Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik . Gaurtik aurrera ikastetxeek ere izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel izango dira aurten eskainitako film luzeak. Nilofar Bayat ekintzaile eta saskibaloi jokalari afganiarra da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko […]
Kategoria: Berdintasuna
Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria
Otsailaren 28an Arriaga antzokian egingo den inaugurazio ekitaldian jasoko du sari nagusia. Jaialdiak zuzendari argentinarraren obrari buruzko ziklo berezia antolatu du. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Albertina Carri argentinar zinemagile eta ekintzailearen lana goraipatu nahi izan du, jaialdiaren Ohorezko Saria emanez. Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendari artistikoak azpimarratu duenez, “Carri Hego Ameriketako sortzaile belaunaldi […]
Read More… from Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria
Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
Aurtengo irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die erreferentzia, Marioker, Lumatza, Soropila, Kapaza edo Kuir bezalako hitzekin. Jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra izango da Bilbon. Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 19. edizioko irudia eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta sexu eta genero aniztasuna […]
Read More… from Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela
Berria, Pikara Magazine aldizkaria eta Lucia Martinez Odriozola dira aurtengo emakunde sariak
2021eko sariak genero ikuspegiaz egindako kazetaritzari egin nahi dio aitortza. Aurtengo Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakasle eta kazetaria zen Lucia Martinez Odriozola, Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, “ezinbestekoa den […]
[Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du
Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die. Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak. Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu […]
Gaur abiatuko da Feministaldia, Donostian
Hilaren 16ra arte performanceak, kontzertuak, hitzaldiak eta mahainguruak izango dira Tabakalera zentroan. Plazandreok kolektiboak Feministaldia antolatu du, baina, urtero bezala, abenduan izan beharrean, gaur hasi eta azaroaren 20ra arte egingo da. Hamaseigarren edizio honetan, Sismika leloak markatuko du jardunaldien haria. Azken hamabost urteetan egin den bezala, egun kultura feministari lotuta dauden ahotsen, sorkuntzen eta diskurtsoen […]
Ondarroako Literatur Amuak eta Azaroak 25 bat eginda datoz, ‘Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz’ lelopean
Formatu berritzailearekin dator aurtengo jaialdia. Ohikoa baino egun batzuk beranduxeago hasiko da, baina Udaleko euskara eta berdintasun sailen arteko elkarlanarekin, Literatur Amuak jaialdia eta Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko egitarauak uztartuz. Aurten ere, Ondarroako Literatur Amuak jaialdian, herrian zein Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da azaroaren […]
[Bideoa] Leslie Feinberg idazlearen ‘Borrokalari transgeneroak’ saiakera euskaratu du Fermintxo Zabaltzak
Idazle estatubatuarraren bizi guztiko laburpena da liburua. Katakrak argitaletxearekin ekarri du euskarara itzultzaileak. Londresko liburu denda batean aurkitu zuen Fermintxo Zabaltza (Iruñea, 1974) itzultzaileak Leslie Feinberg (Kansas 1949 – Siracusa 2014) idazlearen liburu bat eta irakurri bezain laster izugarri gustatu zitzaiola aitortu du, “pertsona miresgarria iruditzen zait eta berehala erabaki nuen bere bi lan nagusiak […]
Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon
Hiriko bost gunetan izango dira jarduerak: BBK Aretoa, BilboArte, Alondegiako Auditorioa, Golem Alhondiga zinemak eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoa. Askatasunaren ideia eta urratzearen esanahia ardatz hartuta egingo da Zinemakumeak Gara! zikloa urriaren 18tik 29ra bitartean, Bilbon. 26. edizio hau “film labur eta luzeen proiekzioaren bidez egingo dugu, baita Rosa Maria Rodriguez Magda idazle eta […]
Read More… from Zinemakumeak Gara! zikloaren 26. edizioa urriaren 18tik 29ra egingo da, Bilbon
Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik da
Irailaren 26ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministan matrikulatzeko aukera zabalik; urrian hasiko dira biak. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministetan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan edota Gizonentzako Bertso Eskola Feministan parte hartu nahi duenak hilaren 26ra arte izango du aukera. “Lanketa feminista dute helburu biek: Ahalduntze Bertso […]
Read More… from Bertso-eskola feministetan izena emateko epea zabalik da
