Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillanen antzezlanak ‘Ganbila’ bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte: Agurtzane Intxaurragaren Zorretan eta Oier Guillanen Aztitza. Intxaurragaren liburuak bi testu dakartza: Hitzak (2012) eta Zorretan (2024). Susa argitaletxeak azaldu duenez, “bi obrak hamabi urteko tartean eginak diren arren, badituzte puntu komunak ere: emakumeari historikoki lotu […]

Read More… from Agurtzane Intxaurraga eta Oier Guillanen antzezlanak ‘Ganbila’ bildumara gehitu dituzte

Deabru Beltzak taldeak ‘Su Talka’ ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian

Deabru Beltzak Euskal Herritik kanpo ikuskizun bat sortu eta estreinatzen duen lehen euskal antzerki taldea da. Deabru Beltzak konpainia bilbotarrak  Su Talka perkusio eta piroteknia ekoizpen propioa estreinatuko du datorren ekainaren 7an, larunbata, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian. Estreinaldi hau beste mugarri bat da konpainiaren ibilbidean, izan ere, 2026an 30 urteko ibilbidea ospatuko du. Gainera, […]

Read More… from Deabru Beltzak taldeak ‘Su Talka’ ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian

Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

Irailaren 14ra arte egongo da proiektu berriak aurkezteko aukera. Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamaseigarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 14ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela adierazi dute antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan […]

Read More… from Poltsiko Antzerkiaren XVI. Sorkuntza deialdia martxan da

2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta musika izan dira atzo amaitu zen edizioaren osagai nagusiak. Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 34. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era. Antzerkia, umorea, magia, ilusionismoa, bakarrizketak eta […]

Read More… from 2.332 ikusle bertaratu dira Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren 34. ediziora

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian. 1985ean sortu zen Antzerkiaren Maiatza festibala, eta ordutik, Hendaia dantzan jartzen du zuzeneko ikuskizunen erritmora. Antolatzaileek azaldu dutenez, “artea herritarrengana ahal beste hurbiltzeko nahiak sortu zuen festibala”. Florida kaietatik Gaztelu Zahar frontoira, festibalak bilakaera egiten jakin du, bai eta luzerako errotzen Hendaiako […]

Read More… from Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 10era arte bidali ahal izango dituzte piezak eta aurkeztutakoen artean, epaimahaiak sei testu finalistak aukeratuko ditu. Aurreko bi edizioetan izandako arrakastaren ondoren, Hika teatroak eta Lezoko udalak Antzerki Testu Laburren 3. Lehiaketa jarri dute martxan. Euskal dramaturgiari bultzada ematea da ekimenaren helburua, “euskal dramaturgo gazteei parte-hartze espazioa eskaini eta […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren III. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian

Topaketaren xede nagusia antzerkia eta gazteen arteko harremana sustatzea da. Donostiako Udalak Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean. 36. edizioa izango da aurtengoa eta egitarauak 19 antzezlanen emanaldiak jasotzen ditu. Ekimenak gazteen artean antzerkia sustatzea du helburu. Hala, 14 eta 30 urte bitarteko gazteen topaketa honetan parte hartzaileek hiriko hainbat agertokitan […]

Read More… from 36. Gazte Antzerki Topaketa maiatzaren 14tik ekainaren 13ra izango da Donostian

Artium Museoak Josune Velez de Mendizabalen ‘Munstro baten etxean solasean’ obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an

Lana Velez de Mendizabalek Nestor Basterretxeari 2008an egin zion elkarrizketa batean dago oinarrituta. Antzezpen honekin museoak 2024ko urtarrilean artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiei amaiera emango die. Gasteizko Artium Museoak Josune Velez de Mendizabal (Gasteiz, 1977) kazetari eta aktorearen Munstro baten etxean solasean obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an, asteartea, 19:00etan. Lanak elkarrizketa bat du […]

Read More… from Artium Museoak Josune Velez de Mendizabalen ‘Munstro baten etxean solasean’ obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 8tik 25era bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Jaialdia ohi bezala, hiriko hainbat taberna eta espaziotan izango da. Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren aurtengo deialdiko obra irabazlea ere ikusteko aukera egongo da: AmaHiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundu antzezlana. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 8tik 25era bitartean egingo da Donostian

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo da Errenterian

Mikelazulo kultur elkartera itzuliko da jaialdia aurten. Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturgunean ere izango dira emanaldiak. Eztena jaialdiaren hamazazpigarren edizioa ekainaren 5etik 8ra bitartean egingo da Oreretan. Egun horietan arte eszenikoek herria girotuko dute askotariko antzerki eta arte eszenikoen emanaldiekin. Lekuona Fabrikan, Niessen Kulturgunean eta Mikelazulo Kultur Elkartean egingo dira emanaldiok. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “kultura […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 8ra egingo da Errenterian