‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du. Udatxo eta Balu artistena da aurtengo irudia. 59. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea pozik agertu da gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik, baina oraindik lanerako beharra dagoela nabarmendu du. “Hasierako ametsak marrazten […]

Read More… from ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

Azaroaren 26an eta 27an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Topaketak kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzea du helburu. Seigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau azaroaren 26an eta 27an antolatuko da Durangoko bi espaziotan: Bizenta Mogel bibliotekan eta Plateruenan. Bertan parte hartzeko inskripzioa martxan dago www.durangokoazoka.eus webgunean; sortzaileek urriaren 8tik 18ra arteko epea izango […]

Read More… from Azaroaren 26an eta 27an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Getxoko Komiki Azoka egingo dute irailaren 27tik 29ra

Jardueren egitarauari dagokionez, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketa bat izango dira. Bineten mundua gustuko dutenen ezinbesteko topaketa da Getxoko Komiki Azoka Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Aurten 22. edizioa du eta irailaren 27tik 29ra egingo dute Areetako Geltokia plazan eta Itzubaltzetako Ibaiondo kalean eta kultur etxean. Ohi bezala, bederatzigarren artearekiko hitzordu […]

Read More… from Getxoko Komiki Azoka egingo dute irailaren 27tik 29ra

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek urriaren 7ra arte izango dute euren ideiak aurkezteko aukera. Abian dira Durangoko Azokaren 59. ediziorako prestaketa lanak Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetarako. Abenduaren 5etik 8ra bitartean ekintzaz josirik egongo dira espazio horiek, euskal kulturaren erakusleiho bihurtzeko. Hain zuzen, irailaren 16tik urriaren 7ra bitartean egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 16tik aurrera egongo da zabalik

[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Mazoka erakusketa azoka abenduan itzuliko da Gasteizera

Irailaren 2an, oinarriak eta Mazokalari gisa parte hartu ahal izateko eskabide-formularioak argitaratuko dira. Azokan egongo diren 40 postuetatik bat lortzeko epea 20 egunez egongo da zabalik, irailaren 30era arte, hain zuzen. “Pozarren eta ilusio handiz iragarri nahi dugu 2024an berriro gozatu ahal izango dugula Mazoka Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokaz”, adierazi du ekimen honen antolakuntzak […]

Read More… from Mazoka erakusketa azoka abenduan itzuliko da Gasteizera

[BIDEOA] Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du

Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko. Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, […]

Read More… from [BIDEOA] Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du

‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 58. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Liburu aurkezpenei solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie eta tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk. Zu non, han DA! egitasmoak bere laugarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 58. edizioa Euskal Herrira zabalduko da

Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Deialdiari erantzun ona eman diote kulturazale gazteek eta Gerediaga elkarteak euskararen eta euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarraitzeko asmoa azaldu du. Bost egunen ostean, Durangoko Azokak ateak itxi zituen atzo eta lehen balorazioa egiteko unea heldu zaie antolatzaileei. 58. edizio hau arrakastatsua izan dela nabarmendu dute lehenik. Lehen hiru egunetan jendez lepo egon da Landako […]

Read More… from Gaztea eta arrakastatsua izan da aurtengo Durangoko Azoka

Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko

Landako Gunea eta gainerako guneak azokarako atontzen ari dira egunotan, eta, hala, muntaketa azken txanpan sartu da. “Erakusmahaiak kokatu, seinaleak ezarri, argi eta soinu probak egin… lan guztiak martxa onean doaz”, adierazi dute antolatzaileek.  Bi egun baino ez dira falta 58. Durangoko Azokari hasiera emateko. Asteazkenean, 10:30ean irekiko dira Landako Guneko ateak, eta 12:00etan egingo […]

Read More… from Bi egun baino ez dira falta Durangoko Azokari hasiera emateko