Legutioko kiroldegian 200 lagun elkartu dira. Txapeldunek elkarri jantzi diote okasiorako bordaturiko txapela. Legutioko kiroldegian jokatu da, larunbat arratsaldean, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian bertsolari bikote hauek aritu dira kantuan: Iñaki Viñaspre (Abetxuko) eta Unai Anda (Ametzaga), Martin Abarrategi (Aramaio) eta Manex Agirre (Aramaio), Manuel Balda (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea (Zalduondo). Nieves Del Alamo izan da aurkezlea […]
Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek irabazi dute Legutioko Binakako Txapelketako finala
