‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Martxoaren 13an hasiko da, Gasteizen, eta 23an amaituko, Amasa-Villabona. Bost urteko etenaldiaren ostean, bueltan da Bertsolamintza: bertsolaritzako gogoetaren plaza. Martxoaren 13an hasita, bi astean zehar bina saio eskainiko dituzte hizlariek, herrialde anitzetan. Martxoaren 23an amaituko da aurtengo edizioa, Villabonan. Bertan elkartuko dituzte hizlari guztiak, egun osoko egitarau batean bilduta. “Martxoaren 13an hasiko gara, Gasteizko Goiuri […]

Read More… from ‘Nondik eta zeri kantatzen diogu?’ izenburupean dator Bertsolamintza plaza

Asier Otamendik irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela

Finala Gasteizko Prinzipal Antzokian izango da arratsaldeko 17:30ean. Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari bigarren eta azken finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. “Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest. Hamazortzi bertsolarik jokatu zuten lehen fasea eta larunbatean amaitu zen 12k jokatu dituzten finalerdiak. Larunbatean jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: […]

Read More… from Asier Otamendik irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela

Astelehenean abiatuko da Bertso Udalekuetako gaztetxoen lehen izen-ematea

Gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eta bertso-eskoletako kideek izango dute izena emateko aukera. Martxoaren 4tik 17ra bitarte egongo da lehen izen-emate hau; behin hori itxita, gainontzeko gaztetxoek martxoaren 20tik apirilaren 15era izango dute izena emateko aukera. Aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira Zuhatzan, Larraulen, Uitzin eta Bidarrain “Geroz eta gutxiago falta da Bertso […]

Read More… from Astelehenean abiatuko da Bertso Udalekuetako gaztetxoen lehen izen-ematea

Manex Agirrek irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako lehen txartela

Hurrengo saioa martxoaren 2an izango da Dulantzin, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia Aramaioko Kultur Etxean. Lehen fasean hamazortzi bertsolari aritu ondoren, hamabi bertsolarik jokatuko dituzten finalerdiak. Bigarren saioa Dulantzin jokatuko da. Larunbatean jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak izan ziren: Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Unai Anda Delika (Ametzaga), Iñaki Viñaspre […]

Read More… from Manex Agirrek irabazi du martxoaren 16an jokatuko den finalerako lehen txartela

Iñaki Viñasprerentzat finalerdietarako hirugarren txartela

Hurrengo saioa, otsailaren 24an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea […]

Read More… from Iñaki Viñasprerentzat finalerdietarako hirugarren txartela

Bertsozale Elkarteak ‘Bapatean 2023’ bilduma plazaratu du

Liburuak 66 bertso saiotako 83 bertsoaldi dakartza, bertsoaldi bakoitzari dagokion gai, doinu izen eta ohiko informazio guztiarekin batera. Dena den, iazko plazan 350 saio grabatu ziren: orotara, eta 76 bertsolariren 653 bertso transkribatu dira. Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak ‘Bapatean 2023’ bilduma plazaratu du

Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea otsailaren 18ra arte egongo da zabalik

Ekimenaren helburu nagusia bertsoaren ekosistema indartzea da. Kanporaketak martxoaren 15etik maiatzaren 4ra bitartean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, berriz, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Taldekakoaren laugarren edizioan parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea ireki du, eta taldeek bi astez izango dute horretarako aukera, otsailaren 18ra arte, hain zuzen. Elkarteak azaldu […]

Read More… from Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea otsailaren 18ra arte egongo da zabalik

Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea jokatu zen […]

Read More… from Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Denetara zazpi emanaldi izango dira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 33. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1era arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, zazpi emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren baitan, lau bertso jaialdi izango dira, […]

Read More… from Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Martxoaren 4an hasiko da izen-ematea gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat, martxoaren 20tik apirilaren 15era. Bertso Udalekuetako gazteak Bidarrain, Larraulen, Uitzin eta Zuhatzan elkartuko dira aurtengoan. Uztailean izango dira txanda guztiak, eta ohi bezala adinaren arabera banatu ditu Bertsozale […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu