Señora Sariketaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

Lehen kanporaketa Hendaian izango da eta bigarrena Laudion maiatzaren 21ean. Finala, berriz, ekainaren 4an izango da Leitzan. Hainbat bertsolarik eta bertsozale feministak antolatu zuten iaz lehen Señora Sariketa, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Aurten bigarrenez antolatu da, eta maiatzaren 14an […]

Read More… from Señora Sariketaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bertsoak apirilaren  25etik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal izango dira. Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko 35. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira. Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren […]

Read More… from Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan

Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa egingo dute maiatzaren 22an

Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak biltzea izango da helburu nagusia, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin. Ekimen berri honen oinarria ere gozamena izango dela aipatu dute. Markina-Xemeinen egingo da lehen edizio hau. Izen ematea zabalik dago jada. Topaketa honek Bizkaiko bertso munduko emakumeak batu nahi ditu maiatzaren 22an Markina-Xemeinen. Bizkaiko […]

Read More… from Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa egingo dute maiatzaren 22an

Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Internet bidez eman beharko da izena, apirilaren 7tik 26ra bitarte. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko. Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketak maiatzaren 21etik 22ra egingo dira Arantzan. Bertan, Nafarroa osoko 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi txandatan: LHko ikasleena bata, […]

Read More… from Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko dituen hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bertsozalek

Tartean, Mintzola ahozko lantegiak abiatutako zenbait ekimen bultzatuko dituzte. “Euskaltzaindiak bertsolaritzarekin eta Bertsozale elkartearekin harreman estua izan du betidanik, eta hitzarmen honen bitartez, erakundeon arteko elkarlanean sakontzea eta elkarrekin euskalgintzan eta kulturgintzan eragiteko gaitasuna biderkatzea da gure nahia”, adierazi dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ordezkariek, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren harira. Akademiaren egoitzan elkartu dira Euskal Herriko Bertsozale […]

Read More… from Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko dituen hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Bertsozalek

Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu

Ekainean Abadiñon egonaldi bat burutuko da izena ematen duten gazte bertsozaleekin. Arabako Bertsozale Elkarteak 2016an abiarazi zuen Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa Arabako Aldundiaren, tokian tokiko Udalen eta institutu, ikastetxe eta Ikastolen babesean. “Gazteen euskararen erabilerarekin kezkaturik, egoera soziolinguistikoari aurre egin eta gure ondarean alea jartzeko xedez sortu zen. Honetarako euskara sorkuntza ardatz nagusia izanik eta bertsoa enbor nagusi”, azaldu […]

Read More… from Bertsoa Bizi Gaztek BBG Plazara! eta BBG egonaldia antolatu ditu

Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion

Lehiaketa ekainaren 11ra arte luzatuko da. Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan izango da finala. Arabako Bertsozale Elkarteak asteburu honetan aurkeztu du aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa Laudioko Aiaraldea Ekintza Faktorian. 2019ko Txapelketa izan zen azkena eta bertan Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan zuten. Aurtengo edizioan ere bide horri eutsi nahi diotela […]

Read More… from Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion

Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak hirugarren aldiz aurkeztu dute lehiaketa. Aurreko bi edizioetan egin zuten moduan, aurten ere hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Ekainaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Aurreko bi edizioetako bidearekin jarraituz, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa jarri dute martxan, bertso […]

Read More… from Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da

Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Dom Campistron marrazkilariak, Bilaka Kolektiboko dantzariek eta Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek hartuko dute parte. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.  Odei Barroso bertsolaria ari da Izpuran egingo den Bertso Eguneko emanaldi berezia antolatzeko lanetan, bere hitzetan, “denontzako ezagunak dira klitxeak, aurreiritziak eta aurrez eraikitako iruditegi eta usteen multzo hori. Leku batera iritsi […]

Read More… from Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an

Bertso Abentura antolatu dute Espejon, apirilaren 20tik 22ra bitartean

Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrilekin elkarlanean, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko eta inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko Bertso Abentura antolatu du 2011, 2010 eta 2009an jaiotako haurrentzat. Apirilaren 1era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura […]

Read More… from Bertso Abentura antolatu dute Espejon, apirilaren 20tik 22ra bitartean