Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Seigarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko bost edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, seigarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso […]

Read More… from Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Joseba Etxebarria bertsolari, musikari eta aktorea hil da

Bertso munduan egin zen ezagun, batez ere bertso eskolen sortzaileetako bat izan zelako. Bikoizketa lanetan ere aritu zen Etxebarria; hark jarri zion ahotsa, kasurako, Dragoi Bola-ko Son Gokuren pertsonaiari. Gaur goizean hil da Joseba Etxebarria Uriarte, gaixotasun larri baten ondorioz. Larrabetzun jaio zen 1956an. Bikoizketa aktorea (Son Gokuren ahotsa, besteak beste) Bertsozale Elkarteko kidea, musikaria […]

Read More… from Joseba Etxebarria bertsolari, musikari eta aktorea hil da

Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Irailaren 28an emango diote hasiera txapelketari, Urdulizen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa abiatzeko bi aste falta direnean, bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak Zornotzan elkartu dira motorrak berotzen hasteko eta xehetasunak emateko. Txapelketa Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura jarri dituzte jada. Idoia […]

Read More… from Dena prest da Bizkaiko Bertsolari Txapelketari hasiera emateko

Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an. Dagoeneko ate joka dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Nafarroa Arenan aurkeztu dute 47. aldia, izan ere, lehendabizikoz han izango da Nafarroako finala, azaroaren 29an. Aurkezpenean izan dira Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an

Irailean hasi eta martxora bitartean, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an. Hau ere irailean hasiko da eta abenduaren 20ko finalarekin amaituko da, Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, “udazkena txapelketaz betea dator”. Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa izango da, hilabete honetan hasiko baita, irailaren 28an. […]

Read More… from Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu dira. Bertsularien Lagunak Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean bertso dokumentazioaren bilketaren sistematizaziorako proiektua bideratu dute aurten. “Bertsolaritzaren egungo jardunak sortzen duen dokumentazioa biltzeko sistema propioa indartzeko lanean aritu gara, lurraldearen […]

Read More… from Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu

Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen

Finala, berriz, azaroaren 29an izango da Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen. 48. edizioa izango da eta kulturari, bereziki euskaraz egiten denari, eta, oraingoan ere, euskarari ekarpen mamitsua egin nahi dio txapelketak. Denera, 30 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin sailkapen saioak igarota, 24 izango […]

Read More… from Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen

Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Hamahiru bertsolari aritu ziren Arantzan kantuan eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunordea. Arantzako frontoian jokatu zen larunbatean 37. Euskal Herriko Eskolartekoa eta hamahiru bertsolari aritu ziren kantuan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Zozketak hala erabakita, ondorengo hurrenkeran eseri ziren bertsolariak: Kattin Madariaga Apaolaza, Goizane Etcheverry Lopete, Enara Gallastegi Barrenetxea, Jokin Onaindia Elexpuru, Suhar Gesala Egiguren, Nahia Etcheverry Lopete, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Egiar Otegi Torres, Kattalin Lizarraga […]

Read More… from Unax Aizpurua saratarrak jantzi zuen txapela larunbatean, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Goizeko 11:30ean hasiko da eta gerturatzen diren guztientzako izango den luntxarekin emango diote amaiera aurtengo edizioari.  “Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, eserlekutik bertsozaletzeko eta hurbilekoak ere bertsotara hurbiltzeko, eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko asmoarekin antolatzen dugu Eskolartekoa”, azaldu du Bertsozale Elkarteak. Horregatik, lehiarik gabeko saioetan kantatzeko aukera dute 15 urtetik […]

Read More… from Larunbatean izango da Euskal Herriko Eskolartekoa Arantzan

Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen

Txapelketa egitura eta final aldaketarekin dator: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da abenduaren 20an. 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute gaur, Bilboko Foru Liburutegian. Bertan, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura […]

Read More… from Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen