Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Ikasturtea hasi berri da, eta berarekin batera heldu da Bertsozale Elkartearen mundu bat bertso proiektua. Egitasmo honek umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea ditu helburu nagusi, eta, horretarako, bertsolaritza du tresna. Euskal Herri osoan dago martxan eta denera ia […]

Read More… from Mundu bat Bertso proiektua abian da Bizkaian

Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Finala Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an. Aurtengoan, 29 bertsolarik eman dute izena txapelketan, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izanen dira Iruritan abiatuko den ibilbidean. Bi urteren ondoren, hemen da berriro ere Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Urriaren 7an abiatuko da eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “bi hilabetez, gure irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak […]

Read More… from Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak gaur Bilboko Rekalde aretoan eta urriaren 1ean, Mungian abiatuko dela iragarri. Ohi bezala, Bilboko finalarekin amaituko da txapelketa abenduaren 16an, eta guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango […]

Read More… from Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Irailaren 29ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen bederatzigarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenek hilaren 29ra arte izango dute izena emateko aukera. Elkartearen webgunean dagoen formularioa betez. Lanketa feminista du helburu eskolak: “Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bidez, plazako bat-bateko […]

Read More… from Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Laugarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko hiru edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Martxan da Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, laugarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso […]

Read More… from Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa abiatuko dute

Programaren xedea da Nafarroako ahozko kultur ondarea den bertsolaritzaren transmisioa bultzatzea; ahozkotasuna lantzea eta testuinguru ez-formaletan hizkuntza modu ludikoan erabiltzea, eta ikasleek gizarte-trebetasunak, pertsonalak, komunikaziokoak eta hizkuntza-trebetasunak garatzea. Iruñeko D ereduko bederatzi ikastetxe publikok Bertsolaritza irakaskuntzan programa eskainiko dute datorren ikasturtean. Hala, 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzaren oinarrizko printzipioak ezagutuko dituzte Iruñeko Udalak antolatutako […]

Read More… from Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa abiatuko dute

Taldekako Xilaba txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen

Banakako txapelketako zurruntasunetik at, taldekako Xilaba jostaria izango dela iragarri dute. Bertsoa ardatz izanik ateak irekiko dizkio beste arte diziplinei, hala nola musikari edo antzerkiari. Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozaze, Urruña, Sara, Amenduze-Eihera, Hendaia, Baionan bi aldiz, Hazparne eta Alduden. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da Muskildin. Bigarrena Azkainen azaroaren 4an. Final handia, […]

Read More… from Taldekako Xilaba txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen

Amaiurko Bertso Udalekuan denetik egiteko aukera izan dute gazteek

Amaiurren hasi ziren uztailaren 8an 2023ko Bertso Udalekuak eta atzo amaitu zen lehen txanda. 16 eta 18 urte bitarteko 33 gazte elkartu dira Baztanen, horietatik 29 bertso-eskoletan dabiltza, eta 31 aurretik ere izanak ziren Bertso Udalekuetan. Patzuru-patzuru! lelopean egin dituzte aurten Bertso Udalekuak Amaiurren eta Bertsozale elkartearen arabera, denetik egin dute gazteek hamar eguneko egonaldian: […]

Read More… from Amaiurko Bertso Udalekuan denetik egiteko aukera izan dute gazteek

Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

Uztailaren 8an hasiko dira 2023ko Bertso Udalekuak Amaiurren. Ondoren, uztaila bukaerara arte txandaz txanda elkartuko dira bertsozale gazteak Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen. Guztira 194 partehartzaile izango dira aurtengo edizioan. Bertsozaleak diren gazteenen ezinbesteko hitzordua dira Bertso Udalekuak, horregatik, Bertsozale Elkarteak aurtengoan ere adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “izen-ematea zabalduta egun gutxitan […]

Read More… from Gazteentzako Bertso Udalekuak ate joka

Nafarroako bertso eskoletako hiztun berriak aztertuko ditu ikerketa proiektu batek

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri zuen Bertsozale Elkarteak martxan pasa den apirilean. Ikerketa proiektuak aurkezteko epea behin bukatuta, egitasmo batek lortu du saria. Miren Artetxek, Ekhiñe Zapiainek eta Sarai Roblesek taldean aurkeztutako proiektuak jasoko du 4.000 euroko laguntza, urtebetean ikerketa gauzatzeko. Pasa den urtean abiatutako bidea jarraituz, aurten ere hitzarmena sinatu dute Bertsozale Elkarteak eta […]

Read More… from Nafarroako bertso eskoletako hiztun berriak aztertuko ditu ikerketa proiektu batek