Argazkiek, eskulturek eta Uraren gizona izenburupean maskulinitatearen arketipo eta klixeetan sakontzen duen lau minutuko ikus-entzunezko lan batek osatzen dute erakusketa. Maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai Ziudadelako Labean. Jaime Eguaras Roa artista nafarraren Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak erakusketa gizonezkoei egozten zaizkien rol soziokulturalen inguruan bost hilabetez lan egin, aztertu eta zalantzan jarri ondoren sortu […]
Kategoria: Artea
Performance bat, Nestor Basterretxearen obra ikusgai eta irakurketa partekatuak Artiumen 20. urteurrenean
Horretaz gain, urtemuga ospatzeko, Gasteizko museoak bere bilduman jarri du arreta: datozen hilabeteetan hainbat ekintza egingo dira, eta urtarrilean erakusketa berri bat irekiko da, bertako funtsak ikusgai jarrita. Itziar Okariz artistaren performance bat, Nestor Basterretxearen obrak Gasteizko museoko plazan ikusgai, eta irakurketa partekatuak, horra Gasteizko Artium Museoak bihar, apirilak 26, ateak zabaldu zituenetik 20 urte […]
Picassoren ‘Gernika’ artelanaren txokolatezko erreplika ikusgai jarriko dute Gasteizen
Erakusketa apirilaren 27an irekiko da, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hilaren 28an, osteguna, arratsaldez bisitatu ahal izango da, eta apirilaren 29an, 30ean eta maiatzaren 1ean goizez eta arratsaldez, Europa Jauregian. Gernikako bonbardaketen 85. urteurrenarekin bat eginez, datorren apirilaren 27an Picassoren Gernika artelanaren txokolatezko erreplika izango da ikusgai Gasteizen. Europa Biltzar Jauregiko Olarizu aretoak hartuko […]
June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
Artistaren hiru artelan egongo dira ikusgai apirilaren 23tik azaroaren 27ra. Veneziako Biurtekoaren 59. edizioan June Crespok (Iruñea, 1982) hartuko du parte antolakuntzaren gonbidapena jaso eta gero. Pabilioi Nagusian (Gli Giardini) Helmets IV, Helmets IX eta Helmets X artelanak erakutsiko ditu. Aurtengo erakusketa, pandemia dela eta urtebete atzeratu dena, The Milk of Dreams (Ametsen esnea) lelopean […]
Read More… from June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
San Telmo Museoak ‘Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan’ erakusketa aurkeztu du
Bilduma honek mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Donostiako San Telmo Museoak Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa, 50eko eta 60ko urteetan izeneko erakusketa paratu du urriaren 2ra arte. Bilduma honek mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Chillidaren obra elkarrekin aurkeztean. Erakusketa berri […]
Artoteka, arte garaikideko obren mailegua bultzatzen duen lehen plataforma aurkeztu dute
Publikoak erabakiko du zer obra eta zergatik eraman nahi duen etxera edo lan espaziora. Artotekak, artisten eta herritarren artean artelanak mailegatzea eta jarduerak bultzatzen dituen lehenengo plataformak, martxoaren 17an aurkeztu zuen Artoteka erakusketa, bilduma berriko obrekin eta artista berrien piezen aurkezpenarekin. Erakusketa hau apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoan, eta […]
Hainbat euskal artista profesional Zapart sarean bildu dira
Sare honen lehen helburua Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea da; ikusgarritasun fisikoa lagundu, sorkuntza sustatu eta belaunaldi, genero eta praktiken arteko zubiak eraikitzeaz gain. Zapart sareko kideak arte plastikoetako sortzaileak dira, beren artetik bizi dira eta profesionalak izanik, beren eskubideak aldarrikatzeko eta defendatzeko elkartu dira. Izan […]
Read More… from Hainbat euskal artista profesional Zapart sarean bildu dira
Papera euskarri erabiltzen duten Arabako lau artistaren talde-erakusketa ikusgai Gasteizen
Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lararenak dira maiatzaren 1era arte Ikusgai izango diren lanak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Dorleta Ortiz de Elguea, Koko Rico, Iban Arroniz eta Joaquin Lara artista arabarren talde erakusketa hartuko du maiatzaren 1era arte. Papera euskarri erabiltzea da artista hauek guztiek komunean duten ezaugarri nagusia. Erakusketa […]
Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
Barriek erakusketa zikloaren barruan ikusi ahal izango dira obrak maiatzaren 29ra arte. Jenni Alvarado, Javier R. Perez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga dira Barriek programaren hamargarren edizioan beka lortu duten artistak. Beka honen bidez, sortzaile hauen lanak Bilboko Rekalde aretoan ikusteko aukera egongo da datozen hilabeteotan. Izaskun Araluzearen ostean, Mikel Erkiaga (Bilbo, 1994) […]
Read More… from Mikel Erkiaga artistaren marrazkiak Bilboko Rekalde Aretoan jarri dituzte ikusgai
Bilduma, adiskideen komunitatea eta publiko berriak izango dira Artium Museoaren 20. urteurrenaren ardatza
Jarduera programa apirilaren 1ean hasiko da Bilduma_Ikusgai ekimenarekin. Apirilean eta maiatzean sarrera doakoa izango da. Gasteizko Artium Museoak 20. urteurrena beteko du datorren apirilaren 26an, eta, data horren harira, jarduera-programa zabal bat prestatu du datozen hilabeteetarako, bere bilduma eta komunitate atxikiak ardatz harturik. Egitaraua apirilaren 1ean hasiko da, Bilduma_Ikusgai ekimenarekin, “bildumako obrak instalatzeko berreskuratutako espazio […]
