Alkizako Sormen Kabian izena emateko epea zabalik

Argazkia: Iaz hautatutako ‘Txiki Keixeta’ proiektua Fagus Alkiza interpretazio zentroak Sormen Kabia izeneko artistentzako egonaldia antolatu du Alkizan bertan.  Bigarren deialdi honek joan den urtekoak bezala, kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, esperimentatzeko eta difusiorako gune bat izatea du helburu eta artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sortzaileen lanari ikusgarritasuna emateko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako. Egitasmoak, Gipuzkoako […]

Read More… from Alkizako Sormen Kabian izena emateko epea zabalik

‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ programa aurkeztu dute

Argazkiak: Jorge Oteiza Fundazio Museoa Bi argitalpen eta erakusketa bat, besteak beste, biltzen dituen Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 izeneko programa aurkeztu dute gaur Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek.  Orioko eskultoreak orain dela 50 urte, 1969ko ekainetik urrira bitartean, kokatu zituen bere lekuan santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak. Hauek […]

Read More… from ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ programa aurkeztu dute

Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Getxoko Punta Begoñan

Punta Begoñan egindako kanpaina arkeologikoak ezusteko aurkikuntza bat ekarri du; historiaurreko aztarnategi baten arrastoak azaldu dira. Honi esker, datu gehiago eduki ahal izango ditugu Euskal Herriko historiako garai ezezagunenetariko bati buruz. “Horrelako ezaugarriak dituen aurkikuntza baten aurrean zuhurtzia izan behar da, eta ikerketa lanak zorroztasunez egin behar dira. Bada, horrek laborategiko lan intentsua eskatu du, […]

Read More… from Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Getxoko Punta Begoñan

Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Argazkiak: Usoa Zumeta eta Lumbreras galeria Azken bi urte hauetan, Jose Luis Zumetak egindako artelanak bildu ditu Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriak. Denetara 32 lan dira gaurtik hasita, maiatzaren 11ra arte ikusgai egongo direnak: 12 tenpera eta 20 olio, horietatik 10 neurri handikoak dira. Usurbilgo margolariak azkar margotzeko ohitura du, senari kasu eginda eta arrazionaletik […]

Read More… from Jose Luis Zumeta margolariaren artelanak Bilbon ikusgai

Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

1969ko ekainaren 8an bi gaztek aurkitu zuten koba, labar-margo ikusgarriz beteta eta urteurrena ospatzeko Ekain Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ekainberrik hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, Ekaingo margoak lehen aldiz erreplikatu zituzten kalko originalak erakutsiko dituzte. 1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo gazteek Ekain kobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak […]

Read More… from Ekain kobaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi

‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan erakusketa ikusgai dago datorren otsailaren 10era arte. Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean prestatutako erakusketa da eta Elias bere suzko gurdian eta Erliebe zuzena/Bachen omenez izeneko bi mural handiak testuinguruan jartzeko proposamena egiten du. Lan bi hauek 1956an, Maria Josefa Huarteren enkarguz egin zituen Orioko eskultoreak haren Madrilgo […]

Read More… from ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

Neguko Arte Azoka Gasteizen

Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gasteizko Neguko Arte Azoka, artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaiotako ekimena dugu. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak. “Bigarren edizioa da. Ideia bururatu zitzaigunean ona iruditu zitzaigun, baina lan asko genuenez […]

Read More… from Neguko Arte Azoka Gasteizen