´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Sorkuntza kolektiboa ardatz, Zazpi Bekatuen kontzeptu orokorrean oinarritzen da obra. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. […]

Read More… from ´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldirekin dator, urriaren 27tik aurrera

Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. “Haize freskoa dator euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz”, aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneak, ekimeneko antolatzailea denak. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak herrialde horretan euskaraz […]

Read More… from Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldirekin dator, urriaren 27tik aurrera

Markeliñe konpainiak bi sari jaso ditu Bukaresten ‘Euria’ ikuskizunarekin

Markeliñe antzerki taldeak bi sari jaso ditu Bukaresteko International Theatre Festival for Children jaialdian. Zornotzako konpainiak Euria antzezlanarekin eraman du ikuskizun onenaren saria eta konpaniako aktore Nerea Martinezek Emakumezkoen Antzezpen Onenaren Saria jaso du. Maite dugun norbait galtzen duguneko sentimenduak kontatzen ditu antzezlanak, dantza eta keinuen bidez. Zornotzako konpainiarentzat, ‘galerak gainditzeko gaitasunaren adibide’ da obra. […]

Read More… from Markeliñe konpainiak bi sari jaso ditu Bukaresten ‘Euria’ ikuskizunarekin

Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, ´Käffka´ izeneko antzezlanerako crowdfunding-a abian

Kamikaz kolektiboa da proiektua sortzeko ardura hartu duena eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek. Antzezlanak 55 minutu irautea aurreikusten da. […]

Read More… from Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, ´Käffka´ izeneko antzezlanerako crowdfunding-a abian

53. Duragoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Durangoko Azokako 53. edizioan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik dago jada. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta auto ekoizleek irailaren 30era bitartean dute horretarako epea. Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 9ra izango da. […]

Read More… from 53. Duragoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Kepa Errasti: “Euskal Herrian kuadrillek duten garrantzia erakutsi nahi nuen”

Egilea: Ainhoa Lores Aranda Txikitako sei lagun nekazal etxe batean, parrandan. Alkohola eta drogen artean trapu zaharrak azaleratzen hasiko dira Erlauntza antzezlanaren protagonistak. Kepa Errasti gidoilariak obrari buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu. […]

Read More… from Kepa Errasti: “Euskal Herrian kuadrillek duten garrantzia erakutsi nahi nuen”