Gasteizko Artium museoak azkenaldian eskuratutako obra sorta jarri du ikusgai

Besteak beste, museoaren programazioaren parte izan diren 15 artistaren 34 lan erosi ditu Artium Fundazioak bi urte hauetan. Gasteizko Artium Museoaren bilduman 65 obra gehitu ziren 2023-2024 biurtekoan zehar. Batzuk Artium Fundazioak eskuratuak, besteak, berriz, artista eta bildumagile pribatuek dohaintzan emandakoak. Zehazki, museoaren erakusketa-egitarauaren parte izandako 15 artistaren 34 pieza eskuratu ditu Fundazioak. Zerrenda horretan, […]

Read More… from Gasteizko Artium museoak azkenaldian eskuratutako obra sorta jarri du ikusgai

Alvaro Ledesma artistaren ‘Psicosis’ atzerabegirakoa ikusgai dago Donostian otsailaren 28ra arte

Osasun mentala du ardatz erakusketak. Ostiralean, otsailak 14, bisita gidatua antolatu dute egilearen parte-hartzearekin, arratsaldeko 18:30ean. Alvaro Ledesmaren (Errenteria, 1975) margolanen ibilbide osoa jasotzen duen erakusketa paratu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean. Gregorio Miragaya da komisarioa eta haren hitzetan, sortzaile polifazetikoaren “azken hamarkadako koadro bilduma instalazio aztoragarri eta lardaskatu bat” da Psicosis izeneko erakusketa. Intxaurrondo Kultur […]

Read More… from Alvaro Ledesma artistaren ‘Psicosis’ atzerabegirakoa ikusgai dago Donostian otsailaren 28ra arte

Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen

Argirik gutxieneko egunetan antolatzen da jaialdi hau Gasteizen. Formatu handiko argi eskulturak eta mundu osoko artistek diseinatutako proiekzioak eskaintzen ditu, hirian zehar ibilbide artistiko bat eginez. Argia da obretako protagonista nagusia, baina badira mugimenduz, musikaz eta abarrez hornitutako konposizioak ere. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Umbra Light jaialdia otsailaren 14tik 16ra itzuliko da Gasteizera Artea bakea da […]

Read More… from Umbra Light argi jaialdia otsailaren 14tik 16ra egingo da Gasteizen

Gasteizko Amarika aretoa itxi ez dezaten sinadura bilketa abiatu dute

Artearen inguruko 80 bat pertsonak Amarika elkartea sortu zuten duela egun batzuk eta aretoa ixteak egungo artearen esperimentaziorako eta hedapenerako finkatutako espazio bat galtzea ekarriko lukeela adierazi dute. Joan den astean Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amarika aretoa itxi eta bertan, Arabako Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa irekiko duela iragarri zuen. “Bertan bilduko dira lurraldean eragileek ematen […]

Read More… from Gasteizko Amarika aretoa itxi ez dezaten sinadura bilketa abiatu dute

Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean

Artistaren 40 urte baino gehiagoko ibilbidea omentzea du helburu Kondestablearen jauregian martxoaren 23ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Fernando Iriarte margolariaren (Iruñea, 1958-2023) lana eta ibilbidea omentzeko atzera begirako erakusketa bat aurkeztu du Iruñeko Udalak. Erakusketa bere familiaren laguntzarekin antolatu da, eta artistaren sorkuntzen ibilbidea biltzen du. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “bilduma martxoaren 23ra arte egongo […]

Read More… from Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean

Nafarroako artisten lanak biltzen dituen ‘Formatutik kanpo’ erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan

David Anocibar, Maria Azcona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbideren obrak jasotzen ditu bildumak eta maiatzaren 4ra arte egongo dira ikusgai. David Anocibar, Maria Azkona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbide artista nafarren lanek osatzen duten erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan, maiatzaren 4ra arte. Lehen solairuan jarri dute […]

Read More… from Nafarroako artisten lanak biltzen dituen ‘Formatutik kanpo’ erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan

Gabriel Coca artistaren sorkuntza-prozesuaren inguruko ‘Figural’ erakusketa ireki dute Iruñean

Iruñeko artistak formaren inguruan eginiko azterketa islatzen du: hainbat material eta teknika erabili ditu ikerketa egiteko. Gabriel Cocaren (Iruñea, 1989) sorkuntza-prozesuaren inguruko Figural erakusketa Iruñeko Ziudadelako Bolborategian ikusgai izango da martxoaren 23ra arte. Artistak formaren inguruan eginiko azterketaren isla da erakusketa hau; iaz BilboArten eginiko egonaldian egin zuen ikerketa, hainbat material eta teknika erabiliz. Guztira, […]

Read More… from Gabriel Coca artistaren sorkuntza-prozesuaren inguruko ‘Figural’ erakusketa ireki dute Iruñean

Tabakalerak eta Sonarrek egitasmo berria abiatu dute

Ekimenak lehentasuna emango die artearen eta aurrerapen kuantikoekin arteko elkarrizketaren ahalmena aztertzen duten proiektuei, hausnarketarako eta esperimentaziorako bide berriak irekiz.  Donostiako Tabakalera zentroak nazioarteko egonaldien deialdiaren bigarren edizioa iragarri du. Oraingo honetan, nabarmentzekoa da Madrilgo Goethe Institutuarekin eta Sonar+D-rekin abiatutako lankidetza estrategikoa. Sonar+D sormen-industrien, berrikuntzaren eta teknologiaren artean partekatutako espazioak aztertzen dituen Sonar jaialdiaren atala […]

Read More… from Tabakalerak eta Sonarrek egitasmo berria abiatu dute

Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Espazio berrituak sarrera berria izango du, Iparragirre kaletik. Rekalde aretoa Euskal Herriko arte garaikidearen eta arte garaikide globalaren inguruan elkartzeko, hausnartzeko eta ikasteko espazio publikoa da. Hilaren 27an izango da Bilboko Rekalde Aretoaren irekiera ekitaldia, aurretik, baina azken obrak egiten ari dira, berriro ireki baino lehen. Nobedadeen artean, areto berrituak sarrera berria izango du Iparragirre […]

Read More… from Bilboko Rekalde Aretoak urtarrilaren 27an irekiko ditu ateak

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) seigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Laugarren urtez jarraian, JAIk Jorge Oteiza Fundazio Museoaren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute