Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia bertsolariak igoko dira oholtzara arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Elizondoko Baztan pilotalekuak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa larunbatean, 17:00etatik aurrera. Bertan izango dira Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza […]
Kategoria: Bertsolaritza
Bertsozale Elkartea 29.700 ikaslerekin ari da eskoletan bat-bateko metodologia lantzen material berriarekin
Azken urteotan, metodologian, irakasleen formakuntzan eta material sorkuntzan ari dira indar egiten. Bertsozale Elkarteak 37 urte daramatza ikastetxeetan bertsolaritza lantzen, eskola orduetan. “2022-23 ikasturtea abiatu dugu, eta zazpi herrialdeetako 230 herritan 485 ikastetxe ditugu bidelagun”. Hala, 50 irakasle gelaz gela eskolak ematen ari dira 29.700 ikasleri. “Bat-bateko metodologiarekin ari garenetik ikasleengan motibazioa areagotu dela, ahozkotasuna […]
Aitor Bizkarra sailkatu da finalaurrekoetarako, Lizarran
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioa jokatu zen atzo Lizarran. Bertan, zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak erabakita geratu zen. Los Llanos aretoan elkartu ziren atzo bertsozaleak lehen faseko azken saioa ikusteko. 500 bertsozaletik gora aurrean, aretoa beteta zegoela kantatu zuten sei bertsolariek Amaiur Lujanbio Agirre gai-emaileak gidatutako saioan. Bertsolariak: Imanol Uria Albizuri, Asier Azpiroz […]
Read More… from Aitor Bizkarra sailkatu da finalaurrekoetarako, Lizarran
Jone Uria izan zen nagusi larunbateko saioan, Donostian
Getxoztarrak 706 puntu bildu zituen. Enbeitak 688, Etxebarriazarragak 682,5, Arzallusek 678, Martikorenak 674,5 eta Iguaranek 659. Victoria Eugenia antzokian jokatu zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioa eta Bertsozaleren arabera, Donostiako antzokia “goraino bete zen”, izan ere, 888 bertsozale izan ziren bertan. Leire Garatxena Larrabe gai-emailea izan zen oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, […]
Read More… from Jone Uria izan zen nagusi larunbateko saioan, Donostian
Urriaren 21ean jokatuko da Izeta Sariketa Baztanen
16 bertsolari gaztek hartuko dute parte sariketaren hamargarren edizioan. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte X. Mariano Izeta Bertso Sariketan. Urriaren 21ean, ostirala, jokatuko da, Baztango hainbat tokitan. Arratsaldean, aldibereko bi kanporaketa izango dira Erratzun eta Elizondon, zortzina bertsolarirekin. Horietatik sei sailkatuko dira gaueko finalerako. Afalosteko saio gisara jokatuko da […]
Read More… from Urriaren 21ean jokatuko da Izeta Sariketa Baztanen
Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia abian
Aurten, 3.000 euro gordineko diru-laguntza bat esleituko da. Diru-laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea. Bertsozale Elkarteak eta Euskaltzaindiak deialdi berria egin dute Mintzola egitasmoaren eskutik: bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertuko duten lanen proiektuak saritzeko deialdia. Hain zuzen, bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertuko duten ikerketa lanak sustatzea da Akademiak eta Elkarteak duten xedeetako bat, eta helburu horri […]
Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da
Atzoko saioa irabazita, Donibane Garazin kantatuko du Mujikak urriaren 29an. Gasteizko Europa Jauregian jokatu zen atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa 650 lagunen aurrean. Zozketak ebatzitako ordenan sartu ziren sei bertsolariak Maria de Maeztu entzunaretora: Manex Agirre Arriolabengoa, Iban Urdangarin Lardizabal, Miren Artetxe Sarasola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Xabat Galletebeitia Abaroa eta Haritz Mujika Lasa. Gai jartzaile lanetan, berriz, Oier Azkarraga Grajales aritu […]
Read More… from Haritz Mujika finalaurrekoetarako sailkatu da
Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan
Ariketa puntuagarriak osatu ostean, Ibarzabal izan zen larunbatean puntu gehien batu zituen bertsolaria: 738 puntu. Haren atzetik sailkatu ziren Oihana Iguaran (737,5), Ane Labaka (694,5), Julio Soto (691), Eneko Lazkoz (649,5) eta Patxi Iriart (604,5). Gotaine-Irabarneko herriko gela goraino bete zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren saioan: 650 lagun bildu ziren bertan. Aritz Bidegain Airek egin zituen […]
Read More… from Nerea Ibarzabal irabazle Gotaine-Irabarneko saioan
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
Abenduaren 18an jokatuko da finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guztiak agortu dira. “Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden jada, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da edukiera, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko”, adierazi du elkarteak bere webgunearen bidez. Gainerako saioeterako sarrerak, berriz, salgai daude oraindik […]
Read More… from Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira
Joanes Illarregi sailkatu da finalaurrekoetara
Lehen faseko bigarren saioa jokatu zen atzo Arrasateko Amaia antzokian. Ostegunean agortu ziren Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren saiorako sarrerak eta, beraz, bete-beteta egon zen atzo Arrasateko Amaia antzokia. Saioa hasi eta Ander Aranburu gai-jartzailearen atzetik igo ziren bertsolariak oholtzara, zozketak erabakitako ordenan: Miren Amuriza Plaza, Iñaki Apalategi Astigarraga, Xabat Illarregi Martzol, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol […]
Read More… from Joanes Illarregi sailkatu da finalaurrekoetara
