Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Urtebeteko jardun eta datuen analisi sakonaren ostean, eskuragarri daude jada Siadecok Durangoko Azokarekin elkarlanean garatutako ikerketaren emaitzak. Datuek baieztatu egin dute orain arte kulturgintzaren arloan zabalduta zegoen ustea: Durangoko Azoka euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko oso garrantzitsua da eta handia da ere kulturgintzari ematen dion ikusgarritasuna. Siadecok eginiko ikerketak %3,54eko akats-tartea eta %95,5eko konfiantza-tartea dauka. […]

Read More… from Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntza eta zaletasuna hauspotzeko bidea

Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarinen komiki-proiektuak irabazi du Durangoko Azokako Sormen Beka

Inoiz baino jarduera gehiago izan dira 60. edizioan, horien artean Sormen Bekako irabazleak saritzeko prentsaurrekoa. Aurtengo Sormen Beka Komiki lanetara bideratu da eta aurkeztutako hamabi lanen artean Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak izenekoa aukeratu du epaimahaiak. Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarin dira Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komiki-proiektuaren egileak. Urdangarinen tesia […]

Read More… from Ainhoa Olaso, Usue Egia eta Mikel Urdangarinen komiki-proiektuak irabazi du Durangoko Azokako Sormen Beka

Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Bele, Nøgen, Sara Zozaya, Agoteak edota Harkaitz Cano idazle eta musikari donostiarrek kaleratutako lanak izango dira Landako guneko erakusmahaietan eta Ahotseneako oholtza gainean. Gaur bertan irekiko ditu ateak Durangoko Azokak. 60. urteurrena du eta data borobil baten ospakizunean zentratu beharrean, urte hauetan guztietan garatutako ibilbidean jarriko du arreta Gerediaga Elkarteak. Berrikuntzen artean, batetik, azkenaldian urtero […]

Read More… from Itsas-haizeak ekarritako proposamenek Durangon izango dute helmuga gaurtik aurrera

Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Antolatzaileak ekainean jarri ziren harremanetan artistarekin eta uztailean artistaren lehen zirriborroa heldu zitzaien. Raquel Rodenasek Egurzaren hasierako zirriborroa oinarri hartuta amaitu zuen lana. Donostiako Arte Eszenikoen Feriak (dFERIA) ezagutzera eman du jada 32. edizioko kartela.  Mai Egurza ilustratzaile irundarrarena da ilustrazioa. Orain dela gutxi zendu da Egurza eta, hori dela eta, sortze-prozesua Raquel Rodenas ilustratzaile […]

Read More… from Mai Egurza ilustratzaile zendu berriarena da aurtengo dFeriaren kartela

Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan. Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Durangoko Museoan, azoka egunetan Atartea gune berria hartuko duen aretoan hain zuzen. Landako Gunean 285 erakusmahai izango dira […]

Read More… from Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko helburua du egitasmoak. Taupa Euskaltzaleen mugimenduak Mintzapraktika egitasmoa Durangora eramango du abenduaren 5etik 7ra bitartean, Zirhika taldearekin elkarlanean eta AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura eta Mintzaneten laguntzarekin. “Mintzapraktika ezaguna da Euskal Herrian zehar, baina egitasmoa gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukerak eskaini nahi izan ditugu xede talde […]

Read More… from Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek.  Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Azoka bera baino lehenago antolatzea erabaki dute antolatzaileek, […]

Read More… from ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Hamabost bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Azaroaren 30ean, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren laugarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean (euria egingo balu Posta gelako goiko solairuan). Urrunaga elkartea ari da antolaketa lanetan Berttoli elkartearekin batera. Azaldu dutenez, “XIX. mendearen amaieran euskal kulturaren […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Abenduaren 5etik 8ra izango da aurtengo edizioa. Bertan, oso presente egongo da Palestina, “bai prestaketan zein azokako egun guztietan genozidioa behin-betiko gelditzeko deia luzatuko dugu”, adierazi du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. 60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur, Durangoko Landako Gunean. Bertan, Gerediaga elkarteko eta azokaren guneetako arduradunak izan dira, besteak […]

Read More… from Durangoko Azokatik Kulturaren jaialdira

Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Santa Eugenia plaza, Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua hurbilduko dio publikoari urriaren 3tik 5era bitartean. Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-dendek eta fanzineek osatuko dute azoka, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango […]

Read More… from Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era