Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena

Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea […]

Read More… from Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena

Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Astran izango diren bazkari eta bertso jaialdirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke oraindik. Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina ariko da arratsaldeko 17:30ean abiatuko den saioan. Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira emanaldian parte hartuko duten gainerako bertsolariak. Azken ukituak baino ez dira falta larunbatean Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna prest egoteko, horretarako […]

Read More… from Ate joka dugu Gernika-Lumon izango den Bertso Eguna

Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 1etik 18ra bitartean izango da

Bertso Udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari lanak egitera joan nahi duten guztiek izena emateko aukera izango dute otsailaren 1etik 18ra arte. Begirale praktikak egin nahi dituztenentzat ere zabalik dago deialdia. Hezitzaileen izen-ematea amaitu ostean, udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen txanda izango da: martxoaren 4an irekiko da izena emateko epea. Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, “oraindik […]

Read More… from Bertso Udalekuetako hezitzaileen izen-ematea otsailaren 1etik 18ra bitartean izango da

Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an abiatuko da Izarran

Martxoaren 16an izango da finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Guztira, Arabako hemezortzi bertsolari lehiatuko dira. Arabako Bertsozale Elkarteak, Baranbioko Garrastatxu Txokoan aurkeztu du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Bertan goraipatu dutenez, 1982an jokatu zen lehen txapelketa, orain 40 urte. “Urte guzti hauetan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea azaldu eta txapelketek egindako geldiuneak aipatu dituzte: “1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, […]

Read More… from Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an abiatuko da Izarran

Ahalduntze Bertso Eskolarako Bigarren hiruhilabetean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartuko da eta Durangon bestea. Informazio gehiago nahi duenak (+34) 943 69 41 29 telefonora deitu edo umorez@bertsozale.eus helbidera idatzi ahal izango du. Urtarrilaren 13an abiatuko da berriro ere Ahalduntze […]

Read More… from Ahalduntze Bertso Eskolarako Bigarren hiruhilabetean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada

Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

Bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak 35 euroren truke eskuratu daitezke bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak joan den azaroan aurreratu zuen bezala, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango da Bertso Eguna eta Bertsozale bera eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua ari dira prestatzen elkarlanean. “Bertsozaleek 10:30ean izango dute lehen hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da “Garriko bertso-eskola, aitzindarietako […]

Read More… from Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Orotara 35 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 44 lanekin, hiru kategoriatan banatuta. Azaroaren 30ean amaitu zen Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Guztira, 35 lagunek hartu dute parte, 44 lan ezberdinekin (30 A kategorian, haurrenean; 8 B kategorian, gazteenean; eta 6 C kategorian, helduenean). Horietatik bederatzi izan dira sarituak, kategoria bakoitzeko hiru. Aimar […]

Read More… from Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Larunbatean jokatu zen finalean, Begoña Iturrizak izan zuen Nerea Ibarzabali txapela jartzeko ardura, entzuleen txalo artean; Jone Uria algortarrarekin jokatu zuen buruz-burukoa txapeldunak. Larunbatean jokatu zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Bilbao Arena jendez lepo egon zen. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen arabera, 4.400dik gora zale bildu ziren bertan, zortzi bertsolarien lanari adi. Hala, zortzi bertsolariek […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Aurten, Bizkaiko Bertsozale elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin nahi diote. Iturriza Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen, 1980ko hamarkadan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lau hamarkada bete ditu aurten, eta ospakizunez gain, orain arteko bideari ere aitortza egin nahi diote bertako kideek. “40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren […]

Read More… from Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Abenduaren 16an jokatuko da finala Bilbao Arenan, bertan Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti bertsolariek kantatuko dute. 700 lagun elkartu ziren larunbatean Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. “Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu zuten bertsozaleentzako: Aissa […]

Read More… from Nerea Ibarzabalek eskuratu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela