DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

26 konpainien 26 ikuskizun eta 40 emanaldi izango dira Donostiako hainbat agertokitan. DFeria “ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan”, adierazi dute antolatzaileek. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da: aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko profesionalei zuzenduak. “2022ko edizioa berezia izango da jaialdiarentzat, une honetako uzta eszenikorik hautenaz gozatzeko aukera […]

Read More… from DFeria arte eszenikoen Donostiako azoka martxoaren 14tik 17ra egingo da

Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

Reskate arte kolektiboak sortu du aurtengo kartela. Martxoaren 14tik eta 17ra bitartean izango da DFeria Donostian. 2022ko DFeria azokaren gai nagusia oreka izango dela iragarri du antolakuntzak, “bi indar edo gehiagoren arteko orek”, zehaztu du. “Harmonia egoera espazio fisiko batean, edo baita pertsona baten barruan ere. Kudeaketa eraginkorra ekonomian, botere oreka politikan, buru osasuna edo […]

Read More… from Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Kulturzaleek aurrez aurreko Azokari eman diote lehentasuna. Aurten kulturaren plaza osasun-neurrietara egokituta antolatu behar izan bada ere, Durangoko Azokak 56. edizio honetako balorazio positiboa egin du. Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, “eskaera egin genuen Azokan erantzukizunez jokatzeko eta osasun-neurriak betetzeko, eta erantzuna bikaina izan da. Kulturaz gozatu ahal izan dugu modu seguruan, eta hori denon […]

Read More… from Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

‘Irudia + Hitza’ itxiera ekitaldiarekin itxiko ditu ateak Durangoko Azokako 56. edizioak

Biharko egitarauan Madeleine, Birkit, Liher, Alberto Barandiaran, Oihana Arana, Juan Kruz Igerabide eta Belarri bero, bai esan? websaila izango dira, besteak beste. Bihar itxiko ditu ateak Durangoko Azokak eta egitarau zabala izango du prest kulturzale guztientzat. Online denda gaur itxi da, bost eguneko jardueraren ostean, eta bihar Landako Gunearen ordua helduko da. Dagoeneko eguneko bost […]

Read More… from ‘Irudia + Hitza’ itxiera ekitaldiarekin itxiko ditu ateak Durangoko Azokako 56. edizioak

‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]

Read More… from ‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Alaine Agirre, Iheskide, McOnak edota Irati Goikoetxea bihar, Durangoko Azokan

Durangoko Azokak bere laugarren eguna biziko du bihar, hilak 6, eta txanda guztietarako erreserbak agortzear daudela nabarmendu du antolakuntzak. Abenduaren 7an eta 8an ere Landakora sartzeko izena eman daiteke oraindik. Azokak egitarau zabala izango du biharkoan ere. Hitzordurik bereziena 12:00etan izango da, Irudienean. Bertan Hala ere dokumentalaren proiekzioa izango da; lan honetan Kurdistango Kobane hiriko […]

Read More… from Alaine Agirre, Iheskide, McOnak edota Irati Goikoetxea bihar, Durangoko Azokan

Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

Azaroaren 29tik aurrera eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Durangoko Azokara hurbiltzen direnek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Hala iragarri dute gaur Gerediaga elkarteko eta Durangoko Azokako guneetako arduradunek. Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak nabarmendu duenez, “gure helburu nagusia aurtengo Azoka […]

Read More… from Diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan

Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea

Erreserba sistema baten bidez eman beharko da izena Landako gunean eta Plateruenan sartu ahal izateko. Landakon aldi berean 1200 bisitari sartu ahal izango dira, ordu eta erdiko bost txandatan. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak Durangoko Azoka Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-neurrietara egokitzea erabaki dute. “Bisitari eta kulturzale guztien segurtasuna bermatzea izango da Azokaren lehentasun nagusia, eta, […]

Read More… from Durangoko Azokara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea

Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat

Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen azalak izango dira lehiaketako gaia. Parte hartzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Durangoko Azokak Ikasle Goizaren ordez, erronka bat antolatu du Euskal Herriko ikasleentzat: PortaDA! lehiaketa. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 30era arte. […]

Read More… from Durangoko Azokak ‘PortaDA!’ lehiaketa antolatu du Euskal Herriko ikastetxeentzat

Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Hainbat kultur diziplina landuko dira: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide profesionalean beharrezkoak dituzten baliabideak… Durangoko Azokako edizio honetan, DA! PRO egitasmoak aurreko edizioetan baino egitarau zabalagoa izango du. Kultur profesionalei begira topagunea abenduaren 1etik 4ra arte antolatuko da, eta hainbat kultur diziplina landuko ditu: musika, familia-ikuskizunak, literaturatik ikus-entzunezkoetarako bidea, sortzaileek euren ibilbide […]

Read More… from Abenduaren 1etik 4ra egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon