Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artisten erakusketa paratu dute Iruñean

Ekainaren 16ra arte ikusi ahal izango dira bi margolari nafarren obrak Ziudadelako Mistoen Eraikinean. Biek partekatzen dute paisajismoa eta ingurune hurbil eta maitatuenaren isla errealista, baina teknika desberdinetatik. Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artista nafarren lanak biltzen dituen erakusketa paratu dute hilaren 16ra arte. Bi egileak haien bizipen existentzialen […]

Read More… from Manuel Bermejo eta Xabier Celestino artisten erakusketa paratu dute Iruñean

Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

Lehenengo eta bigarren edizioan izandako arrakastaren ondoren, BAI Topaketek berriro ere aukera emango dute Arte garaikidea biztanleengana hurbiltzeko eta Donostiako ondare eskultorikoaren eta auzokideen arteko topaketak indartzeko, praktika artistikoaren eta publiko guztiarentzako bisita gidatuen bidez. BAI topaketak bueltan dira Donostiara, ekainaren 8an eta 9an egingo izango hirugarren ediziorako hitzordua Intxaurrondo auzoan. Caradepan kultura-elkarteak antolatzen du ekimena […]

Read More… from Arte publikoari buruzko BAI topaketak egingo dituzte hilaren 8an eta 9an, Donostiako Intxaurrondo auzoan

Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Makurtu izeneko erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan ikusgai egongo da abuztuaren 25era arte, doako sarrerarekin. Erakusketa material desberdinekin egindako hamalau piezaz osatuta dago (ehunak, aluminio urtua, zeramika, paper gaineko tintak…). Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak Artea abian proiektuaren bosgarren ediziorako Xare Alvarez artista (Donostia, 1990) aukeratu dute. Egitasmoak sorkuntza garaikideari ematen […]

Read More… from Xare Alvarez izango da aurtengo ‘Artea abian’ egitasmoan parte hartuko duen artista

Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Lanak ekainaren 4ra arte bidali ahal izango dira mdimalta@lezo.eus helbide elektronikora. Lehiaketaren irabazlea nor den ezagutzera eman eta astebetera, 650 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Sari Bakarra emango da. HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren bigarren lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, ekainaren 4ra arte zabalik egongo da. Parte-hartu nahi duenak hiru […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Tomas Sobrinok ‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ erakusketa ireki du Iruñean

Ekainaren 30era arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Tomas Sobrino margolari nafarrak Geratzen zaizkigun zuhaitzak erakusketa aurkeztu du  Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikineko beheko solairuan. Bere Baztan maitearen paisaietan barnako olio pinturazko ibilbidea urteko hainbat urtarotan, eta itsasoan zein ibaian barna, ohikoak direnak bere lanetan. Argiaren islak, kolore-paleta adierazgarriak eta paisaien naretasunak deskribatzen dute Sobrinoren arte-ibilbide […]

Read More… from Tomas Sobrinok ‘Geratzen zaizkigun zuhaitzak’ erakusketa ireki du Iruñean

Museoen Egunerako egitarau berezia antolatu du Donostiako San Telmo Museoak astebururako

Edizio honetan, berritasun bezala, museoko eliza esperientziak partekatzeko eta sormen tailerretan parte hartzeko espazio bizia bilakatuko da. Sarrera doakoa izango da maiatzaren 18 eta 19an, eta doako bisita gidatuak 18an eskainiko dira, musika eta dantza emanaldiez gain. Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, ICOMek (International Council of Museums) 1977an sortutako eguna. Data honen xedea […]

Read More… from Museoen Egunerako egitarau berezia antolatu du Donostiako San Telmo Museoak astebururako

Ane Lekuona eta Ismael Manterola doktore, arte kritikari eta komisarioek ‘Basque. Artea’ liburuxka kaleratu dute

Lanak euskal kulturaren irudi bat eraikitzeko, baita atzerrikoen euskaldunekiko begirada ezartzeko ere, euskal arteak izan duen eragina aztertzen du.  Euskal artearen inguruko Basque. Artea liburuxka argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Euskara eta euskal kulturari eskainitako hamabi liburuetako bat da honakoa, Basque. bildumaren baitan argitaratua. Ane Lekuona eta Ismael Manterola doktore, arte kritikari eta komisarioek idatzi dute […]

Read More… from Ane Lekuona eta Ismael Manterola doktore, arte kritikari eta komisarioek ‘Basque. Artea’ liburuxka kaleratu dute

Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Orain aurkeztu duten erakusketan, museoak bere erakusketa iraunkorraren amaiera markatzen duen 80ko hamarkadako muga gainditu du, sorkuntza garaikideari lekua egiteko eta une honetan euskal artearen panoramaren parte diren artisten lanak ere bere aretoetan sartzeko. San Telmo Museoak Peio Agirrek komisarioa duen euskal arteari buruzko areto berritua aurkeztu du, 100 urte. Modernoa eta /edo garaikidea izenburupean. […]

Read More… from Sorkuntza garaikidea barne hartzen duen euskal arte areto berritua aurkeztu du Donostiako San Telmo Museoak

Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, artistak instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Allende Arnaiz artistak Birsortu izeneko arte erakusketa irekiko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzunen kudeatzen duen Ehuntze sormen espazioan, 21 aulki zikloaren barruan. Serigrafia eta argazki dokumentuen bidez, Arnaizek instalazio moduan aurkeztuko du bere lana erakusketan. Horretarako, egileak erakusketaren parte den Laharrak eta belarrak […]

Read More… from Allende Arnaizek ‘Birsortu’ erakusketa paratuko du apirilaren 14tik 27ra Oiartzungo Ehuntze espazioan

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute

Miren Vadillo, Fernando Golvano eta Peio Aguirre adituen parte hartzearekin egin den atariak artistaren ibilbide pertsonal eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen du. Datorren maiatzaren 6an egingo den Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrena hurbildu ahala, efemerideak ospatzeko programan parte-hartzen duten erakundeek ekitaldiak sustatzen jarraitzen dute, euskal artistarik eraginkorrenetako, polifazetikoenetako eta joan den mendeko 50eko […]

Read More… from Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, artistari buruzko webgunea sortu dute