Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.

Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2022ko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta DBHko ikasleak 28tik 29ra. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du. Izen-ematea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik. Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako […]

Read More… from Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.

Nerea Ibarzabal garaile Baionan jokatutako finalaurrekoa

Baionako Laugan larunbatean izandako finalaurrekoan 2.000 bertsozaletik gora elkartu ziren; Saio honen ondoren azken finalaurrekoa bakarrik geratzen da. Baionako Laugan izan zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa eta 2.000 bertsozaletik gora elkartu ziren bertan. Asteburu honetako saioa jokatuta, azken finalaurrekoa bakarrik geratzen da. Datorren larunbatean izango da Bilboko Bizkaia frontoian. Ainhoa Larretxea Agirre aritu zen larunbatean […]

Read More… from Nerea Ibarzabal garaile Baionan jokatutako finalaurrekoa

Bertsolaritza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu du Frantziako Kultura Ministerioak

  Bi katalogoetan dago bertsolaritza ondare immaterial gisa aitortua: 2018an Nafarroako lurraldean jaso baitzuen izendapena, eta orain Bertsularien Lagunak elkartearen bidez eskaera eginda, Frantziakoan. Pasa den udaberrian egin zuen eskaera Bertsularien Lagunak elkarteak, eta azken astean jaso du baiezko erantzuna: bertsolaritzak kultura-ondare immaterialaren izendapena lortu du Ipar Euskal Herrian. Izendapen honen ostean, bertsolaritza bi lurraldetako […]

Read More… from Bertsolaritza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu du Frantziako Kultura Ministerioak

Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Urtarrilaren 28an izango da. Pandemia aurretik izan ohi zen bezala, egun osoko plana antolatuko dute. Aurrerago emango da eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren berri xehatua, baita bertsolarien izenak ere. Halaber, urtea bukatu aurretik jarriko dira Bertso Eguneko saio hauetarako txartelak salgai. Bertsolari Txapelketa Nagusian bete-betean sartuta dagoen arren, Bertsozale Elkarteak urte hasierako ohiko hitzordua […]

Read More… from Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna

Alaia Martin nagusitu da Amurrioko Bañuetan jokatutako finalaurrekoan

1.250 bertsozale elkartu dira Bañueta kiroldegian; gaur hasi da finalaurrekoen bigarren itzulia. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Amurrioko Bañueta kiroldegian eta 1.250 lagunen aurrean. Finalaurrekoen bigarren itzuliko lehena izan da asteburuko saioa. Beñat Vidal Gurrutxaga gai-jartzailearen atzetikn sartu ziren kiroldegira bertsolariak zozketak erabakitako ordenan: Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin […]

Read More… from Alaia Martin nagusitu da Amurrioko Bañuetan jokatutako finalaurrekoan

Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

Bertso munduan egindako ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio Bertsozale Elkarteak Muruari. Iñaki Murua Jauregi (Gabiria, 1956) arduratuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari txapela jartzeaz. Finala abenduaren 18an izango da Iruñeko  Nafarroa Arenan eta iluntzean igoko da oholtza gainera Murua. Hala erabaki du Bertsozale Elkarteak, “egin duen lan handiagatik esker ona erakusteko”, […]

Read More… from Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoan

Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Osatu dira, beraz, bigarren itzuliko saioak. 2.000 lagunen aurrean, Durangoko Landako guneak Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko azken finalaurrekoa hartu zuen larunbatean. Ane Ezenarro Beristain gai-jartzailearen gidaritzapean sartu ziren sei bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar. […]

Read More… from Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoan

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa

2.510 lagun bildu ziren larunbatean Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolariak kantuan aditzera. Saio puntuagarria osatu ostean, Sustrai Colina izan zen finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu zuen bertsolaria. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Iruneko Ficoba erakustazokan eta 2.510 bertsozaleren aurrean. Zozketak ebatzitako ordenan igo ziren bertsolariak oholtzara, Maialen Belarra Eneterreaga gai-jartzailearen atzetik: […]

Read More… from Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa

Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela

Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa Donibane Garaziko Jai Alain eta 1350 bertsozaleren aurrean. Zihara Enbeita Gardoki aritu zen gai jartzaile gisa eta ondorengo bertsolariak igo ziren oholtzara larunbateko saioan: Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus […]

Read More… from Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela

Alaia Martin bigarren itzulirako sailkatu da

1.400 bertsozale bildu ziren larunbatean Elizondoko Baztan pilotalekuan saioa bertatik bertara jarraitzeko. Lehen fasea bukatuta, finalaurrekoen faseari ekin zion larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiak. 1.400 lagun batu ziren Elizondoko Baztan pilotalekuan. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasi zen eta Amaia Castorene Luro gai-emailea aurretik zutela sartu ziren sei bertsolariak: Unai Agirre Goia, Joanes Illarregi Marzol, Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin […]

Read More… from Alaia Martin bigarren itzulirako sailkatu da