[BIDEOA] Antzerkia eta musika uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Metrokoadrokak eta Don Inorrez taldeak

Disko batek eta zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoak osatzen dute Aztia izeneko proiektua. Don Inorrez taldeak eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak Aztia proiektua aurkeztu dute gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan. Egitasmo horren lehen emaitzak disko formatuan ikusi du argia gaur, eta bigarrena des-deslilurari buruzko antzezlan bat da, kontzertua eta antzerkia uztartzen dituen pieza […]

Read More… from [BIDEOA] Antzerkia eta musika uztartzen dituen egitasmoa aurkeztu dute Metrokoadrokak eta Don Inorrez taldeak

Dejabuk ‘Itzulera’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 18an, Errenterian

Taula gainean Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala, Urko Redondo eta David Aguilar aktoreak ikusiko ditugu. Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratuko da. Dejabu Konpainiak Itzulera antzerki obra estreinatuko du hilaren 18an, 20:00etan, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Lantaldeak azaldu duenez, “proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da”. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideek euren sormenaren eta […]

Read More… from Dejabuk ‘Itzulera’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 18an, Errenterian

Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Euskal antzerkia bultzatzea du helburu ekimenak. Beasaingo eta Ordiziako Udalek Antzerki Garaia zikloa antolatu dute urtarrilaren 10etik apirilaren 25era bitartean. Denera zortzi antzezlan taularatuko dira, horietatik sei euskaraz. Izan ere, antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzea da egitasmo honen helburua. 1995. urtean hasi zen bi herrien arteko lankidetzan antolatutako egitaraua martxan, eta dagoeneko 31. […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren Lurrez estali. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian

Fernando Bernuesen gidaritzapean, Ramon Agirre eta Naiara Arnedo aktoreak ikusiko ditugu abenduaren 3an, Arriagako oholtza gainean. Gizakien arteko lotura zein ezegonkorra eta komikoa izan daitekeen erakusten du antzezlan honek. Tanttaka Teatroak emango dio amaiera aurtengo Arriaga Antzokiko estreinaldien denboraldiari Heisenberg antzezlanarekin. Hitzordua abenduaren 3an izango da, arratsaldeko 19:30ean. Berezitasun gisa, obra ez dute agertoki nagusira […]

Read More… from Tanttaka Teatroak Simon Stephensen ‘Heisenberg’ obraren egokitzapena estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian

‘Lohi gorria’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Gasteizen

Homosexuala izateagatik lehenik kontzentrazio-esparru batean, eta, ondoren, kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa kontatzen du obrak, Hitlerren Europan eta Francoren Espainian. Gaur, azaroak 21, Lohi gorria antzezlanaren estreinaldia izango da 19:30ean, Jesus Ibañez de Matauco antzokian. Obra Javier Liñeraren gaztelaniazko testu batean dago oinarrituta eta Aitor Perez Colladok eman dio bizitza Ékoma Teatro konpainiaren eskutik. […]

Read More… from ‘Lohi gorria’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Gasteizen

‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Gidoien Sarien 22. edizioa martxan da

Gidoiak abenduaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki motarako gidoien lehiaketa antolatu du Bilboko Cafe Bar Bilbaok Tartean Teatroarekin batera. Honetan, euskarazko eta gaztelaniazko testuak aurkeztu ahal izango dira, gehienez 30 minutuko antzezlan baterako. Gidoiak aurkezteko azkenengo eguna abenduaren 31 izango da. Mikel Martinezek azaldu duenez, “Testua antzerki laburrerako […]

Read More… from ‘Cafe Bar Bilbao’ Teatro Laburreko Gidoien Sarien 22. edizioa martxan da

Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Tolosako Topic museoko aretoetan, Leidor antzokian eta kalean izango dira emanaldiak. Gipuzkoako zortzi herritan, berriz, beste hamasei emanaldi eskainiko dira. Horretaz, gain, tailerrak, erakusketak edota liburu aurkezpenak izango dira. Titirijai, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, larunbatean, hilak 23, abiatuko da, Tolosan. Bederatzi egunez, 39 emanaldi eskainiko dira; hain zuzen, 18 konpainiak parte hartuko dute, eta 20 lan […]

Read More… from Titirijai txotxongilo jaialdia larunbatean abiatuko da, Tolosan

Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Diptikoak giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak ditu hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Azaroaren 16an eta 19an izango dira emanaldiak. Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bi lan ikusteko aukera egongo da datozen egunetan, Donostian. Bi ikuskizunak gerrari buruzkoak izango dira. Hala, larunbatean, hilak 16, Hau gerra bat da pieza ikusi ahal izango da Tabakaleran, 20:00etan, Labo […]

Read More… from Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian

Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko topaketa antolatu dute azaroaren 29an, Oiartzunen

Topaketak hainbat jarduera izango ditu, hala nola lan-saioak, bazkari partekatua eta ideiak eta esperientziak trukatzeko mahai-ingurua. Saioetako gaien artean, nabarmentzekoak dira antzerkiaren eremuan espazio feministak sortzea, profesionalen arteko sareak indartzea eta kultura-politikak eta inklusioa euskal antzerkigintzan. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Antzerkigintza Feminista Baterantz izeneko jardunaldia antolatu du Oiartzunen, ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz […]

Read More… from Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko topaketa antolatu dute azaroaren 29an, Oiartzunen