[BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko hiriguneko hainbat eremu historiko hartuko ditu. Gasteizko marrazki azokak bost urte beteko ditu aurten, eta urte-amaiera paregabea prestatu du, marrazketaren, artearen eta aisialdi kulturalaren inguruko ospakizun eta jarduerez betea, herritar guztientzat. Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko […]

Read More… from [BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

Gasteizko sortzaileak hiru horma-irudi egingo ditu Argentinan: bi Mendozan eta beste bat Patagonian.  Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) euskal artista garaikideak duela hiru aste itxi zuen Solo izeneko erakusketa Greziako Salonicako Govedarou arte-galerian eta Buenos Aireseko bidean da dagoeneko, Etxepare Euskal Institutuak Zortziko izeneko proiektua hautatu baitu Argentinan garatzeko. Lekuek identitateen “eraikuntza-deseraikuntza” jorratuko du lan honetan. Izan ere, euskal diasporarekin […]

Read More… from Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Artelana Jose Luis Zumetaren txori eskultorikoen ondoan kokatu dute. Horregatik, Lekuek Zumetaren kolore eta formak hartu ditu oinarri gisa. Artea han eta hemen dago Usurbilen. Euskal Herritarrek historian zehar bizitakoa azaltzen duten eskultura eta muralez gainezka daude kaleak. Ibilbide oparoa duten euskal artisten erakustoki irekia da Gipuzkoako herria. Besteak beste, Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala […]

Read More… from ‘Loreen abstrakzioa’ izeneko interbentzioa aurkeztu du Irantzu Lekuek Usurbilen

Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak

Hautaketa prozesua ikasketa prozesua bihurtzeko helburuarekin, urriaren 24, 25 eta 26an, ARTgiak aurkeztu nahi duten pertsona guztientzako hiru formakuntza saio eskainiko ditu. Emakume gazte eta artista arabarrei zuzendutako beka da EmART.  Antolatzaileen arabera, programaren izenaren erroak (Em) berak esaten duen bezala, emakumeari egiten dio erreferentzia. “Sortzaile hauek arte garaikidearen parte izan eta sentitzea eta artista […]

Read More… from Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak

Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean

Azaroaren 10era arte egongo dira margolanak Ziudadelako Bolborategia aretoan ikusgai. Margolanez osatutako bilduma da Gaur Kexati nabil! eta Angel Presencioren (Iruñea, 1969) bizipenetatik abiatzen da. Arrakastarik gabe arte-esparruko hainbat deialditan sartzeko egindako saiakeretatik eta bizipen horiei emandako erantzun plastikotik, hain justu. Presencio bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, “protestatik ongi egindako margolanek sortutako gozamenera”. […]

Read More… from Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean

Dani Arizala: “Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko”

Kultur Zirika, amets txikiak baztertu eta handien bila joateko jaio den Adunako egitasmoa. Herri txiki batek gogoz eta ilusioz gauza handi handiak egin ditzakela erakus dezake, txikitasunetik handitasunera. Dani Arizala kazetaria dago egitasmo honen atzean, edo, berak dioen bezala, erokeria zoragarri honen atzean. Zuetariko askok Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako esatari izateagatik, edota ETB1eko Beste […]

Read More… from Dani Arizala: “Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko”

‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Gaurtik aurrera Donostiako San Telmo Museoko gastro-kultura gunean ikusgai izango dira Lau lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horietako bat da, hain zuzen ere, Uxue Ariztimuño, Amaia Baztarrica eta Olatz Mandiolaren Zura proiektu saritua. Lau lehiaketaren xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Horrela, alde batetik, ildo honetan ikerketa sustatzen da, eta honek usadioak […]

Read More… from ‘Hau’ diseinu lehiaketan parte hartu duten proiektuak San Telmo Museoan ikusgai

Basterretxearen ‘Urbidea’ obraren barruan ‘Barru, barren, barrene’ erakusketa ikusgai

Barru, barren, barrene erakusketak Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran, Koenraad Van den Driessche eta Nestor Basterretxearen artelanak bildu ditu Arriarango urtegiko Basterretxearen eskultura erraldoiaren barneko areto batean. Eremuak deituriko proiektuaren barruan kokatu dute uztailaren 14ra arte ikusgai egongo den erakusketa hau. Eremuak, praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da. Helburu nagusia artista […]

Read More… from Basterretxearen ‘Urbidea’ obraren barruan ‘Barru, barren, barrene’ erakusketa ikusgai

Jose Luis Zumeta margolariaren pieza txiki eta ertainak Donostiako Ekain galerian ikusgai

Azkeneko urtean Jose Luis Zumetak (Usurbil, 1939) margotutako 23 olio, tenpera eta akuarela ikusgai daude Donostiako Parte Zaharreko Ekain arte galerian. Tamaina handian lan egitea gustuko duen arren, Donostiako aretoan dagoen espaziora egokitu eta pieza txiki eta ertainak jarri ditu ikusgai. Piezetako batzuk berri-berriak dira. Iaztik hona 50 artelan baino gehiago egin ditu Zumetak bere […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolariaren pieza txiki eta ertainak Donostiako Ekain galerian ikusgai