‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, eta urriaren 1ean amaituko da Legazpiko Burdinaren Haranera eta Arantzazuko Santutegira bisitekin. Museologiaren III. Topaketak museoen arloko profesionalak bilduko ditu Donostian, erakunde horien kontatzeko modu berriak eztabaidatu eta sakontzeko. Sektoreko profesionalei zuzendutako biltzarra irailaren 29an eta 30ean egingo da San Telmo Museoan, […]

Read More… from ‘Kontakizun berriak museoetan’ izango dira hizpide Donostiako San Telmo Museoan

‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Parte hartu nahi dutenek urriaren 13ra arte izango dute argazkiak aurkezteko epea zabalik. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak sarituko dira. Iruñea beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz, Udalak Fokatu argazki lehiaketa jarri du martxan. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak abenduan herritarrei banatuko zaien egutegia osatzeko izango dira. Lehiaketan parte hartu nahi […]

Read More… from ‘Fokatu’ argazki lehiaketa martxan da Iruñean

Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Loiolako eta Altzako aurreko edizioetan bezala, hiriko artisten margolanak Urumea ibaiaren ertzetara itzuliko dira. Donostia Kulturaren kultur etxe sarearen ekimena da Donostia Apain, eta artearen bidez hiriko auzoen garrantzia ikusarazten laguntzea du helburu. Hala, azken urteotan artista muralisten topaketak Loiolan (2019) eta Altzan (2021) antolatu dira. Herritarren partaidetzarako Olatu Talka jaialdiaren azken edizioaren baitan abiatutako […]

Read More… from Donostia Apainek margolan berriak egiten jarraituko du

Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Gasteizko Artium Museoak topaketa bat antolatu du publiko gaztea eta arte-zentroen artean harreman iraunkorra ezartzeko moduak aztertzeko. Lehen jardunaldian Desmusea eta La Liminal taldeek eta Xirou Xiao artistak hartuko dute parte. Artium Museoak Nitido zikloaren lehen topaketa antolatu du, museoetan gazteen parte-hartzea susta dezaketen ekintzak identifikatzeko asmoz. Zikloa ostiral honetan abiatuko da, irailak 23, Desmusea […]

Read More… from Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Tabakalerak Claudia Pages artistaren ‘Gerundi Circular’ bideo instalazioa paratuko du

Erakusketa irailaren 13tik 2023ko urtarrilera arte egongo da ikusgai. Bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den “oraina” luzatzen tematzen den orainaldia. Donostiako Tabakalera zentroak Claudia Pages artista katalanaren Gerundi Circular erakusketa berria zabalduko du. Bideo-instalazio hipnotikoa da honakoa eta munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri […]

Read More… from Tabakalerak Claudia Pages artistaren ‘Gerundi Circular’ bideo instalazioa paratuko du

Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Bikote artistikoak azken urtean zehar egindako lanaren emaitza da instalazioa. Museo Bikoitza programaren barruan, Donostiako San Telmo Museoak Paperezko inperio baten atlasa instalazioa paratu du datorren urteko uztailera arte, museoko elizan. Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. Donostiako museoan egiten den esku-hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten […]

Read More… from Iratxe Jaio + Klaas van Gorkumen ‘Paperezko inperio baten atlasa’ San Telmo Museoan urtebetez

Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai

Azaroaren 1era arte bisitatu ahal izango da Rekalde aretoan. Bilboko Rekalde aretoak Luis Candaudapen eta Txus Melendezen JLC Marrazkiak izeneko erakusketa paratu du azaroaren 1era arte. Erakusketa honek paper gaineko 70 marrazki baino gehiago biltzen ditu eta egileek nabarmendu dutenez, “erakusketa osatzen duten lanetan irudi batek beste bat ordezkatzen du, batek besteari jarraitzen dio, batek […]

Read More… from Luis Candaudapen eta Txus Melendezen ‘JLC Marrazkiak’ erakusketa Bilbon ikusgai

Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan

Euskal Akuarelarien Elkarteak antolatutako erakusketa urriaren 15era arte egongo da zabalik. Ondare Aretoak formatu handiko 70 akuarela jarri ditu ikusgai urriaren 15era arte Bilbon. Euskal Akuarelarien Elkarte antolatzailearen arabera, artelan guzti hauek desberdinak dira, akuarela lantzeko moduari zein gaiari dagokienez. Piezen egileak Akuarelisten Euskal Elkarteko artisten komunitateko kide dira, eta azaldu dutenez, “ikusgai egongo diren […]

Read More… from Formatu handiko 70 akuarela ikusgai Bilboko Ondare Aretoan

Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

1921ean Julio Vila Pradesek Casino Kursaaleko Zinema eta Antzerki Aretoaren kupula betetzeko egindako margo multzoen pieza bat da. Donostiako eraikina 1972an eraitsi zuten. Euskal Herriko Unibertsitateko Zaharberritze eta Kontserbazio Graduko ikasleek Julio Vila Pradesek 1921ean Kursaal eraikinaren kupularako egindako mihisearen zati bat zaharberritzeko aukera izango dute, Casino Kursaalen, EHUren eta San Telmo Museoaren arteko hitzarmenari […]

Read More… from Donostiako Casino Kursaal zaharreko mihise bat zaharberrituko dute

Gernikarte Erakusketa Kultur Etxean paratu dute irailaren 15era arte

Gernikan lanean jarraitzen duten bertan jaiotako artisten zein herrira etorritakoen urteroko erakusleihoa da Gernikarte. Aurten, Luis Iriondo eta Jose Antonio Urigüen margolariak, Arteskola pintura eskolako sortzaileak, eta Danel Garai bezalako sortzaile gazteak edota emakumeek artean eta gizartean duten papera gogorarazten digun Lide Kalzadaren lanak egongo dira ikusgai. Uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean, Gernikartek urteroko edizioa […]

Read More… from Gernikarte Erakusketa Kultur Etxean paratu dute irailaren 15era arte