Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikote artistikoak Hinrich Sachs aukeratu du Museo Bikoitza programan bere ondoren lan egin dezan Donostiako San Telmo Museoak Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Hinrich Sachs dela eman du ezagutzera. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Iratxe Jaio eta […]
Kategoria: Artea
Gure Artea sariak 2022, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni arte ekoizle eta editorialarentzat
Irabazle bakoitzak 20.000 euroko saria izango du Gure Artea saria jasotzeagatik. Sari emate ekitaldia udazkenean egingo da. Mari Puri Herrero (Ibilbide artistikoa aitortzeko saria), Nora Aurrekoetxea (Sorkuntza lana aitortzeko saria) eta Consonni arte ekoizle eta editoriala (Arte Plastikoen eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria) dira aurtengo Gure Artea sarietarako epaimahaiak hautatu dituen hiru […]
[BIDEOA] Donostiako bildumagile baten artelanen erakusketa paratu dute Okendo kultur etxean
Lau haizetara izeneko erakusketak 31 artistaren 57 artelan biltzen ditu guztira, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. 25 urte dira J. C. Armental bildumazaleak hainbat sortzaile garaikideren lanak eskuratzen hasi zela, tartean Jose Luis Zumetaren bi lan eta Oaia Peruarenaren mihise handi bat. Orain, urte guzti hauetan biltzen joan […]
[BIDEOA] Gasteizko Ekialdea institutuko ikasleek ‘Arte irekiak’ diziplinarteko proiektua sortu dute
Talde bakoitzak Errekaleor auzoko mural desberdinak landu ditu eta denen artean arte gida bat osatu dute. Horretaz gain, ikasleek beraiek sortutako muralak margotu dituzte ikastetxeko hormetan. Gasteizko Ekialdea BHI institutuko ikasle eta irakasleek EHUko WebLearner ikerketa taldearekin eta Errekaleor auzoarekin batera, Arte irekiak izeneko diziplinarteko proiektua sortu dute. Modu koordinatuan diseinatu eta garatu dute eta […]
‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai
Donostiako San Telmo Museoko gastro-kultura gunean ikusgai izango dira Lau lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horietako bat da, hain zuzen ere, Pedro Galdonen Desocupacion del cilindro salero proiektu saritua. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak eta ohiturak hein batean […]
Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai
Irantzu Yaldeberen margolanak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak abuztuaren 28ra arte. Jenni Alvarado, Irantzu Yaldebere, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiagaren […]
Read More… from Irantzu Yaldeberen margolanak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
BilboArtek bigarren egoitza bat izango du Abandoibarrako ibaiertzean
Datorren urtean 25 urte beteko ditu zentroak eta gune berria irekitzea ospakizunetako bat izango da. BilboArteren 25. urteurrenerako urtebete baino ez da geratzen eta Udalak zentroa zabaltzeko eta handitzeko proiektua martxan jarri du. Horren emaitza izango da datorren urtean Abandoibarrako ibaiertzean irekiko den egoitza berria. “Eraikina txiki ari zen geratzen, duela zenbait urtetik hona kudeatzen […]
Read More… from BilboArtek bigarren egoitza bat izango du Abandoibarrako ibaiertzean
Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020ko lehen edizioan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren hasieran eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko […]
Read More… from Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista
Irudika 2022ko egonaldi artistikoetan egindako lanak ikusgai Gasteizen
Erakusketa maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik. Bea Lozano, ilustrazio kategorian, eta Santiago Colombo, animazio kategorian, izan dira parte hartu duten artistak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalean egindako lanak erakusketa batean bildu ditu. Bertan, Bea Lozano eta Santiago Colomboren eskutik, Angoulemeko Bande Dessinee-ko Cite Internationale eta Bilboarte Fundazioaren baliabide-zentroaren artean martxoaren […]
Read More… from Irudika 2022ko egonaldi artistikoetan egindako lanak ikusgai Gasteizen
Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan
Erakusketak datorren ostiralean irekiko ditu ateak Gasteizko Orbain Kultur Elkartean eta maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da 19:00etatik 21:00etara. Igor Agirre artista (Gasteiz, 1973) gogoz itzuli da Gasteizko Orbain Kultur Elkartearentzako ad hoc sortutako No poso izeneko erakusketarekin, “espazio berezia da, urteetan musika, arteak eta eldarnioak batu dituena”, azaldu du. Gasteiztarrak zintzoa izan nahi izan du […]
Read More… from Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan
