‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

BilboEszenak hiru arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Bilboko Udalak Artistak Egoitzan programaren 2020ko deialdia ireki du, Bilbo Eszena, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez. Duela hamabi urte jarri zuten martxan ekimena, hirian arte eszenikoen ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez. Deialdian parte hartu nahi duten […]

Read More… from ‘Artistak Egoitzan’ programa martxan da Bilbon

‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Helburuak emakumeek sortutako lanak kalera ateratzea eta ikusgarritasuna ematea dira. Ondarroan emakume artista ugari daude eta horiei protagonismoa eta espazioa eskaintzeko asmoz, Udalak Nik Sinistetsut! festibala antolatu du abenduaren 21erako. Irina Alkorta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “herriko emakumeek egindako adierazpen artistiko ezberdinak oholtza gainean jarriko dira, horrekin indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen egiaren aitortza aldarrikatzea […]

Read More… from ‘Nik sinistetsut!’ festibalak Ondarroako emakume artistak oholtzara igoko ditu abenduaren 21ean

Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du abenduaren 23an Iruñean

Ventura Ruizek zuzendutako Toda erregina lanarekin emango diote hasiera Txotxongistoria zikloari. Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du Gabonetan, Iruñean. Bertan, pertsonaia eta gertaera historiko aipagarrienetako batzuen istorioak ezagutaraziko dituzte. Toda Erregina izango da aurtengo ziklo honen protagonista. Toda erregina eta bere gortea Kordobako hirirantz ikuskizuna Ventura Ruizek idatzi eta zuzendu du, Artxibo Nagusiak bultzatuta. […]

Read More… from Nafarroako Artxibo Nagusiak Txotxongistoria zikloa abiatuko du abenduaren 23an Iruñean

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. 2020ko urtarrila eta abuztuaren artean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen, Hendaian, Hiriburun edo Miarritzen eskainiko diren zortzi antzezlan eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute Ibilkiren bidez

‘Genero politikak eta programak kulturan’ jardunaldiak izango dira azaroaren 30ean, Donostian

Joan den irailean Eusko Jaurlaritzak kultur arloko genero arrakalaz aurkeztutako txostena abiapuntu hartuta, Genero programak eta praktikak kulturan jardunaldiak antolatu dituzte larunbatean, azaroak 30, Donostiako Miramar jauregian. Antzerkian, dantzan, literaturan eta musikan genero-berdintasunaren egoerari buruzko ikerketa aurkeztu zuen aurtengo irailean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak. Azterketa horretarako, kultur munduko hainbat pertsonaren gogoetak hartu […]

Read More… from ‘Genero politikak eta programak kulturan’ jardunaldiak izango dira azaroaren 30ean, Donostian

Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos) Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960)  idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu […]

Read More… from Patxo Telleria: “Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da”

Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Proiektua azaroaren 21ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Ganbila proiektua Susa argitaletxeak bultzatutako liburu bilduma da, EHAZE-Antzerkizale elkartearekin batera elkarlanean, Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatu du proiektua. Ganbila bildumaren barnean sei antzerki liburu argitaratuko dira urtero: hiru udaberrian eta beste hiru udazkenean. Proiektu berri honekin euskal teatroaz ikuspegi zabala eman nahi […]

Read More… from Euskal antzerkiaz ikuspegi zabala emateko asmoz, Ganbila bilduma sortu dute

Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Manifestu bat eta Bakean dagoenari bakean utzi antzezlanak jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Berako Euskara Batzordeak Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatzen du urtero Berako Kafe-Antzerki Zikloa. Euskarazko antzerkia ostatuetara eta, oro har, jendea biltzen den tokietara eramatea du helburu egitasmoak. Aurten azaroaren 10ean, igandea, emango diote […]

Read More… from Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 17. edizioa martxan da

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean eta liburu batean argitaratuko dituzte. Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako lanen lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera.  Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkeztu daitezke lehiaketan, eta gehienez 30 minutuko […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Sarien 17. edizioa martxan da