Iñaki Landa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai

Ekainaren 12ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Iñaki Landa ilustratzaile eta diseinatzailearen (Portugalete, 1981) erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 12ra arte, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Landa diseinu eta arte plastikoetako goi mailako teknikaria da eta 2010ean lizentziatu zen Arte Ederretan, EHUn. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea […]

Read More… from Iñaki Landa ilustratzailearen erakusketa Donostian ikusgai

Juan Perez Agirregoikoa artistaren soinu-instalazioa paratu dute, Donostiako Tabakaleran

Concierto para puño alzado izeneko obra hau ekainaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Tabakalerako eskailera nagusian, eraikina irekita dagoen ordutegian. Donostiako Tabakalera zentroak soinu-instalazioak oinarri dituen Scala proiektuaren laugarren sorkuntza aurkeztu du: Juan Perez Agirregoikoaren (Donostia, 1963) Concierto para puño alzado. Ochote Ozenkik grabatutako zenbait abesti biltzen ditu instalazio honek. Perez Agirregoikoaren jarraibide zehatzei […]

Read More… from Juan Perez Agirregoikoa artistaren soinu-instalazioa paratu dute, Donostiako Tabakaleran

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Museoak sortzaileei zuzendutako ‘Jardun Artistikoentzako Institutua’ aurkeztu dute

Praktika artistikoa izango da programaren muina, eta ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu. Izena emateko epea apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera zentroak, Gasteizko Artium Museoak eta Altzuzako Jorge Oteiza Museoak sorkuntzaren esparruan diharduten profesionalei zuzendutako Jardun Artistikoentzako Institutua-ren (JAI) hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute. Artistei zuzendutako ikasketa-programa hau […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Museoak sortzaileei zuzendutako ‘Jardun Artistikoentzako Institutua’ aurkeztu dute

Rosa Valverde artistaren artelanen erakusketa Donostiako Ekain arte galerian ikusgai

Erakusketa apirilaren 2ra arte egongo da zabalik. Bertan, artistaren 27 grabatu bildu dituzte. Rosa Valverde (Donostia, 1953-Azkaine, 2015) artistak mota ezberdinetako sorkuntza artistikoak  jorratu zituen bere ibilbide artistikoan: margolanak, marrazkiak, grabatuak, objektu-eskulturak eta baita arte kaxak ere, azken hauek batez ere 2000. urtetik aurrera. Donostiako Ekain arte galeriak artistaren grabatu bilduma aurkeztu du. Antolatzaileen esanetan, […]

Read More… from Rosa Valverde artistaren artelanen erakusketa Donostiako Ekain arte galerian ikusgai

Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Artista bisual eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasleak zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat erakutsiko ditu martxoaren 27ra arte. Gasteizko Amarika Aretoak martxoaren 27ra arte hartuko du bere baitan Koldo Mendaza artistaren Ezin da itsasoa karratu batean sartu erakusketa. Honetan, zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat ikusi ahal izango dira. Erakusketa proiektua hizkuntza […]

Read More… from Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Tabakalerak aurtengo nazioarteko egonaldi artistikorako deialdia ireki du

Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin. Proiektuak aurkezteko, Tabakaleraren webgunean (Artisten Gunea) dagoen inprimakia bete beharko da apirilaren 10a baino lehen. Donostiako Tabakalerak proiektu artistikoak garatzeko egonaldirako deialdia zabaldu du. “Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin”, azaldu du antolakuntzak. Deialdian parte hartu ahal izango dute […]

Read More… from Tabakalerak aurtengo nazioarteko egonaldi artistikorako deialdia ireki du

San Telmo Museoak Elena Brockmann de Llanosen ‘Patio de un parador’ lana jarri du Arte Ederretako aretoan

Obra zaharberritu egin da Baginen Bagara erakusketarako, eta urtebetez egongo da ikusgai. Donostiako San Telmo Museoko Arte Ederretako aretoan Elena Brockmann de Llanosen (Madril, 1865-1946) Patio de un parador margolana jarri dute ikusgai. Tamaina handiko koadroa da (151x300cm), eta Madrilgo Prado Museoak 1901ean utzi zuen gordailuan San Telmo Museoan, museoa bera inauguratu aurretik. San Telmo […]

Read More… from San Telmo Museoak Elena Brockmann de Llanosen ‘Patio de un parador’ lana jarri du Arte Ederretako aretoan

Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon

Martxoaren 1etik apirilaren 5era izango dira hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Sarrerak mugatuak izango dira. EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak Artea, Literatura eta Feminismoak (2020) liburu kolektiboa kaleratu ondoren, gai bera oinarri hartuta, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengo astearterako, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da Susana Jodra EHUko […]

Read More… from Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon

David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai

Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak biltzen ditu. Horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Iruñeko Ziudadelako Bolborategia aretoak David Anocibarren Eraman nazazu dantzatzera margo erakusketa ireki du martxoaren 27ra arte. Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocibarrek gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, […]

Read More… from David Anocibarren ‘Eraman nazazu dantzatzera’ erakusketa Iruñean ikusgai

June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du

Arte garaikidean nazioarteko erreferente nagusi den erakusketa honetan 58 herrialdetako 213 artistak hartuko dute parte, eta 1400 artelan baino gehiago egongo dira ikusgai. Veneziako Bienala bezala ere ezagutzen den erakusketa apirilaren 23tik azaroaren 27ra egingo da eta Cecilia Alemanik komisariatuko du. June Crespo (Iruñea, 1982) artistaren partehartzea Etxepare Euskal Institutuak abian jarritako Zabal programaren emaitzetako […]

Read More… from June Crespo artista nafarrak Veneziako Biennale Arte 2022n parte hartuko du