Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (hiru talde) eskualdeek hartuko dute parte zazpigarren edizioan. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Kuadrillek Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztu dute Maeztun. Orotara 280 parte hartzailetik gora izango dira zazpigarren edizio honetan. Azaldu dutenez, “2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako […]
Kategoria: Bertsolaritza
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da
Urtarrilaren 30era arte egongo da Eskolartekoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik. 2023koa XLIII. edizioa izango du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak eta azken urteetan bezala Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlana izango da. Aurtengo edizioak ere bi zati izango ditu: idatzizkoa eta bat-batekoa. Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta berriz ere aurrez aurreko formatua izango […]
Read More… from Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketarako izen ematea zabalik da
Bertsularien Lagunak Elkarteak gazteei zuzendutako ‘Bertsuxurla’ ekimena abiatuko du urtarrilean
Bertsolari gazteentzako plaza berria izatea du helburu ekimenak eta 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri osoko bertsolari gazteek hartu ahal izango dute parte. Denetara, hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urtarrilaren 6an abiatuko da Atharratzeko Prefostan eta 27an amaituko da, Pausun, Xaia ostatuan. Bertsularien Lagunak Elkarteak Bertsuxurla ekimena jarri du abian, bertsolari gazteen binakako […]
Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte
Urtarrilaren 28an egingo den jaialdi honetan bertso bazkariak izango dira herriko hainbat elkartetan eta afaria ere bai gaueko saioaren aurretik. Txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian jarri dituzte eskuragai. Bertsozale Elkartea urteko bertso hitzordurako prestatzen hasia da. Gaur jarri dituzte salgai Bertso Eguneko bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Elkarteak azaroan iragarri zuen bezala, […]
Read More… from Azpeitian egingo den Bertso Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte
Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna
Hirugarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Amets Arzallus izan da. Atzetik sailkatu dira Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi, hurrenez hurren. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren atzo Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “13.300 ikuslek gogoz berotu zuteb aretoa […]
Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako
Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako egun batzuk baino ez direnean falta, zortzi finalistak prentsaurrean elkartu dira Bertsozale Elkarteko kideekin batera. Irailaren bukaeran abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon, eta egun batzuk barru amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, hain zuzen Gaur elkartu dira Nafarroa Arenan bertan finalaren inguruko xehetasunak emateko Gontzal Agote Los […]
Read More… from Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte
Bertsozalek iragarri duenez, sari emaileek bertsogintza mundua ez ezik, euskalgintza eta kulturgintza ordezkatzen dute, baita bertsolaritzak munduan zehar kantu inprobisatuaren eremuan utzi duen printza ere. Bertsozale Elkarteak azaroaren erdialdean iragarri zuen Iñaki Muruak jarriko ziola txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Bertsolaria eta urte luzez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izandakoa, bertsolaritzako eragile handia da […]
Read More… from 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte
Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bilboko Bizkaia frontoian eta abenduaren 18an finalean kantatuko duten bertsolarien zerrenda erabakita geratu zen. 3.600 lagun elkartu ziren larunbatean Bilboko Bizkaia frontoian, Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan. Idoia Anzorandia Kareaga izan zen gai jartzailea eta haren atzetik sartu ziren bertsolariak frontoira, zozketak agindutako ordenan: Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus […]
Read More… from Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa
Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere
Abenduaren 18an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta bertako zaleez gain, nazioarteko ikertzaileek eta inprobisatzaileek ere jarraituko dute finala bertatik bertara. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urteetan eraiki duten harremanen ondorioz, nazioarteko adituak izango dira abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. “Ahozko kantu inprobisatuaren alorrean ekitaldi garrantzitsua da Bertsolari Txapelketa […]
Read More… from Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere
‘Gida Bira, Bizkaiko museoak bertsotan’ ekimena antolatu dute Bizkaian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, abenduaren 3an eta 4an. Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskararen Etxearen gidaritzapean eta Bizkaiko museo eta aretoen parte-hartzearekin, Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarriko du martxan. Iaz Bizkaiko museo eta aretoetan Ondarea berbetan ekimena jarri zen martxan bereziki euskararen sustapenerako ekimen gisa eta […]
