Ikerlanerako Gasteizeko Bibat, Irungo Oiasso Museoa eta Bilboko Arkeologi Museoa aztertu dira eta ondorioztatu dutenez, “ez dago emakumeen presentzia argirik museo arkeologikoen kontakizunean, eta haien edukiak joera androzentriko argia du”. Emakundek Euskadiko ondare arkeologikoaren (BER)irakurketa feminista: Berdintasuna Historian genero-ikuspegiari esker izeneko azterlana aurkeztu du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanetarako emandako bekaren emaitza da honakoa. […]
Kategoria: Berdintasuna
Bizkaiko emakume sortzaileen sarea ehuntzera datorren topaketa antolatu dute Bilbon
Sormenarekin lotutako esparru ezberdinetan adituak diren hainbat emakume bilduko dira datorren azaroaren 19an Euskalduna Jauregian. Goizean hiru mahai-inguru antolatu dituzte, arratsaldean berriz, poesia errezitalak, kontzertuak eta antzezlanak izango dira. Bizkaian bizi edo lanean diharduten emakume sortzaileek hitzordu berezia izango dute datorren azaroaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian. Zelako Kultur Ideiak elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin BEST […]
Read More… from Bizkaiko emakume sortzaileen sarea ehuntzera datorren topaketa antolatu dute Bilbon
‘Gu ere bagara!’ proiektuak Getxoko kaleetara eraman ditu LGTBI+ pertsona nagusien kontatu gabeko istorioak
Sei hilabeteko prozesuaren ostean, Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte larunbatean. Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako Gu ere bagara! proiektua azaroaren 5ean amaituko da, egun horretan bertan proiektu honen emaitzak azalduko dituztelako. Azken hilabeteetan, egitasmoa Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak eta testigantzak batzen ibili da, helburu birekin: pertsona […]
‘Emakumeen aurkako eraso matxistarik gabeko kultur gune baterantz. Hausnartzeko eta jarduteko gida’ aurkeztu dute
Argitalpenak kultura-ekitaldietan, bereziki ekitaldi jendetsuetan, emakumeentzako arrisku-guneak identifikatzen ditu, eta gomendatzen du prebentzio eta jarduera protokoloak egitea, prebentzio-neurriak hartzea eta, erasoren bat gertatuz gero, arreta eta erantzuna ematea, bai eta erakundeko arduradunak gaian hezitzea ere. Aurkezpena Barakaldoko BECen egin da, hain zuzen ere, bertan egingo delako uztailaren 22tik 25era Euskal Encounter, gomendio horietan oinarritutako protokoloa […]
Genero-ikuspegidun kazetaritzak eraman du Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria
Pikara aldizkariak, Berria egunkariak eta Lucia Martinez Odriozola kazetari eta irakasleak (hil ondoren) jaso dute saria gaur arratsaldean Pikara aldizkariak, Berria egunkariak eta Lucia Martinez Odriozola EHUko Informazio Zientzien Fakultateko kazetari eta irakasleak (hil ondoren) jaso dute berdintasunaren aldeko Emakunde saria, genero-ikuspegia duen eta berdintasunarekin konprometituta dagoen komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik. Bereziki, Lucia […]
Read More… from Genero-ikuspegidun kazetaritzak eraman du Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria
Emakumeek idatzitako liburuen azoka antolatu da Azkoitian, apirilaren 1etik 3ra
Gaur egungo euskal literaturari izena eta izana ematen dioten idazleak izango dira Geure Gelatik azokan: Arantxa Urretabizkaia, Irati Jimenez edota Eider Rodriguez, besteak beste. Geure Gelatik, emakumeek idatzitako liburuen azoka egingo da Azkoitian apirilaren 1etik 3ra bitartean. Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatu du ekimena Udalaren laguntzarekin. Asteburu bete-betea izango dela nabarmendu dute egin duten aurkezpenean, “literatura, […]
Read More… from Emakumeek idatzitako liburuen azoka antolatu da Azkoitian, apirilaren 1etik 3ra
‘50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean’ erakusketa zabaldu dute Bilbon.
40 argazkiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazio-prozesuan emakumeak bete zuen leku garrantzitsua laburbiltzen da. Erakusketa doakoa izango da eta apirilaren 13ra arte egongo da zabalik Batzar Nagusietako erakusketa aretoan. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Batzar Nagusiek 50eko hamarkadako emakume langileak. Landa eta lantegi artean izeneko erakusketa aurkeztu dute. “Herriaren industrializazioan leku garrantzitsua […]
‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’, argazkiak eta testigantzak biltzen dituen erakusketa, Iruñean
Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat, 20 estudio-irudik eta 40 etxe-argazkik osatzen dute gaurtik aurrera Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai dagoen Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua erakusketa. Argazkiek 22 eta 75 […]
Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu dute, Bilbon
Martxoaren 1etik apirilaren 5era izango dira hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Sarrerak mugatuak izango dira. EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak Artea, Literatura eta Feminismoak (2020) liburu kolektiboa kaleratu ondoren, gai bera oinarri hartuta, hainbat hitzaldi antolatu ditu martxoko astearte guztietarako eta apirilaren lehenengo astearterako, arratsaldeko 19:00etan. Lehenengo hitzaldia martxoaren 1ean izango da Susana Jodra EHUko […]
Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
Jaialdiak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinemagile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du gaur. Zinegoak otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da Bilboko hainbat aretotan, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzeko. Bilborock […]
Read More… from Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak
