Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura ardatz duen liburua kaleratu dute

Ixabel Agirresarobek eta Iñaki Martiarenak urteak daramatzate hitzak eta marrazkiak uztartzen, zuzeneko kontaketen bidez. Orain, esperientzia hori Txulotik izenburuko liburuan gorpuztu dute. Ixabel Agirresarobe Arzallus ipuin-kontalariak eta Iñaki Martiarena Otxotorena Mattin ilustratzaileak Txulotik liburua aurkeztu dute Usurbilen. Lanak Juan Jose Alkain Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura du ardatz kontakizunak. Egileek Usurbilgo Udalak […]

Read More… from Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura ardatz duen liburua kaleratu dute

Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arteliburu 21ek antolatu dute hitzaldia, 2023ko VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen testuinguruan. Gaur, azaroak 20, Arteliburu 21ek antolatzen duen Artista Liburuari buruzko Artelibururen edizio berri bat abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean. Eugenia Tenenbaum genero ikuspegia kontuan hartzen duen artearen eta kulturaren dibulgatzaileak La figura del artista y sus posiblidades en el cambio […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Gaurtik aurrera, Jorge Oteiza eta Itziar Barrioren lanak Shanghaiko Bienalean izango dira ikusgai

Oteizaren bost artelan eta Barrioren bideo-instalazio bat hartuko ditu biurtekoak. 2024ko martxoaren 31ra arte, Jorge Oteiza eta Itziar Barrio euskal artisten hainbat lan izango dira Shanghaiko Biurtekoaren 14. edizioan, Zabal programaren esparruan egindako lanaren ondorioz. Izan ere, joan den uztailean Anton Vidokle biurtekoaren komisarioak euskal museoak, artisten estudioak eta beste hainbat espazio bisitatu zituen euskal […]

Read More… from Gaurtik aurrera, Jorge Oteiza eta Itziar Barrioren lanak Shanghaiko Bienalean izango dira ikusgai

Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak erakusketa Romo Kultur Etxean bisitatu ahal izango da azaroaren 19ra arte. Artearen berri ematea helburu duen Bosteko erakusketa Getxon paratu dute Arrigorriagatik eta Basauritik igaro ondoren. Bertan, Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren lanak ikusi ahal izango dira azaroaren 19ra arte. Ondoren, Zornotzan izango dute ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren […]

Read More… from Maria Alonso Paez, Gorka Gondra eta Victor Arrizabalagaren obrak Getxon ikusgai Bosteko erakusketaren bidez

Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen

Ilustrazio topaketak talentua ekarriko du Gasteizera Japonia, Polonia, Nigeria eta beste hainbat herrialdetatik zazpigarren edizioan. Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2an, 3an eta 4an izango da, Gasteizko Artium Museoan, eta ilustratzaile profesionalak, argitaletxeak eta Japonia, Polonia eta Nigeriako eragileak izango ditu, baita Mexiko, Italia, Frantzia, Argentina, Portugal, Venezuela, Uruguai, Estatu Batuak, Kolonbia eta Espainiako eragileak ere, […]

Read More… from Irudikaren zazpigarren edizioa azaroaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen

Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

Instalazio hau artistak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararekin elkarlanean, eta urtebetez museoko koroan izango da ikusgai, urriaren 27tik aurrera. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Ez du pausorik debalde instalazioa paratu du datorren urteko urrira arte, museoko koroan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Hinrich Sachs-en ‘Ez du pausorik debalde ematen’ aurkeztu du Museo Bikoitza programaren barruan

Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

Museoa berritu zenetik, ildo estrategikoetako bat da Erronkak, gaurkotasuneko gaiei erantzuten diena, batez ere jardueren eta erakusketen bidez. Datozen hilabeteetako programazioa aurkeztu dute orain. Gainera, lan ildo hau indartu egingo da, identifikatuko duen irudi bat sortuz eta erakusketa iraunkorrean elementu berriak txertatuz. Donostiako San Telmo gizarte museo bilakatzeko egindako museologia proiektuak Erronkak izeneko ildo estrategiko […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du

‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Erakusketak bihar, urriak 6, zabalduko ditu ateak eta azaroaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Aieteko Kultur Etxean. Mostra ibiltari honen helburua ilustratzaileen lana ezagutaraztea, artisten belaunaldi desberdinentzako topagune izatea eta sektorearen indarra azpimarratzea da. Aiete Kultur Etxeko erakusketa honek Euskal Irudigileen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko egindako proiektua da. Bazkide guztiak hartuko dute parte, 175 […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Donostian

Susana Talayerok, Nadia Barkatek eta Anti liburu-dendak Gure Artea sariak jaso dituzte

Talayerok ibilbide artistikoaren saria jaso du, Barkatek sorkuntza-lana aitortzekoa eta Anti liburu-dendak arte plastikoen eta ikusizkoen arloan agenteek egindako jardueraren aitorpena. Susana Talayero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nadia Barkate (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Anti liburu denda (Arte Plastikoen eta ikusmen-arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen […]

Read More… from Susana Talayerok, Nadia Barkatek eta Anti liburu-dendak Gure Artea sariak jaso dituzte

Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

Horretarako, urriaren 5etik 21era bitartean irekita egongo den Tradizioak/Traizioak erakusketa eta hilaren 13an eskainiko duten errezitaldia antolatu dituzte. Oiartzungo Ehuntze sormen espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak 21 aulki zikloa antolatu dute. Aurtengo edizioan arte plastikoei zirrikitua zabaltzea izango da asmoa, diziplinartekotasunaren bidean arte plastikoak literaturarekin elkarrizketan jarriz. Horretarako, Onintza Etxebesteren Tradizioak/Traizioak erakusketa ikusi ahal izango da, […]

Read More… from Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen