Kattin Madariaga, 2023ko Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Eki Mateorena geratatu da bigarren. Denera sei gazte lehiatu dira txapelketan. 37. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu da Iruñeko Laban asteburu honetan. Bertan, Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta iruindarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Garikoitz Agirre Soto zugarramurdiarra, Kattin Madariaga Apaolaza arantzarra, Loitzate Goñi Elortza beratarra eta Manex Leone Baraibar iruindarra bertsolariek hartu dute parte, Maialen […]

Read More… from Kattin Madariaga, 2023ko Nafarroako Eskolarteko txapeldun

Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Nafarroako gazteen Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 21ean, Iturenen. Nafarroa osoko 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. 2023ko Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Egunak badu data dagoeneko: maiatzaren 21a. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduera da honakoa eta aurten Iturenen izango da. Bertsozalek zehaztu […]

Read More… from Iturenen izango da Nafarroako Bertso Eskolen Eguna, maiatzaren 21ean

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte maiatzaren 5ean Iruñean jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37. edizioan. Laban izango da saioa 18:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), […]

Read More… from Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñean

Maiatzaren 6an abiatuko da Señora Sariketaren hirugarren edizioa

Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin. Guztira, hamabi bertsolarik hartuko dute parte, emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketa honetan. Hainbat bertsolarik eta bertsozale feministak antolatu zuten duela bi urte lehen Señora Sariketa, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso […]

Read More… from Maiatzaren 6an abiatuko da Señora Sariketaren hirugarren edizioa

Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia

Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu ahal izango dira deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta. Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, eskatutako dokumentazioarekin batera. Urtebeteko epea izango du ikerlariak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. Horretarako 4.000 euroko diru-laguntza bat jasoko du. Bertsozale Elkarteak Nafarroako […]

Read More… from Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia

Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da hilaren 16ra arte

Apirilaren 16ra arte egongo da zabalik izen-emateko epea, 2005an edo aurretik jaiotako Nafarroako bertsolarientzat, hau da, 18 urte dauzkatenentzat edo 2023an zehar beteko dituztenentzat. Maiatza eta ekaina bitartean jokatuko da aurre-sailkatze fasea eta txapelketa bera, urritik abendura bitartean izango da.  Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da jada. Apirilaren 16ra arte egongo da izena […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da hilaren 16ra arte

Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

Urtarrilaren 27an abiatu zen aurtengo txapelketa, eta hamabi saio eta hiru finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen txapelketa larunbatean. Larunbatean izan zen Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finala Laudion. Bertan, bat bateko hamabi taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest agertu ziren. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz. Hamabiak pasatxo heldu zen larunbatean Araban zehar ibilitako autobusa […]

Read More… from Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

48 bertsolarik eman dute izena fase honetan. Denetara zortzi saio izango dira. 2023ko udazkenean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urrian hasi eta abendura bitartean. Aurretik, berriz, txapelketara sailkatzeko fasea jokatuko da maiatzean: Udabarria Bertsotan. Orotara 48 bertsolarik eman dute izena fase honetan eta, Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, Bizkaiko eskualde guztietako partaideak egongo da. Kopurua kontuan […]

Read More… from Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

Irailaren 18an bukatuko da ikerketa eta master amaierako lanak eta gradu amaierako lanak aurkezteko epea. Bertsozale Elkarteak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2023an bi sari esleituko ditu. Bi deialdien helburua bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da. Azaldu dutenez, “kasu honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, […]

Read More… from Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan

Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek

Gaur abiatuko da Gelatik Plazara sariketa, eta datozen asteetan zazpi saio egingo dira Gipuzkoako zazpi eskualdetan. Ekimena 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimen bat izango da. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du. Gelatik Plazara 14 urte baino gutxiago duten ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera […]

Read More… from Gipuzkoako bertso eskoletan ‘Gelatik Plazara’ egingo dute jauzi ikasleek