Dani Arizala: “Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko”

Kultur Zirika, amets txikiak baztertu eta handien bila joateko jaio den Adunako egitasmoa. Herri txiki batek gogoz eta ilusioz gauza handi handiak egin ditzakela erakus dezake, txikitasunetik handitasunera. Dani Arizala kazetaria dago egitasmo honen atzean, edo, berak dioen bezala, erokeria zoragarri honen atzean. Zuetariko askok Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako esatari izateagatik, edota ETB1eko Beste […]

Read More… from Dani Arizala: “Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko”

Musikariak, makilariak, dantzariak eta antzerkilariak Aiherrako Kabalkadan

Irailaren 22an eta 29an egingo dute ikuskizuna arratsaldeko 16:00etatik aurrera pilotalekuan. Dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu batekin osatu dute Nafarroa Beherako herrian lehen aldiz, egingo duten kabalkadaren egitaraua. Lehentasuna baina, euskara eta euskal kulturari eman nahi izan diote, izan ere, egitasmoaren helburuetako bat euskararen inguruan proiektu bat sortzea izan da. Belzuntze elkartea […]

Read More… from Musikariak, makilariak, dantzariak eta antzerkilariak Aiherrako Kabalkadan

Tarregako kale antzerkiaren azokan Hortzmuga eta LaRutan Euskal Herriko konpainiak izango dira

Itsaso Iribarren eta German de la Rivak osatutako artista bikoteak euren obrak ere erakutsiko dituzte. Tarregako (Herrialde Katalanak) Fira kale antzerkiaren azoka izango da irailaren 5etik 8ra, eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat talde bertan izango dira. Hortzmuga eta LaRutan konpainiek eta Itsaso Iribarren eta German de la Rivak osatutako artista bikoteak euren obrak erakutsiko dituzte esaterako, pitching saioetarako hautatuak izan […]

Read More… from Tarregako kale antzerkiaren azokan Hortzmuga eta LaRutan Euskal Herriko konpainiak izango dira

Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte. Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean  eragitea du helburu. 2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, […]

Read More… from Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikairekoek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen duena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere eta zerbitzaten da aire irekian. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko […]

Read More… from Joseba Tapiak irekiko du aurtengo Musikaire jaialdia Elorrion

Martxan da Bilboko Kalealdia

Bilboko Kalealdiak bere 20. edizioa ospatuko du aurten, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, “kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du”, izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bilduko ditu. Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango dira. Horietako asko, Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioan ere […]

Read More… from Martxan da Bilboko Kalealdia

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako X. deialdia zabalik irailaren 26a arte

Donostia Kulturak poltsiko antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamargarren proiektu deialdia antolatu du. Irailaren 26ra arte eman dute proiektu berriak aurkezteko epea. Poltsiko Antzerkiaren, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izaten dela diote ekimenaren antolatzaileek. Hala, “askotan Poltsiko Antzerkiko programatzaileek arazoak izan ohi dituzte euskarazko obrak programatzeko”. Errealitate hori ikusita, alor […]

Read More… from Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako X. deialdia zabalik irailaren 26a arte

Hiru antzezlan estreinatuko dira aurtengo Eztena jaialdian

(Argazkiak: Amets Badiola) Hiru lanak jaialdiaren egunetan soilik ikusi ahal izango dira, ekainaren 21etik 23ra. Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatzen duen Eztena jaialdia aurten berezia izango dela iragarri dute, izan ere, “Hiru proiektu, 25 sortzaile, probokazio bat” izenpean, antzerkiaren izurritea zabaltzea dute helburu nagusi antolatzaileek. “Hiru proiektu hiru ikuskizun sortzeko, herrian bertan sortuak hirurak”. Proiektuan parte […]

Read More… from Hiru antzezlan estreinatuko dira aurtengo Eztena jaialdian

Kaleko sorkuntza lanak bultzatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak

Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Bilbo, Leioa, Gasteiz, Hendaia eta Iruñeko udalek eta Euskal Herriko Mankomunitateko Hameka Sormen Lantegiak (Lapurdi) euren indarrak batu dituzte berriro ere, beren jardun artistikoa zazpi euskal lurraldeetako espazio publikoan garatzen duten talde, artista nahiz konpainien sormen lan originalei bultzada emateko; hasiberriak, profesionalak zein profesional bidean […]

Read More… from Kaleko sorkuntza lanak bultzatzeko deialdia egin du Karrikan plataformak

Zestoako Antzerki Astea ekainaren 24tik 29ra

Albistea: Danbolin. eus  aldizkariaren bidez Ekaina iritsi da eta horrekin batera, bueltan da Eromen Antzerki Taldeak urtero antolatzen duen Zestoako Antzerki Astea. Ekainaren 24tik 29ra bitartean hainbat antzezlan eta ekintzaz gozatzeko aukera izango da herrian. Guztira, lau obra izango dira ikusgai. Haurren antzerkiarekin emango diote hasiera asteari. “Bi ni” obra antzeztuko dute txikienek, hilaren 24an, […]

Read More… from Zestoako Antzerki Astea ekainaren 24tik 29ra