horretaz gain, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea da jaialdiaren bereizgarria. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden […]

Read More… from Bihar abiatuko da Poltsiko Antzerkia jaialdia, Donostian

Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da aurtengo dFeria jaialdia. Nobedadeen artean aipatzekoa da publiko berriei ireki nahi diela atea, horrexegatik, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlan programatu dira. Edizio honetan, 32 konpainien 33 ikuskizun eta 42 emanaldi eskainiko dira Donostiako hainbat agertokitan. Hiria bera, arte eszenikoen azoka ikusgarri bat bihurtuko dela azpimarratu dute arduradunek. […]

Read More… from Pasioa izango da aurtengo dFeria azokaren gai nagusia

Goiatz Labandibarrek eta Javier Diez Carbonak irabazi dituzte XVII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 25 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Goiatz Labandibarrek Salaketa lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Javier Diez Carbonak Digresiones de don Quijote y Sancha gaztelaniazko lanagatik. Denetara 25 gidoi jaso dituzte Cafe Bar Bilbao Sariaren 16. edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko […]

Read More… from Goiatz Labandibarrek eta Javier Diez Carbonak irabazi dituzte XVII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

[BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

Marie de Jongh antzerki konpainiak Urtarrilaren 21ean, asteartea, estreinatuko du obra Bilboko Arriaga antzokian. Marie de Jongh antzerki konpainiak Ikimilikiliklik antzezlana aurkeztu du gaur, Bilboko Arriaga antzokian. Azaldu dutenez, mundu eder eta magikoan murgilduko gaituen ikuskizuna da Ikimilikiliklik, baina gai potolo bat dakar sakonean: Beldurra. “Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi izan dugu, bere izaera […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Ikimilikiliklik’ antzezlanak beldurraren inguruan hausnartzeko gonbita egiten du

‘Ene Ba!’ antzezlana estreinatuko dute gaur Andoainen

Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Txalo konpainiaren eskutik, Ene ba! helduentzako antzezlana estreinatuko dute gaur Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 20:30ean. Begoña Bilbaoren gidaritzapean bost aktore ikusiko ditugu afari baten bueltan: Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne […]

Read More… from ‘Ene Ba!’ antzezlana estreinatuko dute gaur Andoainen