Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte

Obrak Iruñeko Geltoki zaharrean jarri dituzte ikusgai. Urriaren 20tik aurrera, berriz, Agoitzen ikusi ahal izango dira. 20 urte pasa dira Itoizko urtegia geldiarazteko eta Itoizko eta Artozkiko herrien defentsan, hainbat solidario borrokatu zirenetik. Itoizko erresistentziak hiru egun iraun zituen. Artozkin, berriz, hamasei. Azken herri honetara, modu askotan heldu ziren elkartasun keinuak eta horietako bat Artozki-Artezki […]

Read More… from Itoizko solidarioek Artozkin desagertutako hamalau artelan berreskuratu dituzte

Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Lau esku-hartzek osatuko dute bihar abiatuko den programa. Hirian horma-artea lantzeko proiektua da Donostia Apain eta Donostia Kulturaren kultur etxe sareak bultzatzen du. Egitasmoa herritarren partaidetzako Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaio zen. Aurtengo edizioan, Donostia Apainek esku-hartze artistikoak Bidebieta auzora eramango ditu bihartik aurrera. Martutene, Altza eta Loiola auzoek aldez aurretik […]

Read More… from Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Arkaitz Barriola artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

Donostiarrak sortutako ilustrazioak datorren abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Arkaitz Barriola ilustratzaileak (Donostia, 1975) Leioan egin zituen ikasketak. Lehenik, 1998. urtean, Kazetaritzan lizentziatu zen eta, ondoren, 2010ean, Arte Ederretan. Bere ibilbide profesionala diseinatzaile grafiko gisa hasi zuen ETBko sormen-departamentuan. Bertan eman zituen lau urteez gain, 2000. eta 2005. urteen artean Donostiako Zinemaldiko […]

Read More… from Arkaitz Barriola artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai

‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Bilbon, irailaren 28ra arte

Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan dago erakusketa ikusgai. Bertan, 173 lan indibidualen bidez, Euskal Herrian, ilustrazioak mende honetan izan duen bilakaera, maila eta garrantzia erakusten dira.  Euskal Irudigileak 20 urte izeneko erakusketak elkarte horretako kide bakoitzaren lan bat jasotzen du, denetara 173 artelan. Bilboko Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan bisitatu daiteke, irailaren 28ra arte. Erakusketa […]

Read More… from ‘Euskal Irudigileak 20 urte’ erakusketa paratu dute Bilbon, irailaren 28ra arte

‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ artelana São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai

Gaur hasi eta abenduaren 10era arte ikusi ahal izango da Hans van der Hamen-en obra ezaguna. Katalina Erauso moja eta soldadu donostiarraren erretratua jasotzen du lanak. São Pauloko Bienalak 35. edizioari ekingo dio gaur Choreographies of the imposible izenburupean. Ezezagunari buruzko irudimen erradikalerako gonbidapen gisa sortu da erakusketa. Edo baita ezinezkoari buruzkoa ere. Zabal programari […]

Read More… from ‘Katalina Erauso, Moja Alferezaren erretratua’ artelana São Pauloko Bienalean egongo da ikusgai

Maddi Barber izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Hinrich Sachs artistak aukeratu du programa honetan bere ondoren lan egin dezan. Donostiako San Telmo Museoak Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Maddi Barber (Artzibar, 1988) dela eman du ezagutzera. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Hinrich Sachs artistak Barber hurrengo urtebetean Museo Bikoitza proiektuan […]

Read More… from Maddi Barber izango da San Telmoren Museo Bikoitza programan arituko den hurrengo artista

Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bereziki beroa izan den urte baten ondorioa da abuztuaren 25era arte bisitatu ahal izango den erakusketa. Okendo Kultur Etxeko eraikin historikoko erakusketa aretoak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitzari ateak ireki dizkio abuztuaren 25era arte. Hala, erakusketa honek aukera ematen du, alde batetik, errealitate birtualean bizia […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak arte digitala eta tradizionala uztartzen dituen erakusketa bikoitza hartuko du

Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

Irabazle bakoitzak 20.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da Donostiako San Telmo Museoam. Susana Talayero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nadia Barkate (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Anti liburu denda (Arte Plastikoen eta ikusmen-arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen […]

Read More… from Gure Artea sariak 2023, Susana Talayero, Nadia Barkate eta Anti liburu dendarentzat

Tabakalerak Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera antolatutako ‘That Time’ erakusketa zabaldu du

Donostiako zentroak orain arte hartu duen erakusketarik handiena da That Time eta lehen solairuan barrena ibilbide zirkularra osatzen duten 80 artistaren 107 lan biltzen ditu. Azaroaren 5era arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Tabakalera zentroak eta Bilboko Arte Ederren Museoak That Time izeneko erakusketa bateratua aurkeztu dute. Bi erakundeek beren lehen lankidetza estreinatu dute, Bilboko […]

Read More… from Tabakalerak Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera antolatutako ‘That Time’ erakusketa zabaldu du

Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian

Gaurtik irailaren 17ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Malen Agirre artista oiartzuarra mundu digital eta artisautzaren artean dabil. Estanpazio diseinatzaile gisa egiten du lana, eta diseinatzea bere beste pasioa den pinturarekin tartekatzen du. Koloretik hasita hizkuntza estetiko baten etengabeko bilaketan dabil artelanak sortzen. Donostiako Aiete Kultur Etxean paratu duten Kolorea, estanpazioa […]

Read More… from Malen Agirreren ‘Kolorea, estanpazioa eta pintura’ erakusketa Donostian